Gasteizko Komedialdia bueltan da

Jaialdiak komediaren munduan ikusezin bihurtutako lanbideak omendu nahi ditu. Gasteiz umorearen hiriburua bilakatuko da gaurtik 7ra bitartean. Komedialdiak hirugarren edizioa izango du aurten eta antzokiak, kaleak eta tokiko denda txikiak ikuskizun eta komedia jardueren agertoki bihurtuko ditu sei egunetan zehar. Jaialdiak publiko zabalago batera hurbiltzea du helburu aurtengo edizioan. Horretarako, zuzeneko ikuskizunak, bakarrizketak, antzezlanak, kale […]

Read More… from Gasteizko Komedialdia bueltan da

Bizkaiko Museoek Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute aurten ere, maiatzaren 18an.

Efemeride hau ospatzeko museoek eskainiko dituzten jardueren zerrenda www.museoeneguna.eus webgunean ikus daiteke. Museoen sustraien jasangarritasuna izango da aurtengo edizioaren leloa Bizkaian, eta bertako hogeita hamar pinakotekatik gora bi astez iraungo duten efemeride horri lotutako jarduerak programatuko dituzte, nahiz eta zenbait espaziok maiatzaren 18an museoa bisitatzeko sarrera librea eskaintzea erabaki duten. Hala, bisitariei museoetara hurbiltzeko aukera […]

Read More… from Bizkaiko Museoek Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute aurten ere, maiatzaren 18an.

Herri Urratsen 40. urteurrena ospatzeko egitarau berezia antolatu dute, maiatzaren 14an, Senpereko lakuan

Delirium Tremens, Su Ta Gar, Gozategi, Neomak eta Haixe Arroxa izango dira, oholtzara igoko diren taldeetako batzuk. Aurtengo dirua Senperen egiten ari diren Seaskaren bosgarren kolegioko obrak egiteko bideratuko dute. Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 40. urteurrena ospatzeko egitarau berezia prestatu dute aurten, Senpereko lakuan. Herri Urratseko antolatzaileen esanetan, “aurtengo urteurren bereziak, programazio berezi […]

Read More… from Herri Urratsen 40. urteurrena ospatzeko egitarau berezia antolatu dute, maiatzaren 14an, Senpereko lakuan

Euskararen erabileran eta transmisioan eragiten duten egitasmoak ezagutzeko aukera eskainiko du Bidasoko proiektu azokak, maiatzaren 6an

Euskararen sustapenean lanean ari direnentzat “inspirazio iturri eta ekintzarako pizgarri” izan nahi du Berako azoka honek. Maiatzaren 6an euskararen erabileran eta transmisioan eragiten duten egitasmoak antolatzaileen ahotik ezagutzeko aukera egongo da Beran. Euskaltzaleen topaguneak iragarri duenez, “Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako 15 proiektuk beteko dute azoka gunea. Eremu ezberdinetako proiektuak izango dira Beran ezagutu ahal […]

Read More… from Euskararen erabileran eta transmisioan eragiten duten egitasmoak ezagutzeko aukera eskainiko du Bidasoko proiektu azokak, maiatzaren 6an

Poltsiko Antzerkia jaialdia maiatzaren 4tik 21era bitartean egingo da Donostian

Jaialdia maiatzeko hiru astetan zehar egingo da eta emanaldiak ostegunetik igandera izango dira. Jaialdia ohi bezala, hiriko hainbat taberna eta espaziotan izango da. Donostia Kulturak, kultur etxe sarearen bitartez, Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren edizio berri bat aurkeztu du. Hogeita bigarren edizioa izango da maiatzaren 4tik 21era bitartean egingo dena. Ohikoa den bezala, formatu txikiko antzerki ikuskizunen […]

Read More… from Poltsiko Antzerkia jaialdia maiatzaren 4tik 21era bitartean egingo da Donostian

Iturenen izango da Nafarroako Bertso Eskolen Eguna, maiatzaren 21ean

Nafarroako gazteen Bertso Eskolek haien eguna ospatuko dute maiatzaren 21ean, Iturenen. Nafarroa osoko 9 eta 16 urte bitarteko gazteek parte hartuko dute bertan. 2023ko Nafarroako gazteen Bertso Eskolen Egunak badu data dagoeneko: maiatzaren 21a. Nafarroako Bertso Eskolen sareko 9 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzenduriko jarduera da honakoa eta aurten Iturenen izango da. Bertsozalek zehaztu […]

Read More… from Iturenen izango da Nafarroako Bertso Eskolen Eguna, maiatzaren 21ean

Joxan Artze doktorego aurreko ikerketa beka aurkeztu dute

Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 23ra arte egongo da zabalik. Bekak lau urteko iraupena izango du. Joxan Artze doktorego aurreko ikerketa sari berria aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Mikel Laboa Katedraren barruan doktorego tesia euskaraz egiteko beka bat da honakoa. Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetzari esker sortu zen Mikel Laboa Katedra, euskal arteari buruzko […]

Read More… from Joxan Artze doktorego aurreko ikerketa beka aurkeztu dute

‘Irulegiko multzoa’ kultur intereseko ondasun izendatu dute

Nafarroako Gobernuaren arabera, guneak kontserbazio-egoera aproposa du Nafarroan Kristo aurreko 1. milurtekoa ezagutzeko, baita lekua euskal lurraldea egituratuko zuen oppidum gotorleku nolatan bihurtu zen jakiteko ere. Nafarroako Gobernuak Irulegiko Multzoa (Arangurengo Ibarra) kultur intereseko ondasun izendatzea erabaki du. Gune arkeologiko hori gazteluaren arrastoek eta Brontze Erdialdetik Burdin Aroaren amaierara arteko habitat protohistorikoak osatzen dute. Bertan, […]

Read More… from ‘Irulegiko multzoa’ kultur intereseko ondasun izendatu dute

Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa maiatzaren 5ean jokatuko da, Iruñean

14 eta 18 urte bitarteko zazpi bertsolari gaztek hartuko dute parte maiatzaren 5ean Iruñean jokatuko den Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 37. edizioan. Laban izango da saioa 18:30etik aurrera, eta sarrera doakoa izango da. Antton Ciriza Saragueta (Iruñea), Beñat Mendiola Ruiz de Galarreta (Iruñea), Eki Mateorena Zozaia (Leitza), Garikoitz Agirre Soto (Zugarramurdi), Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza), […]

Read More… from Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa maiatzaren 5ean jokatuko da, Iruñean

Pello Apezetxea ikertzailearen omenezko bekaren lehen edizioa martxan da

Deialdiak bi helburu ditu: batetik, Apezetxea omentzea; bestetik, soziolinguistika, dialektologia edota onomastika arloetarako ikerketa lan bat egiteko beka ematea. Leire Mitxelena Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lehendakariak eta Sagrario Aleman Astitz Euskaltzaindiko Nafarroako ordezkariak Pello Apezetxea Zubiri Ikerketa bekaren lehen edizioaren aurkezpena egin dute. Deialdi honek bi helburu dituela azaldu dute: “batetik, Apezetxea omentzea; bestetik, soziolinguistika, dialektologia […]

Read More… from Pello Apezetxea ikertzailearen omenezko bekaren lehen edizioa martxan da