Eskola Programan parte hartu duten 15 eta 18 urte bitarteko ikasleek egindako collageekin osatu da erakusketa. Bilboko San Ignazio auzoan kokatutako Euskararen Etxean dagoen Euskararen Interpretazio Zentroa (EIZ) berritu dute aurten. Horrekin batera, zentroari lotutako eta ikasleei zuzendutako Eskola Programa ere berritu da; hain justu, Eskola Programa horretan parte hartu duten 15 eta 18 urte […]
Kategoria: Herrialdeak
Tabakalerak, Artium Museoak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI) abiatu dute
Parte-hartzaileek hiru hilabetez garatuko dituzte beren proiektu artistikoak Tabakaleran. JAI udako eskolaren muina praktika artistikoa da eta ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea ditu helburu. Donostiako Tabakalera Zentroak, Altzuzako Jorge Oteiza Museoak eta Gasteizko Artium Museoak antolatutako Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI) abiatu da Gasteizko Museoan bertan. Datozen hiru hilabeteetan, eskolaren laugarren deialdian hautatutako hamasei kideek […]
‘Poesia eta Pentsamendua’ jardunaldiak egingo dituzte ekainaren 12an eta 13an, Donostian eta Hernanin
Txillida Lekun izango da asteleheneko saioa, arratsaldeko 18:00etan. Bertan, Juan Kruz Igerabideren hitzaldia eta Aintzane Galardi eta Jose Fernandez de la Sotaren errezitala izango dira. Musikari dagokionez, Beñat Olano eta Jon Makuso biolin jotzailea arituko dira. Astelehenean, ekainak 12, abiatuko dira urtero Donostian eta Hernanin antolatzen dituzten Poesia eta Pentsamendua izeneko jardunaldiak. Lehen emanaldi hau […]
Azpeitiko Hitzaren Eskolan izena emateko epea zabalik da
Laugarren edizio hau aldaketekin dator. Laburragoa izango da oraingoan, baina lehen bezain trinkoa izateko xedez. Lau irakaslek hartuko dute parte, baina bakoitzak irakasle gonbidatu bat ekarriko du bere azken saioan, bere jarduna eta eskolarena aberasteko. Azpeitiko Dinamoak Hitzaren eskolan izena emateko epea zabaldu du. Hiru hilabeteko iraupena izango du eskolak aurtengoan, irailaren 2tik azaroaren 18ra […]
Read More… from Azpeitiko Hitzaren Eskolan izena emateko epea zabalik da
Gipuzkoako artxibo historikoek ateak irekiko dizkiete herritarrei bihar
Bisita gidatuetan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik erreserba egitea, 943 41 50 60 telefono zenbakira deituta, 08:30etik 14:30era edo ahpggpah@gipuzkoa.eus helbidera idatzita. Artxiboen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Oñatin dagoen Gipuzkoako Artxibo Historiko Probintzialak eta Tolosako Gipuzkoako Artxibo Nagusiak ateak irekiko dizkiete herritarrei beren egunerokotasuna nolakoa den ezagutarazteko. Artxiboen Nazioarteko Egunak artxiboek belaunaldiz belaunaldi […]
Read More… from Gipuzkoako artxibo historikoek ateak irekiko dizkiete herritarrei bihar
Bakarkako ibilbideari berriro ekiteko asmoz, ‘Soberan’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu Aingeru Gorrotxategik
Abesti berriak jokoarekiko menpekotasuna jorratzen du, beste menpekotasun batzuekin alderatuta oso gutxi aipatzen den drama soziala dela dio musikari donostiarrak. Ludopatiaren gaiari heldu dio Aingeru Gorrotxategik bere kanta berrian, denbora luzez bakarkako lanik argitaratu gabe egon ostean. Musikari donostiarrak azaldu duenez, “Soberan jokoarekiko menpekotasuna jorratzen duen abestia da, beste menpekotasun batzuekin alderatuta oso gutxi aipatzen den drama […]
Miren Agur Meaberen ‘Kristalezko begi bat’ aukeratu dute Bilboko Klasikoen XVI. Irakurraldi Jarraiturako
Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako irakurraldia ekainaren 8an izango da Arriaga antzokian. Irakurketarako zaletasuna bultzatzeko asmoz, aurten ere Klasikoen Irakurraldi Jarraitua egingo dute ekainaren 8an, Bilboko Arriaga antzokian. Hamaseigarren edizio honetarako Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat eleberria aukeratu dute. Hala, Bilbo Zaharra euskaltegiko kideak euskal kultura zein gizarte edo kirol arloko hainbat lagun ezagunekin batera, […]
Angeles Cruz zinemagileak jasoko du Zinegoak 2023 Ohorezko Saria
Bilboko Jaialdiak Cruzen zinema konprometitu eta soziala aitortu nahi izan du. Iazko edizioan Nudo Mixteco bere azken filmak Lesbianismo eta Genero saria eskuratu zuen. Oaxakako zuzendaria Bilbon egongo da Inaugurazio Ekitaldian, ekainaren 26an Arriaga Antzokian. Bilboko Zinegoak jaialdiak Angeles Cruz Oaxakako gidoigile eta aktorearen lana goraipatu nahi izan du, jaialdiaren Ohorezko Saria emanez. Cruz Oaxaka […]
Read More… from Angeles Cruz zinemagileak jasoko du Zinegoak 2023 Ohorezko Saria
Bergara Euskal Herriko rock, punk eta Oi! estiloko taldeen elkargunea izango da asteburuan
Añube, Skabidean, Biznaga, Brigade Loco, Kaleko Urdangak, La Furia, Enboskada, Hell Beer Boys, Harria, Maixa&Malakias, Sofokaos, Doubling Boys, Against You, Txiltxoko eta Letagin dira Ekinez jaialdian izango diren taldeetako batzuk. Bergara Euskal Herriko rock, punk eta Oi! eszenako taldeen elkargunea izango da beste behin ere ostiralean eta larunbatean. Izan ere, Ekinez jaialdiaren bigarren edizioa hartuko du herriak […]
‘Belarri Bero, bai esan?’, sexualitatea ikuspuntu feminista batetik lantzen duen websaila
Sei atalez osatutako websailak Belarri Bero izeneko telefono linea erotiko batean gertatzen den istorio bat kontatzen du. Protagonistak Olatz Beobide, Dorleta Urretabizkaia, Nerea Arriola eta Olaia Gil aktoreek gorpuzten dituzte. Zehar Kablea taldearen Youtube kanalean dago ikusgai jada. Zehar Kablea sormen taldea dago Belarri Bero, bai esan? izeneko websailaren atzean. Uxue Amonarrizek, Aitor Altunak eta […]
