Gaur abiatuko dira Eibarko Antzerki Jardunaldiak

Tragedia, komedia, keinu antzerkia, dantza eta zirkua, besteak beste, izango dira martxoaren 31ra arte. Lagun beltz asko, Hobe ixilik eta El nadador de aguas abiertas dira taularatuko diren obretako batzuk. Eibarko Antzerki Jardunaldien 46. edizioa gaur hasi eta martxoaren 31ra arte luzatuko da. Hiru urteko ziurgabetasunaren ondoren, edukiera murriztuta eta etenda, Jardunaldiek bere betiko formatua […]

Read More… from Gaur abiatuko dira Eibarko Antzerki Jardunaldiak

Larrabetzuko Memoria historikoan oinarritutako hiru proiektu artistiko aurkeztu dituzte

1936ko gerra zibila eta diktaduraren garaia eta gerraren giza dimentsioa dituzte abiapuntu proiektuek. Larrabetzuko Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateak herriko Memoria historikoan oinarritutako hiru proiektu artistiko aurkeztu dituzte. Zehaztu dutenez, “1936ko gerra zibila eta gerra osteko diktaduraren garaia eta gerraren giza dimentsioa dituzte abiapuntu obra hauek, orduko andre, gizon eta umeen egoerak […]

Read More… from Larrabetzuko Memoria historikoan oinarritutako hiru proiektu artistiko aurkeztu dituzte

Euskal Zinemaren Astea itzuliko da otsailaren 20an Gasteizera

Abonuak eta sarrerak gaurtik aurrera daude salgai www.fundacionvital.eus webgunean, Kordoi Etxean eta leihatilan emanaldi bakoitza hasi baino ordubete lehenagotik aurrera. Euskal Zinemaren Astea otsailaren 20tik 25era bitartean egingo dute Gasteizen. 39. edizio honek euskal zinemagintzako profesionalek egin edo ekoitzitako lan onenak bilduko ditu beste behin ere egitarau oparo batean. Publikoak sei film luze eta bost […]

Read More… from Euskal Zinemaren Astea itzuliko da otsailaren 20an Gasteizera

Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldiko gazte epaimahaian eta eskola saioetan izena emateko epea zabalik da

Yoko oporretan, Trash eta Gabi, 8 urtetik 13 urtera dira aurten ikastetxeei eskainitako film luzeak. Edizio honetan gainera, saio presentzialak programatuko dira adin guztietako pelikulentzat. Gaurtik aurrera ikastetxeek izena eman ahal izango dute Zinemaldiak haur eta gazteei urtero eskaintzen dizkien proiekzioetarako. Hala, Aurten, giza eskubideen inguruko hausnarketa lantzeko, ikastetxeei Yoko oporretan, Trash eta Gabi, 8 […]

Read More… from Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldiko gazte epaimahaian eta eskola saioetan izena emateko epea zabalik da

Jose Luis Zumetaren Usurbilgo muralak 50 urte beteko ditu aurten eta urteurrena ospatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte

Muralaren kontserbazio lanak, bi erakusketa, Hormaren Mintzoa ekimena eta jaialdi herrikoia izango dira Usurbilen. 50 urte dira igaro dira Jose Luis Zumetak Usurbilgo murala margotu zuenetik. Efemeride berezi hori baliatuko dute Usurbilgo Udalak eta Zumeta Arte Estudioak, elkarlanean, muralaren inguruan zenbait ekimen abiarazteko. Horma-irudiaren kontserbaziorako lanak hasita daude jada eta muralaren aurrean aurkeztu dituzte aurten […]

Read More… from Jose Luis Zumetaren Usurbilgo muralak 50 urte beteko ditu aurten eta urteurrena ospatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte

Tokiko talentu artistikoa bultzatzeko asmoz, ‘Batzuk’ erakusketa ireki du Donostiako Tabakalerak

Erakusketa apirilaren 16ra arte bisitatu ahal izango da Lau Pareta aretoan, asteartetik igandera, 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Donostiako Tabakalera zentroak Mar de Dios artista bilbotarrak egindako zeramikazko eskulturak biltzen dituen Batzuk izeneko erakusketa zabaldu du. Ane Lekuona ikerlari hondarribiarra da Lau Pareta aretoan kokatzen den erakusketaren komisarioa, eta elkarrekin solasean ari diren objektuak biltzen […]

Read More… from Tokiko talentu artistikoa bultzatzeko asmoz, ‘Batzuk’ erakusketa ireki du Donostiako Tabakalerak

Flavio Banterla musikari italiarrak ‘Nor Naiz Ni Zein Zara Zu’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Musikariak aurten kaleratuko du bere lehen diskoa. Bideoklipak Huhezinemako euskarazko bideoklip onenaren saria eskuratu zuen joan den urtarrilean. Askok Esne beltza taldearen Gogoak abestirako egindako kolaborazioagatik ezagutuko dute Flavio Banterla. Musikari italiarra Erasmus beka batekin iritsi zen Donostiara. Hutsetik hasi eta Euskal Herrian bizitzen geratzea erabaki zuen. Orain, aurten kaleratuko duen bere lehen diskoaren aurrerapen […]

Read More… from Flavio Banterla musikari italiarrak ‘Nor Naiz Ni Zein Zara Zu’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Iruñeko III. bertsopaper lehiaketako sariak banatuko dira gaur Nafarroako Antzerki Eskolan

Ander Fuentes, Kattin Madariaga eta Iraun Zestau izan dira kategoria bakoitzeko irabazleak. Bertsoaroaren hasierarekin bat egingo du sari banaketa ekitaldiak. Gaur abiatuko da Bertsoaroaren 32. edizioa, Nafarroako Antzerki Eskolan egingo den bertso-jaialdiarekin. Ziklo honetako lehen hitzorduari hasiera emateko, 18:30ean, Iruñeko III. Bertsopaper Lehiaketaren sari banaketa izango da. Ander Fuentes, Kattin Madariaga eta Iraun Zestau izan […]

Read More… from Iruñeko III. bertsopaper lehiaketako sariak banatuko dira gaur Nafarroako Antzerki Eskolan

Prestakuntzako programa bat eta entseatzeko espazioak izango dira Katapulta Tour Gipuzkoaren berritasun nagusiak

Aurtengo edizioan hamar izango dira parte hartuko duten artistak, horietako zortzik musika atalean: Amaterra, Bamms, Ithaka, Muzak, Nakar, Olana Liss, Ramada Inn eta Siglas. Barrexerkak eta Iago Magoak, berriz, arte eszenikoetan hartuko dute parte. Isaac Palencia Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteriako zuzendariak aurkeztu ditu gaur goizean Katapulta Tour Gipuzkoa programaren VIII. edizioaren berritasunak. Ekimenaren asmoa da […]

Read More… from Prestakuntzako programa bat eta entseatzeko espazioak izango dira Katapulta Tour Gipuzkoaren berritasun nagusiak

Bihar abiatuko da Umbra Light jaialdia Gasteizen

Umbra Light Festival argi jaialdi bat da, Gasteizen urtero argirik gutxieneko egunetan antolatzen dena. Jaialdiak formatu handiko argi eskulturak eta mundu osoko artistek diseinatutako proiekzioak eskaintzen ditu, hirian zehar ibilbide artistiko bat eginez. Argia da obretako protagonista nagusia, baina badira mugimenduz, musikaz eta abarrez hornitutako konposizioak ere. Umbra Light  jaialdiaren hirugarren edizioa 2023ko otsailaren 9tik […]

Read More… from Bihar abiatuko da Umbra Light jaialdia Gasteizen