Axut! konpainiak eta Euskal Elkargoak ‘Koska’ formakuntza mintegia antolatu dute gazteentzat

Parte hartu nahi dutenek abenduaren 5a baino lehen eman beharko dute izena l.oillarburu@communaute-paysbasque.fr helbidera idatzita. Transmisioa, sorkuntza, elkar ezagutza eta trukaketa sustatzeko asmoarekin, Euskal Hirigune Elkargoak eta Axut! konpainiak antzerkigintza eta oro har artearen inguruko mintegi bat antolatu dute. “Lurraldetasuna kontutan hartuta, 16-25 urte bitarteko antzerki zale euskaldunen saretzea indartzeko xedea du Koska mintegiak”, azaldu […]

Read More… from Axut! konpainiak eta Euskal Elkargoak ‘Koska’ formakuntza mintegia antolatu dute gazteentzat

Bertsularien Lagunak elkarteak aurtengo Xilaba txapelketa etetea erabaki du

“Joan den ostegunean iragarritako neurriek txapelketa etetera garamatzate. Kultura segurua dela sinetsirik, garaian garaiko baldintzek ahalbidetzen duten heinean, bertsolaritza sustatzen segituko dugu”, adierazi du Bertsularien Lagunak elkarteak. Bertsularien Lagunak elkarteak aurtengo Xilaba txapelketa etetea erabaki du. Urriaren 28an Emmanuel Macron Estatu frantseseko presidenteak konfinatzeko neurriak iragarri ostean hartu du erabakia elkarteak. Hala ere, iraun duen […]

Read More… from Bertsularien Lagunak elkarteak aurtengo Xilaba txapelketa etetea erabaki du

‘Hitz larrien, irainen eta kitziken hiztegia’ plazaratu du Mintzalasai elkarteak

“Hizkuntza osasuntsu batek bizitzako esparru guztietarako egokia izan behar du”. Ideia horretatik abiatuta, Mintzalasai elkarteak euskarazko hizkera informala garatzeko hiztegi ttipiak argitaratzeari ekin dio. Mintzalasai elkarteak, hizkera informala garatzeko euskarrien garapenean beste urrats bat eman du. Besta munduan euskararen erabilera garatzeko hiztegia eta Hiztegi Kokina-ren ondoren, orain, hitz larri, irain eta zirikaren bilketa bat proposatu […]

Read More… from ‘Hitz larrien, irainen eta kitziken hiztegia’ plazaratu du Mintzalasai elkarteak

‘Euskara eskuz esku’, Ipar Euskal Herritik batasunari eginiko ekarpena

Tresna berriaren helburua: euskara batuaren arauak modu sinplifikatuan agertzea, Ipar Euskal Herriko hizkeren berezitasunak azpimarratuz eta euskara batuak onartzen dituen Iparraldeko formak lehenetsiz. Euskaltzaindiak tresna digital berria aurkeztu du Baionan: Euskara eskuz esku. Berrogeita hamar bat urtez Euskaltzaindiak garatu duen euskara batuak bere bidea egin du euskal komunitatean; Ipar Euskal Herrian ere bai. Haren beharra […]

Read More… from ‘Euskara eskuz esku’, Ipar Euskal Herritik batasunari eginiko ekarpena

Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko parada izango dute irailetik abendura bitartean

Seigarren urtez segidan, Ibilki programari esker, Euskal Kultur Erakundeak euskarazko antzerkiaren hedapena sustatzen jarraitzen du Ipar Euskal Herrian. Euskal kultur erakundeak (EKE) Ipar Euskal Herrian urtero egiten den Ibilki antzerki zikloa atzeratu behar izan zuen COVID-19aren eraginez, hasiera batean urtarriletik abuztura zeuden emanaldi guztiak programatuta, baina horietako asko bertan behera geratu dira eta beste batzuk […]

Read More… from Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko parada izango dute irailetik abendura bitartean

Xilaba 2020 Bertsulari Txapelketa Hiriburun abiatuko da irailaren 19an

Denetara hamar saio egingo dira Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan zehar. Azaroaren 21ean, Donibane Lohizuneko Jai Alai ezker paretan jokatuko da finala. Bertsularien Lagunak elkarteak jakitera eman duenez, irailaren 19an Hiriburuko La Perle aretoan hasiko da 2020. urteko Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Txapelketa. Azaroaren 21ean, Donibane Lohizuneko Jai Alai ezker paretan jokatuko da finala, […]

Read More… from Xilaba 2020 Bertsulari Txapelketa Hiriburun abiatuko da irailaren 19an

Haira Aizpuruak irabazi du Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko Bertsulari Gazteen Txapelketa

Ondoko bertsolari hauek hartu zuten parte txapelketan: Oneka Arteaga, Haize Blanco, Ximun Sansonetti, Josu Txoperena, Aetz Etxart, Ibai Lekuona, Mae Laskaray, Asier Arbelaitz, Irati Aizpurua, Irantzu Idoate, Haira Aizpurua eta Laida Etxeberri. Joan den larunbatean, uztailaren 11an, jokatu zen Ziberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko eskolarteko Txapelketa Senpereko Larraldea baserrian. Bertsularien Lagunak elkartearen arabera, “aretoa ikuslez […]

Read More… from Haira Aizpuruak irabazi du Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko Bertsulari Gazteen Txapelketa

28 bertsolarik parte hartuko dute udazkenean egingo den VI. Xilaba Txapelketan

Irailaren 19an hasiko da Hiriburun, eta finala azaroaren 21ean jokatuko da Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekuan. Bertsularien Lagunak elkarteak Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa biltzen dituen Xilaba bertsolari lehiaketa udazkenean egingo dela jakinarazi du. Elkarteak oraindik, ez du egutegiaren berri eman, baina iragarritakoaren arabera, irailaren 19an emango diote hasiera txapelketari Hiriburuko La Perle gelan. Guztira […]

Read More… from 28 bertsolarik parte hartuko dute udazkenean egingo den VI. Xilaba Txapelketan

Minaren ondorengo biziberritze bat

Aguxtin Alkhatek Hutsaren hatsa izeneko diskoa plazaratu du. Aguxtin Alkhat (1982, Armendaritze) kantari eta musikariaren hirugarren lana dugu Hutsaren hatsa izenekoa. Julien Labat (gitarra), Xan Bidegain (baxua) eta Pierre Sangla (bateria) musikariekin batera grabatu ditu diskoa osatzen duten zortzi kantuak. Kamila Zubeldia eta Kiki Graciet berriz, ahots eta aho soinuan izan ditu lagun. Kantuek garai […]

Read More… from Minaren ondorengo biziberritze bat

‘Eta etorkizuna… hemen balitz?’ izeneko proiektua aukeztu dute

Liburuxka Marie Cosnay-k eta Txetx Etcheverry-k idatzi dute eta Magali Etcheverria ilustrazioez arduratu da. Jurgi Ekiza musikariak proiekturako abestia egin du Bihar izenpean eta Edgar Morinerena da gibel solasa. Eta etorkizuna…hemen balitz? izeneko liburuxka aurkeztu dute Ipar Euskal Herrian. Honen bidez, Koronabirusaren krisi honen ondoren, “anormala den errealitate batera itzultzea” errefusatzea proposatu nahi zaio publiko […]

Read More… from ‘Eta etorkizuna… hemen balitz?’ izeneko proiektua aukeztu dute