Baxoa eta brebeta azterketak euskaraz egin ahal izatea aldarrikatu dute

Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako ikastolak azterketak euskaraz egiteko eskubidearen alde borrokan jarraitzen dute. Atzo, Seaskako guraso eta irakasleak Akademia Ikuskaritzak Baionan duen egoitzaren aurrean mobilizatu ziren, eraikina okupatu, eta azterketak euskaraz egiteko aldarrikapenarekin aurrera jarraitzeko asmoz. Protesta hauek, ordea, ez ziren giro baketsuan igaro, eta eraso bortitzak jasan zituzten Frantziako poliziaren partetik.  Ikastolen Elkarteak elkarretaratzea egin du gaur goizean, erasoen aurkako […]

Read More… from Baxoa eta brebeta azterketak euskaraz egin ahal izatea aldarrikatu dute

Donibane Garaziko adierazpena aurkeztu dute, ‘Hitzekin. Denok euskara doan’ dinamikaren barruan

Adierazpen honekin, Euskal Herriko administrazio nagusiei dei egiten diete, “unea da euskal herritar orori euskara ikasteko bidea doakoa izan dakion neurriak hartzeko. Proposamen eta bide ezberdinak ezagutzen ditugu. Elkar gaitezen eta osa dezagun, elkarlanean, eta berandu baino lehen, guztiok doan ikasteko bide-orria”. AEK-k Hitzekin denok euskara doan izeneko dinamika aurkeztu zuen duela bi aste, Korrikaren […]

Read More… from Donibane Garaziko adierazpena aurkeztu dute, ‘Hitzekin. Denok euskara doan’ dinamikaren barruan

Dantza, musika eta marrazkia izango dira Izpurako Bertso Egunean, martxoaren 26an

Dom Campistron marrazkilariak, Bilaka Kolektiboko dantzariek eta Paxkal Irigoien eta Xabi Etxeberri musikariek hartuko dute parte. Sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean eskuratu ahal izango dira.  Odei Barroso bertsolaria ari da Izpuran egingo den Bertso Eguneko emanaldi berezia antolatzeko lanetan, bere hitzetan, “denontzako ezagunak dira klitxeak, aurreiritziak eta aurrez eraikitako iruditegi eta usteen multzo hori. Leku batera iritsi […]

Read More… from Dantza, musika eta marrazkia izango dira Izpurako Bertso Egunean, martxoaren 26an

Ahozko oroimenari buruzko ‘Eleketa’ erakusketa martxoaren 26tik aurrera Baigorrin ikusgai

Baigorri eta inguruetako herrietako 110 lekukok beren bizipenak eta oroimenak azalduko dituzte Etxe Zaharrean, 200 ikus-entzunezko pasarteren bidez. Euskal Kultur Erakundeak proiektu handi bat abiatu zuen 2007an: Ipar Euskal Herriko biztanleen ahozko memoriaren bilketa. Programa hau, gaur egun Eleketa izenarekin ezagutzen da, Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren obragintzapean egiten da, urtero hogeita hamar bat lekukotasun bilduz. Hala, EKE-k […]

Read More… from Ahozko oroimenari buruzko ‘Eleketa’ erakusketa martxoaren 26tik aurrera Baigorrin ikusgai

‘Iparraldea Bertan’ zikloaren bidez, Ipar Euskal Herriko artistak Donostian izango dira martxoan

21. edizioa martxoaren 1tik 22ra egingo da Koldo Mitxelena Kulturunean. Jarduera guztiak zuzenean ikusgai egongo dira online. Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean zubiak eraikitzea, mugak ezabatzea eta Iparraldeko kultura bizia hegoaldean ezagutzera ematea dira Iparraldea Bertan jardunaldien helburu nagusiak. “Muga fisikorik ez izan arren, muga psikologikoek iparraldearen eta hegoaldearen artean jarraitzen dute. Ondorioz, jendearekiko […]

Read More… from ‘Iparraldea Bertan’ zikloaren bidez, Ipar Euskal Herriko artistak Donostian izango dira martxoan

Izpuran izango da 2022ko Bertso Eguna, martxoaren 26an

Faustin Bentaberri Gelan egingo dute arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Bertan, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Unai Agirre ariko dira bertsotan, eta Aimar Karrika izango da gai-jartzailea. Bertsozale Elkarteak gaur iragarri duenez, aurten ere Bertso Eguna egingo da, ohi baino beranduago bada ere. Izpurako Faustin Bentaberri Gelan izango da martxoaren 26an, arratsaldeko 17:00etan. Bertan, Nerea […]

Read More… from Izpuran izango da 2022ko Bertso Eguna, martxoaren 26an

Iparraldeko ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidearen aldeko elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute

Ikastola guztietan egingo dira elkarretaratzeak martxoaren 4an. Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Seaskako ordezkariekin eta Azterketak Euskaraz! kolektiboarekin batera, guraso, langile eta euskaltzaleak deitu ditu Iparraldeko ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidearen alde martxoaren 4ean, ostirala, ikastola guztietan egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzera. Baxoari dagokionez, ikasleek oraindik ez dakitela zein hizkuntzatan egingo dituzten Batxilergoko Berezitasuneko bi […]

Read More… from Iparraldeko ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidearen aldeko elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute

Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko aukera izango dute berriz ere, ekainera bitartean

Ibilki zikloaren barruan, hamabi emanaldi eskainiko dira Azkainen, Baionan, Bidarten, Ziburun, Hendaian, Maulen eta Donibane Lohizunen. Euskal Kultur Erakundeak (EKE) Ipar Euskal Herrian urtero egiten den Ibilki antzerki zikloa aurkeztu du aurten ere. Hala, oraingoan ere, erakundea aktiboki arituko da euskarazko antzerkiaren hedapenaren alde. “Gure lurraldean barna ibiltzeko eta gure artistengana joateko aukera paregabea da”, […]

Read More… from Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko aukera izango dute berriz ere, ekainera bitartean

Amets Arzallus da Xilabako txapelduna

Miren Artetxe iritsi da buruz burukora. Maddalen Arzallus, Maddi Ane Txoperena, Odei Barroso, Amets Arzallus, Patxi Iriart eta Miren Artetxe izan dira gaur Donibane Lohizuneko oholtzara igo diren bertsolariak. Sei finalistak zortziko nagusian eta zortziko txikian aritu dira lehendabizi, ofiziotan. Ondoren, puntu-erantzunetan jardun dira  eta hamarreko txikian aritu diragero, berriro ere binaka, ofiziotan. Azkenik, bakarka […]

Read More… from Amets Arzallus da Xilabako txapelduna

Euskararen Urtaroa programa antolatu dute azaroaren 19tik abenduaren 3ra, Ipar Euskal Herrian

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan 100 jarduera antolatu dira euskaraz gozatzeko eta hizkuntzaren erabilpena sustatzeko. Egitarauak ikuskizunak, tailerrak, hitzaldiak, zinema edota ibilaldiak biltzen ditu. Bi urtez behin, udazkenean, Euskal Elkargoak, Herriko Etxeekin, elkarteekin eta beste hainbat eragilerekin batera, Euskararen Urtaroa ekimen partehartzailea antolatzen du. Herritarrak eta eragileak euskararen inguruan biltzeko xedea du egitasmoak, euskaraz gozatzeko […]

Read More… from Euskararen Urtaroa programa antolatu dute azaroaren 19tik abenduaren 3ra, Ipar Euskal Herrian