‘Mauriziak ez du inor hil’ emankizun berezia eskainiko dute martxoaren 23an, Bilbon

Maurizia Aldeiturriagaren kopletatik abiatutako zuzeneko emankizuna da Mauriziak ez du inor hil, euskal folklore digitalean eta formatu berrietan oinarrituta. Ines Osinagak eta Lorea Argaratek sortutako kolektiboak Mauriziak ez du inor hil ikuskizuna eskainiko du Bilboko Alondegian, Loraldia Festibalaren azken astean. Proiektu hau Maurizia Aldeiturriagaren kopletatik abiatutako zuzeneko emankizun bat izango da. Abiapuntu horretatik abiatuta, euskal […]

Read More… from ‘Mauriziak ez du inor hil’ emankizun berezia eskainiko dute martxoaren 23an, Bilbon

Oihana Vicente artista eta aktoreak gaztetxoentzako ikus-entzunezko tailerra abiatu du, Bilbon

Lantegia apirilaren 18tik ekainaren 27ra bitartean izango da. Oihana Vicente artista eta aktoreak (Bilbo, 1984), REEL CINEMA_ filming movies randomly izeneko ikus-entzunezko tailerra jarri du abian, nerabeei zuzenduta, Bilboko Alondegian. Tailer honetan, ikus-entzunezko edukia sortzea eta nahastea proposatzen da, baliabide honen etapa eta tresna tradizionalak (gidoia, interpretazioa, argazkia eta muntaia, eszenografia eta lokazioa, jarraitutasuna…) eta […]

Read More… from Oihana Vicente artista eta aktoreak gaztetxoentzako ikus-entzunezko tailerra abiatu du, Bilbon

Poesialdia, Donostiako Poesiaren Astearen bosgarren edizioa martxoaren 20tik 27ra egingo da

Aurtengo gonbidatuak Itziar Ugarte, Harkaitz Cano, Aritz Gorrotxategi eta Pello Otxoteko izango dira, besteak beste. Hilaren 25ean emango da ezagutzera nork irabazi duen IV. Donostia Kultura Poesia Saria. Poesialdia, Donostiako Poesia Astearen bosgarren edizioa martxoaren 20tik 27ra bitartean egingo da Victoria Eugenia Club, Liburutegi Nagusia eta Amarako Kultur Etxean. Erakusketa bat ere paratuko dute azken […]

Read More… from Poesialdia, Donostiako Poesiaren Astearen bosgarren edizioa martxoaren 20tik 27ra egingo da

46. Euskal Zine Bileran parte hartzeko deialdia zabalik da

Lanak aurkezteko epea uztailaren 31ra arte egongo da zabalik eta oinarriak zinebilera.eus webgunean daude eskuragarri. Euskal Zine Bilera ezaguna bada, bere baitan hartzen duen lehiaketagatik da. Euskaraz ekoitzitako askotariko lanen erakusleihoa da, teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu eta gai desberdinak biltzen dituen neurrian. Hori horrela, zuzendaritza, gidoi eta film onenaren sariak ezberdinduko dira. Eta gainera, […]

Read More… from 46. Euskal Zine Bileran parte hartzeko deialdia zabalik da

Konthaira taldeak ‘Elurzuriren hiru heriotzak’ ikuskizuna estreinatuko du martxoaren 21ean, Bilbon

Musika, antzerkia eta dantza uztartzen dituen obra da. Loraldiak martxoaren 21a aukeratu du Lorazain Eguna ospatzeko eta egun horretako ekintza esklusiboa eta doakoa izango da Elurzuriren hiru heriotzak ikuskizunaren estreinaldia komunitate honetako kideentzat. Khontaira taldeak Elurzuriren hiru heriotzak lana aurkeztuko du martxoaren 21ean, Bilboko Alondegian. Loraldiaren barruan. Festibalak jarduera hau aukeratu du Lorazain Eguna ospatzeko. […]

Read More… from Konthaira taldeak ‘Elurzuriren hiru heriotzak’ ikuskizuna estreinatuko du martxoaren 21ean, Bilbon

