Maria Alonso Paez, Gorka Gondra eta Victor Arrizabalagaren obrekin abiatu da Bosteko erakusketa Arrigorriagan

Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak izeneko erakusketak Arrigorriagako Euskaldun Berria erakusketa aretoan eman dio hasiera ibilbideari. Urriaren 6ra arte egongo da bertan. Artearen berri ematea helburu duen Bosteko erakusketa aurkeztu dute Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak izenpean. 26. edizio hau ere, aurrekoetan bezala, herriz herri ibiliko da datozen hilabeteetan. Hala, lehen geldiunea Arrigorriagan egingo du eta bertan, […]

Read More… from Maria Alonso Paez, Gorka Gondra eta Victor Arrizabalagaren obrekin abiatu da Bosteko erakusketa Arrigorriagan

Irailekoak egitasmo berriak XXI. mendeko euskal poesiak orain arte eman duena aztertuko du

Euskaltzaindiak poesiari lotutako jaialdia antolatu du, Lekeitioko Udalaren babesarekin. Horrela, Irailaren 30ean eta urriaren 1ean izango da Irailekoak. Jaialdiaren bitartez, Euskal poeten lana gizarteratu nahi da, bai hitzaldien bidez, bai irakurraldien eta errezitaldien bidez. Irailaren 30ean eta urriaren 1ean poesia izango da nagusi Lekeition, Irailekoak egitasmoari esker. Euskaltzaindiak, literaturari dion atxikimendua adierazte aldera, poesiari eskainitako […]

Read More… from Irailekoak egitasmo berriak XXI. mendeko euskal poesiak orain arte eman duena aztertuko du

Mundu bat Bertso proiektua abian da Bizkaian

Egitasmo honek umeen hizkuntza gaitasunean eta ahozkotasunean eragitea ditu helburu nagusi, eta, horretarako, bertsolaritza du tresna. Ikasturtea hasi berri da, eta berarekin batera heldu da Bertsozale Elkartearen mundu bat bertso proiektua. Egitasmo honek umeen hizkuntza gaitasunean eta ahozkotasunean eragitea ditu helburu nagusi, eta, horretarako, bertsolaritza du tresna. Euskal Herri osoan dago martxan eta denera ia […]

Read More… from Mundu bat Bertso proiektua abian da Bizkaian

Idoia Rodriguezek irabazi du 2023ko EKE-Elkar literatura beka

Idazlearen proposamenak 15 urteko Euri izeneko neska gazte baten bizipenak, ametsak eta gogoetak fikziozko eguneroko batean jasotzen ditu, umorez jositako narrazio batean. Irabazleak 6.000 euroko laguntza jasoko du eta liburuak 2024ko udaberrian ikusiko du argia. Euskal Kultur Erakundeak eta Elkar fundazioak Gazteluma literatura saria sortu zuten 2000. urtean, Ipar Euskal Herriko idazle gazteak euskaraz idaztera bultzatzeko eta […]

Read More… from Idoia Rodriguezek irabazi du 2023ko EKE-Elkar literatura beka

Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 7. edizioan izena emateko epea zabalik da

Lehiaketa 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzenduta dago. Lanak aurkezteko epea 2023ko abenduaren 31n amaituko da. Irabazlea 2024ko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera. Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, antolatutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren zazpigarren edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Azaldu dutenez, “euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da […]

Read More… from Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 7. edizioan izena emateko epea zabalik da

Mintza Lasai euskararen aldeko festibala gaur hasiko da Miarritze, Angelu eta Baionan

Tailerrak, bestak, bisitak, proiekzioak, ate idekiak… izango dira gaur hasi eta igandera bitartean. Aurten ere, irailaren 18tik 24ra bitartean, zazpi egunez euskara gozatzeko aukera eskainiko du Mintza Lasai festibalaren hamabigarren edizioak. “Elkartzeko eta jarduera berriak euskaraz egiteko aukerak ez dira faltako. Aurten, sekulan baino jarduera gehiago proposatuko ditugu gazteei, eskola garaitik bizi sozialera zubi linguistikoak […]

Read More… from Mintza Lasai euskararen aldeko festibala gaur hasiko da Miarritze, Angelu eta Baionan

Liher taldeak etenaldi luze bat egingo duela iragarri du

Aurretik, ‘Hortzak’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu talde donostiarrak, laster kaleratuko duen Versus izeneko diskoaren bigarren aurrerapena. Abesti honen eta maxi-singlearen argitalpenarekin batera, taldeak Eta hutsa zen helmuga lanaren bira amaiera iragarri eta etenaldi luze bat egingo duela adierazi du. Liher taldeak Hortzak izeneko bigarren aurrerapen kantua aurkeztu du, “hardcorea eta punk-a nahasten dituen pieza […]

Read More… from Liher taldeak etenaldi luze bat egingo duela iragarri du

Tabakalerak ‘El sueño de la sultana’ erakusketari ateak ireki dizkio

Erakusketaren ibilbidea hainbat sormen-gunek osatzen dute. Besteak beste, Isabel Herguerak Indian 2005etik 2017ra egindako marrazkiak ikusteko aukera izango du bisitariak. Garai hartan hasi zen filma imajinatzen eta Indiako hiri handietako zalapartaren eta jendetzaren bitartez giroa eta bizitza mugimenduan antzematen. Akuarelan egindako marrazkiekin batera, soinu-instalazio batek filmeko eszenen lekuak ekarriko ditu gogora: Kalkuta, New Delhi, edo […]

Read More… from Tabakalerak ‘El sueño de la sultana’ erakusketari ateak ireki dizkio

Urriaren 7an hasiko da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa Iruritan

Finala Iruñean jokatuko da, abenduaren 2an. Aurtengoan, 29 bertsolarik eman dute izena txapelketan, eta behin aurre-kanporaketak igarota, 24 izanen dira Iruritan abiatuko den ibilbidean. Bi urteren ondoren, hemen da berriro ere Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Urriaren 7an abiatuko da eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak adierazi duenez, “bi hilabetez, gure irudiak islatzen duen bezala, Nafarroako lur berdeak, horiak […]

Read More… from Urriaren 7an hasiko da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa Iruritan

Donostia Apain egitasmoak Bidebietara egingo du jauzia laugarren edizioan

Lau esku-hartzek osatuko dute bihar abiatuko den programa. Hirian horma-artea lantzeko proiektua da Donostia Apain eta Donostia Kulturaren kultur etxe sareak bultzatzen du. Egitasmoa herritarren partaidetzako Olatu Talka jaialdiaren hamargarren eta azken edizioaren baitan jaio zen. Aurtengo edizioan, Donostia Apainek esku-hartze artistikoak Bidebieta auzora eramango ditu bihartik aurrera. Martutene, Altza eta Loiola auzoek aldez aurretik […]

Read More… from Donostia Apain egitasmoak Bidebietara egingo du jauzia laugarren edizioan