Artista japoniarraren lau pieza jasotzen ditu erakusketak eta denboraren joan-etorriaren lekuko izan nahi dute. Erakusketa irailera arte bisitatzeko aukera egongo da. Arteaz eta naturaz gozatzeko eta, aldi berean, bisitariaren begirada zabaltzeko asmoz, lau instalazio erraldoi jarri dituzte ikusgai Mañariako Angurreta Harrobia Arte Espazioan. Tanadori Yamaguchi artistaren (Nagoya, Japonia, 1970) obrak dira eta Gerediaga Elkartea izan […]
Kategoria: Herrialdeak
Maddi Agirrek irabazi du Arabako Eskolarteko Txapelketa
Ekainaren 3an Durangaldean jokatuko den Euskal Herriko finalean Agirre arituko da kantuan eta Sabin Abarrategi aramaioarra ere izango da Arabako ordezkari gisa. Larunbatean jokatu zen 14 eta 18 urte bitarteko Arabako Eskolarteko Txapelketa Aramaion. Bertsozaleren arabera, “Kultur Etxeko aretoa bete zen eta giro bikainean joan zen iluntzea. Maila oneko bertsoak entzuteko parada izan zuten bertaratutako […]
Read More… from Maddi Agirrek irabazi du Arabako Eskolarteko Txapelketa
Gasteizko Sancho el Sabio Vital Fundazioak Jesus Guridi konpositorearen artxiboa jaso du
Guridi Lana sendiak Jesus Guridiri buruz emandako dokumentazioan honako hauek biltzen dira: gutunak, familiako eta lanbideko argazkiak, partiturak, agendak, liburuxkak, postalak… Haren familia- eta lanbide-bizitzari buruz hain ezagunak ez diren alderdiak erakusten du material guzti honek. Jesus Guridi Bidaola (Gasteiz, 1886 – Madril, 1961) Florida kaleko 36. zenbakian jaio zen eta musika obra zabala utzi […]
[Bideoa] Nerea Balda idazleak ‘Azpimarrak’ eleberria plazaratu du
Azpimarrez beteriko bigarren eskuko liburu bat du abiapuntu Irurtzungo idazlearen lan berriak. Nerea Baldak (Irurtzun, 1975) Azpimarrak izeneko eleberri laburra aurkeztu du gaur Donostiako Udal Liburutegian. Azpimarrez beteriko bigarren eskuko liburu bat du abiapuntu lanak, “nire lagun batek bigarren eskuko liburu bat erosi zuen eta bertan ikusi zuen aurreko jabea aspaldiko ezagun bat zela”, kontatu […]
Read More… from [Bideoa] Nerea Balda idazleak ‘Azpimarrak’ eleberria plazaratu du
Ondarroan dena prest dago igandean Ibilaldia ospatzeko
Besteak beste, Anje Duhalde, Xabi Solano, Dupla eta Garilak 26 talde eta bakarlariak igoko dira oholtzara. Horretaz gain, bertsolariak, Erronka edota zirku ikuskizun bat ere jasotzen du aurtengo egitarauak. Publiko guztientzako moduko egitaraua antolatu dute Zubi Zahar herri ikastolako lagunek 2023ko Ibilaldirako. Azaldu dutenez, guneak oso sektorialak ez izaten saiatu dira, eta hein handi batean […]
Read More… from Ondarroan dena prest dago igandean Ibilaldia ospatzeko
Irudika 2023 egonaldietako ekoizpen artistikoak ikusgai Gasteizko Kordoi Etxean
Artista parte-hartzaileak Dani Scharf, ilustrazio kategorian, eta Blanca A. Izuzquiza, animazio kategorian, izan dira. Irudika Ilustrazioaren Nazioarteko 7. Topaketa Profesionalak Japonia, Polonia eta Nigeria izango ditu herrialde gonbidatu Irudika Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionalaren egonaldi artistikoetan egindako lanak datorren ekainaren 10era arte ikusi ahal izango dira, Gasteizko Vital Fundazioaren egoitzan. Obra horiek Dani Scharf eta Blanca […]
Read More… from Irudika 2023 egonaldietako ekoizpen artistikoak ikusgai Gasteizko Kordoi Etxean
Cayo Hueso uhartera bidaia bat egitea proposatu du Oihane Amantegi idazleak bere azken eleberrian
Zornotzako idazlearen bigarren eleberria da Cayo Hueso, aurretik Ibaiertzeko ipuina liburua kaleratu zuen. Oraingoan, desioaren eta nostalgiaren hausnarketa antzeko bat proposatzen du Amantegik. Oihane Amantegi (Zornotza, 1985) idazleak bere bigarren eleberri laburra kaleratu du Cayo Hueso izenburupean. Donostian aurkeztu du lana elkar argitaletxearen eskutik eta azaldu duenez, Cayo Hueso Floridatik dingilizka geratutako azken uhartea da, […]
‘Xaman baten egunerokoa’ argazki erakusketa ikusgai Donostiako Okendo Kultur Etxean
Erakusketa ekainaren 24ra arte bisitatu ahal izango da. 50 urte igaro dira Hilario Bravo artistak Gipuzkoako Artisten Elkartean egin zuen lehen bakarkako erakusketatik, 1973. urtean, hain zuzen. Orain, 50. urteurrena profitatuz, Okendoko Kultur Etxeak erakusketa berria antolatu du eta, honekin, autoreak bere ondarea Donostiako arte-munduarekin eta, oro har, gizartearekin partekatu nahi du. Xaman baten egunerokoa […]
Read More… from ‘Xaman baten egunerokoa’ argazki erakusketa ikusgai Donostiako Okendo Kultur Etxean
Joan Mari Irigoiein idazlea zendu da
Elkar argitaletxeak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, Joan Mari Irigoien idazle altzatarra hil da gaur 74 urte zituela. “Atsekabez jakinarazten dugu Joan Mari Irigoien, idazlea eta argitaletxeko lankide ohia, hil berri dela, 74 urte zituela, endekapenezko gaixoaldi luze baten ondorioz. Obra miresgarria ekarri zion euskal literaturari eta bizipoza zabaldu zuen beti ingurukoen artean. Gugan bego”. […]
Su Ta Gar, Merina Gris, Ines Osinaga, Neomak eta Kepa Junkera Musika Bulegoa sarietako irabazleen artean
Oreka TX, Merina Gris, SuT Gar, Neomak, MICE, Ines Osinaga, Teresa Catalan, Enrike Solinis, Elena Setien eta Kepa Junkera talde eta bakarkariek jaso dituzte sariak. Errenteriako Lekuona Fabrikan egin da sari-banaketa ekitaldia, sarituetako batzuren zuzeneko emanaldiekin. Euskal Herriko Musika Bulegoak euskal musika panoramako urteko proiekturik esanguratsuenak saritu ditu Errenteriako Lekuona Fabrikan. Orotara hamar sari banatu […]
