Olga Tokarczuk idazle poloniarra Literaktum topaketetan izango da

Okendo Kultura Etxean egingo da Topaketa, irailaren 29an, 19:00etan. Olga Tokarczuk, Poloniako egungo idazle ospetsuenetako bat eta 2018ko Literaturako Nobel sariduna izango da 2023ko bigarren Literaktum Topaketak honetako protagonista. Ekitaldia Okendo Kultur Etxean izango da, irailaren 29an, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera librea izango da lekua bete arte eta aldi bereko itzulpen zerbitzua egongo da. Idazleak bere […]

Read More… from Olga Tokarczuk idazle poloniarra Literaktum topaketetan izango da

Taldekako Xilaba txapelketa irailaren 22an abiatuko da Ozazen

Banakako txapelketako zurruntasunetik at, taldekako Xilaba jostaria izango dela iragarri dute. Bertsoa ardatz izanik ateak irekiko dizkio beste arte diziplinei, hala nola musikari edo antzerkiari. Bederatzi saio izango dira lehen ligaxkan: Ozaze, Urruña, Sara, Amenduze-Eihera, Hendaia, Baionan bi aldiz, Hazparne eta Alduden. Lehen finalerdia urriaren 28an izango da Muskildin. Bigarrena Azkainen azaroaren 4an. Final handia, […]

Read More… from Taldekako Xilaba txapelketa irailaren 22an abiatuko da Ozazen

Euskara eta euskal kultura atzerrian irakasteko formakuntza antolatu dute

Etxepare Euskal Institutuak eta EHUk antolatutako ikastaroak euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan atzerrian edo eremu eleanitzetan ariko diren irakasleen eta irakurle izateko interesa dutenen prestakuntzan sakontzea du helburu. Urriaren 6tik azaroaren 25era bitartean egingo da EHUren Donostiako campusean eta izen-emateak zabalik daude dagoeneko. Etxepare Euskal Institutuak, atzerrian euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntza sendotzea helburu duen ikastaroaren […]

Read More… from Euskara eta euskal kultura atzerrian irakasteko formakuntza antolatu dute

Gorka Suaia bueltan da ‘Katua eta sagua’ kanta eta bideokliparekin

Abesti berria udazkenean argitaratuko duen diskoaren lehen aurrerapena da. Gorka Suaiak Su Eman ala hartu izeneko diskoa kaleratuko du udazken honetan, aurretik, baina, lan horren lehen aurrerapen kanta aurkeztu du Katua eta sagua izenpean. Bost urte igaro dira Bilbon bizi den abeslari eta ekoizle Gasteiztarrak bakarlari gisa diskorik argitaratzen ez duela. 2020an Raggamuffin Kamarada plazaratu […]

Read More… from Gorka Suaia bueltan da ‘Katua eta sagua’ kanta eta bideokliparekin

Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia, Isabel Herguera, Josu Martinez eta Fermin Muguruza lehiatuko dira Euskal Zinemaren Irizar Sarirako

19 filmek osatuko dute Donostiako Zinemaldiaren 71. edizio honetako euskal ekoizpenen zerrenda. Hamabost film luzek, film ertain batek, film labur batek eta bi telesailek osatuko dute Donostiako Zinemaldiaren euskal ekoizpenen zerrenda, eta Sail Ofizialean, Donostia Sariaren Emanaldi Berezietan, Zabaltegi-Tabakaleran eta Zinemiran, besteak beste, banatuko dira. 71. edizio honetan Zinemirak fikziozko eta ez-fikziozko bederatzi film biltzen […]

Read More… from Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia, Isabel Herguera, Josu Martinez eta Fermin Muguruza lehiatuko dira Euskal Zinemaren Irizar Sarirako

Bihar abiatuko da Animadeba Nazioarteko Animaziozko Zinemaldia Deban

Lau egunetan zehar, haur eta helduentzako animaziozko film luzeak eta laburrak proiektatuko dira. Horrez gain, Animadeba OFF,  Work In Progress, Case study (kasu azterketak), Animadeba LAB, aurkezpenak, solasaldiak, tailerrak, ikuskizun eta musika emanaldiak izango dira aurtengo edizioan. Animadeba Nazioarteko Animaziozko Zinemaldiaren 26. edizioa izango da bihartik larunbatera bitartean, Deban. Urtez urte babes handiagoa lortzen ari […]

Read More… from Bihar abiatuko da Animadeba Nazioarteko Animaziozko Zinemaldia Deban

58. Durangoko Azokan izena emateko epea zabalik da

Abenduaren 6tik 10era bitartean egingo da aurtengo edizioa eta erakusmahaiak alokatu eta egitarauko proposamenak aurkezteko epea zabaldu dute antolatzaileek. www.durangokoazoka.eus webgunearen bidez egongo da izena emateko aukera hilaren 30era arte. Egitaraurako proposamenak aurkezteko eta ikasle goizean parte hartzeko izen-emateen txanda, bestalde, irailean eta urrian zehar izango da. Aurrerago emango da horren berri. Durangoko Azokako 58. […]

Read More… from 58. Durangoko Azokan izena emateko epea zabalik da

Urriaren 19tik 22ra Iturritik jaialdiaren bigarren edizioa izango da Donostian

Jaialdiaren bigarren edizio honetan, Euskal Herriko eta Andaluziako proposamenak izango dira: Antonio Ruzen konpainia, La Phármaco, Kresala Dantza Taldea eta Kukai Dantza + Marcos Morau. Ikuskizunez gain, pentsamendu zein formazioari bide emango dioten artistekin elkarrizketak eta topaketak izango dira. Iturritik zuzenean edaten duten sorkuntzak dira jaialdi honen protagonista. Iturria, jatorria, sustraia… “inspirazio iturri da sortzaile […]

Read More… from Urriaren 19tik 22ra Iturritik jaialdiaren bigarren edizioa izango da Donostian

Euskal poeten lana jendarteratzea helburu duen egitasmoa Lekeition

Irailaren 30ean eta urriaren 1ean izango da Irailekoak izeneko egitasmoa, Lekeitioko hainbat lekutan. Egitarauaren zehaztasunak irailean agertuko ditu Euskaltzaindiak. Lekeitioko herria poesiaz blaituko du Irailekoak egitasmoak irailaren 30ean eta urriaren 1ean. Euskaltzaindiak, literaturari dion atxikimendua adierazte aldera, poesiari eskainitako asteburu bat antolatuko du estreinakoz Bizkaiko kostaldeko herri horretan. Lekeitioko Udalaren babesarekin egingo du, eta herriko […]

Read More… from Euskal poeten lana jendarteratzea helburu duen egitasmoa Lekeition

Yolanda Arrieta idazlea eta Peru Galbete musikaria izango dira gaur, Donostiako Poesia Orduak ekimenean

Donostia Kulturak eta Euskal Idazleen Elkarteak azaldu dutenez, bi hitzordu egitekoak ziren, “Goizalde Landabasok eta Xabier Zeberiok irailaren 5ean eskaini behar zuten Tolesdurak emanaldia atzeratu egin dugu, artistek ezin izango baitute orain eskaini, eta 2024ko martxoko Poesialdia programan ikusi ahal izango da”. Urtero irailean egin ohi den Poesia Orduak ekimenak hitzordu bakarrarekin dator aurtengoan. Gaur, […]

Read More… from Yolanda Arrieta idazlea eta Peru Galbete musikaria izango dira gaur, Donostiako Poesia Orduak ekimenean