Ekimenean parte hartzeko formularioa bete beharko dute euren proposamena bidali nahi duten eragileek. Horretarako epea apirilaren 21ean amaituko da. Ondoren, lantaldetik jarriko dira zuzenean harremanetan eragile horiekin. Kilometroak 23ren markoan, 12 orduz Erriolan ekimena antolatu dute datorren maiatzaren 6rako, larunbata. Goizeko 11:00etan abiatu eta 23:00etara euskara ardatz izango duten arte diziplina desberdinetako emanaldiak programatuko dituzte Lehendakari Agirre […]
Kategoria: Herrialdeak
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren 20. edizioa apirilaren 21etik 28ra bitartean izango da
Justizia unibertsala, abortatzeko eskubidea eta etxegabetasuna izango dira, besteak beste, filmen eta solasaldien gaietako batzuk. Apirilaren 21etik 28ra egingo da aurtengo edizioa. Estibaliz Urresolak zuzendutako 20.000 erle espezie (2023) filmak emango dio hasiera apirilaren 21ean Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldiari, Victoria Eugenia Antzokian. Gainera, hasiera ekitaldian Carmen Castillo zinemagile eta idazle txiletarrak jasoko du aurtengo […]
Donostiako Koldo Mitxelena Kuturuneak ateak itxiko ditu aldi baterako
Ekainaren 16tik aurrera, KMKren eraberritze partzialerako prozesua hasiko da, eta 21 hilabetez luzatuko dira obrak. Eraikina 2025ean irekitzea aurreikusi da. Koldo Mitxelena Kulturuneak datorren ekainaren 16an utziko dio eraikinean zerbitzu guztiak emateari eta beste egoitza batzuetara eramango ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiak zehaztu duenez, “21 hilabete iraungo duen eta 2025ean eraikina berriro irekitzeko aukera emango duen […]
Read More… from Donostiako Koldo Mitxelena Kuturuneak ateak itxiko ditu aldi baterako
Intxaurrondoko Ibiltariaren Asteak lau hitzordu eskainiko ditu apirilaren 24tik 28ra
Solasaldiak astelehenetik ostegunera izango dira 19:30ean eta sarrera librea izango dute edukiera bete arte. Haizalde Elkarteak eta Intxaurrondo Kultur Etxeak Intxaurrondoko Ibiltariaren Astearen XXIX. edizioa antolatu dute apirilaren 24tik 28ra bitartean. Azaldu dutenez, “bidaiek eta osatzen dituzten esperientziek gidatuko dute aurkezpen bakoitza: ingurumena, kultura eta elkartasuna izango dira asteko lau proposamen ardatzak, eta aurtengo berritasun […]
Read More… from Intxaurrondoko Ibiltariaren Asteak lau hitzordu eskainiko ditu apirilaren 24tik 28ra
Lekuona Fabrika ezagutzeko bisita gidatuak jarriko dira abian apirilaren 22tik aurrera
Dejabu antzerki Konpainia eta Mmej arkitektura bulegoa aritu dira elkarlanean proposamen honen diseinurako, arte eszenikoak eta arkitektura elkarrizketan jartzeko nahiak bultzatuta. Oreretako Lekuona Fabrika lehen pertsonan ezagutzeko esperientzia gidatua antolatu du Udalak. Azaldu duenez, “honen bidez, bisita-gidatu konbentzionalaz haratago joan nahi duen bizipena eskainiko diogu herritarrei, kultur proiektua bera barrutik zeharkatzeko eta ezagutzeko helburuarekin”. Dejabu […]
Etxarri-Aranatzeko Andra Mari Ikastolak ‘Artea Oinez’ erakusketa artistikoa paratu du Iruñeko Kondestablen
Ikusgai dauden obren gehiengoa abstraktua da. Erakusketan eskulturak, pinturak, marrazkiak, collageak, instalazioak, argazkiak, grabatuak, bideoak eta inprimaketa digitalak ikus daitezke, besteak beste. Nafarroa Oinez jaiaren edizio berriari begira, Etxarri-Aranatzeko Andra Mari Ikastolak Artea oinez izeneko erakusketa artistiko berria antolatu du, eta Iruñeko Kondestable Jauregian egongo da ikusgai maiatzaren 7ra arte. Aurtengoan, gizakiok naturarekin dugun harremana […]
[BIDEOA] Epikuroren ‘Zoriontasunaren defentsan’ euskarazko bertsio berria aurkeztu dute Javier Aguirrek eta Jonathan Lavillak
Bertsio berrituak betiko kezka eta arazo batzuei modu unibertsalean erantzuna ematen die. 28 urte igaro dira Cristina Lasak eta Javier Aguirrek Epikuro filosofoaren testu moralak euskarara lehen aldiz ekarri zituztenetik. Erein eta Iralka argitaletxeekin argitara eman zituzten, baina bertsio horiek aspaldi deskatalogatu ziren eta abagunea profitatuz, euskal bertsio berri bat sortu ahal izan dute Aguirrek […]
Kirol munduko emakumeei zuzendutako sormenezko idazketa tailerra antolatu dute Donostian
Itziar Sistiaga idazle eta aditu irundarrak eskainiko du tailerra. Informazio gehiagorako eta izena emateko emakmugi@gipuzkoa.eus helbidera idatzi beharko da. Datorren apirilaren 20an abiatuko da Itziar Sistiaga idazle eta aditu irundarrak eskainiko duen sormenezko idazketa tailerra Donostian. Sistiagaren esanetan, “helburuak dira sormena piztea, ideia berritzaileak sortzea, baliabide estilistikoak eskuratzea, ahozko eta idatzizko adierazpena hobetzea, espiritu kritikoa […]
Gazteei zuzendutako lanak aurtengo Lizardi Sarian
Parte hartu nahi dutenek, uztailaren 14ra arte izango dute epea zabalik eta irabazlearen izena irailaren 29an jakinaraziko da. Yolanda Arrieta idazleak 41. Lizardi Saria jaso du Zarauzko Modelo aretoan urtero antolatzen duten ekitaldian. Bertan, aurtengo edizioaren aurkezpena ere egin dute. Era honetan, martxan da Lizardi Sariaren 42. edizioa. Oraingoan gazteei zuzendutako lanak aurkeztu beharko dituzte […]
Read More… from Gazteei zuzendutako lanak aurtengo Lizardi Sarian
Elias Querejeta Zine Eskolako ikasleek zinema programa publiko bat antolatu dute DonostiakoTabakaleran
Identitate garaikideak arakatzeko proposamena dakar Exorbita. Zinema, gorputzak eta espazio liminalak programak. Apirilaren 19tik 22ra, filmak, dantza-performance bat eta ikus-entzunezko instalazio bat eskainiko dira. Elias Querejeta Zine Eskolako ikasleek Exorbita. Zinema, gorputzak eta espazio liminalak izeneko ekimena antolatu du Tabakaleran, apirilaren 19tik 22ra bitartean. Aurten, zentroko ikasleek antolatu izan dituzten zikloak eskaintzeko modua aldatu da, […]