[BIDEOA] Iñigo Martinez Peñak pantailen garaipenari erreparatu dio kaleratu berri duen saiakeran

Idazleak 2021ean plazaratu zuen Mandamendu hipermodernoak saiakeraren jarraipena da Pantailen Garaipena izeneko lan berria. Iñigo Martinez Peña filosofia irakasle eta idazleak (Gasteiz, 1975) Pantailen Garaipena, begiradaren totalitarismoaren kontra saiakera kaleratu du Elkar argitaletxearen eskutik. 2021ean plazaratutako Mandamendu hipermodernoak saiakeraren jarraipena da lan berria, eta, honetan, “gure garaian batez ere indarra daukaten bi kontu daudela planteatzen […]

Read More… from [BIDEOA] Iñigo Martinez Peñak pantailen garaipenari erreparatu dio kaleratu berri duen saiakeran

Loraldiak ‘Galerna. Azken Bidaia’ estreinatuko du Bilboko Arriaga Antzokian

Leioa Kantika Korala da protagonista, Jon Ander Urresti aktorea eta Aitor Garitano tenorearekin batera. Juan Kruz Igerabidek idatzi du testua eta David Azurzak musika konposatu du. Kantata eszeniko hau martxoaren 19an taularatuko dute. Loraldiaren azken ekoizpena da Galerna. Azken bidaia izeneko kantata eszenikoa. Martxoaren 19an estreinatuko dute Bilboko Arriaga Antzokian, urtarrilean Leioan aurre estreinaldi bat […]

Read More… from Loraldiak ‘Galerna. Azken Bidaia’ estreinatuko du Bilboko Arriaga Antzokian

Garik eta Maldanbera taldeak euren abesti ezagunenen errepasoa egingo dute Gasteizko Principal Antzokian

Martxoaren 30ean, osteguna, 19:30ean, Hertzainak taldeko abeslari ohiak bere azken diskoa aurkeztuko du: “Gari & Maldanbera Zuzenean”. Sarrerak salgai daude jada Antzokiaren webgunean. Milaka lagun bildu dituen Hertzainak taldearen azken kontzertuen ondoren, Garik Gasteizko Principal Antzokian eskainiko du emanaldia martxoaren 30ean, arratsaldeko 19:30ean. Maldanbera taldearekin batera igoko da oholtzara eta zuzeneko bere azken diskoa aurkeztuko du. […]

Read More… from Garik eta Maldanbera taldeak euren abesti ezagunenen errepasoa egingo dute Gasteizko Principal Antzokian

Udaberriarekin batera, bueltan da Gernikako Lekuek festibala

Martxoaren 17an, ostirala, abiatu eta hilaren 25era arte luzatuko da. Udaberriaren etorrerarekin batera, bueltan da beste urte batez Gernikako Lekuek jaialdia. Martxoaren 17an, ostirala, abiatu eta hilaren 25era arte luzatuko da “bere txikitasunean haundia den festibal hau”, nabarmendu dute antolatzaileek. Aurreko edizioetan bezala, hamargarrenean ere Gernikako hainbat lekutan izango dira jarduerak. Gainera, hamargarren edizioa izanik, […]

Read More… from Udaberriarekin batera, bueltan da Gernikako Lekuek festibala

Martxoaren 17an abiatuko dira Bilboko Pabellon 6ko antzerki arineko jardunaldiak

Apirilaren 9ra arte 16 estreinaldi eskainiko dira, astebururo lau antzezlan ikusi ahal izango dira. Udaberriarekin batera, bueltan dira Bilboko Pabellon 6 antzokiko antzerki arineko jardunaldiak. Aurtengoan martxoaren 17tik apirilaren 9ra bitartean egingo dira. Hamargarren edizio honetan 16 estreinaldi eskainiko dira. Astebururo lau pieza ikusi ahal izango dira. Horietako bat euskaraz. Antzezlanak Pabellon 6n antzeztuko dira, […]

Read More… from Martxoaren 17an abiatuko dira Bilboko Pabellon 6ko antzerki arineko jardunaldiak