18 film lehiatuko dira Ikuspuntu jaialdiaren Sail Ofizialean

Guztira, 800 film inguru erregistratu ziren, eta horien artetik hautatu dira Sail Ofizialean parte hartuko dute hamar film luzeak eta zortzi laburrak. Ikuspuntu zinema jaialdiaren hamazazpigarren edizioa martxoaren 27tik apirilaren 1era bitartean egingo dute Iruñean. Aurtengoan 18 film arituko dira lehian; besteak beste, Sharon Lockhart, Miryam Charles, Ignacio Agüero edo Alassane Diago zinemagile ezagunen lanak […]

Read More… from 18 film lehiatuko dira Ikuspuntu jaialdiaren Sail Ofizialean

DFeria arte eszenikoen Donostiako azoka martxoaren 13tik 16ra egingo da

28 konpainien 28 ikuskizun eta 44 emanaldi izango dira Donostiako hainbat agertokitan. DFeria “ezinbesteko topaketa bilakatu da arte eszenikoen esparruan”, adierazi dute antolatzaileek. Bereziki, profesionalei zuzendutako jaialdia da: aurkezpenak, neurrira eginiko topaketak, bilerak, bideratzaileak eta bestelako jarduera paraleloak antolatuko dira sektoreko profesionalei zuzenduak. “2023ko edizioa berezia izango da jaialdiarentzat, une honetako uzta eszenikorik hautenaz gozatzeko aukera […]

Read More… from DFeria arte eszenikoen Donostiako azoka martxoaren 13tik 16ra egingo da

Emakume-ahotsa duten arte eszeniko konprometituen aldeko apustua egin du Bilboko BBK aretoak

Egitarauan, besteak beste, Natalia Monge getxoztarraren dantza inklusiboko pieza bat dago, eta Eclipse total goretsiaren estreinaldia Euskal Herrian.  Bilboko BBK aretoak arte eszenikoen agenda aurkeztu du 2023ko lehen seihilekorako. Bertako arduradunek adierazi dutenez, “programazio hori Yarin-en lehen emanaldiarekin hasi zen benetan, urtarrilaren 14an eta 15ean; aurtengo ekoizpen propioa da, eta dagoeneko bultzatutako hirugarrena, kasu honetan […]

Read More… from Emakume-ahotsa duten arte eszeniko konprometituen aldeko apustua egin du Bilboko BBK aretoak

Maider Oleagaren ‘Irrits’ izan da aurtengo Huhezinema sariko irabazlea

Euskarazko Bideolip Onenaren saria Flavio Banterlak jaso du Nor Naiz Ni, Zein Zara Zu lanarekin. Euskal Herriko zinema sortzaileak elkartzeko plaza bihurtu zen Zaraia aretoa joan den ostiralean. Iluntzeko 19:00etan eman zioten hasiera sari banaketa ekitaldiari. Antolatzaileen arabera, “atmosferan ilusioa, urduritasuna eta jakin-mina antzeman ziren hautatuen artean. Bideoklip sailean parte hartu duen Flavio Banterlaren NNN […]

Read More… from Maider Oleagaren ‘Irrits’ izan da aurtengo Huhezinema sariko irabazlea

Otsailaren 9an abiatuko da Bertsoaroa Iruñean

Sei emanaldi izango dira guztira, Iruñeko hainbat tokitan barreiatuta. Iaz martxan jarritako egutegi aldaketarekin jarraituz, otsailaren 9an abiatuko da Bertsoaroa Iruñean eta martxoaren 2ra arte luzatuko da. Sei emanaldi izango dira guztira, Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak antolatuta. Urtero bezala, unean uneko bertsolaritzaren berri kalitatez eta aniztasunez ematea du helburu aurtengo edizioak ere. Programazioaren […]

Read More… from Otsailaren 9an abiatuko da Bertsoaroa Iruñean

XVI. mendeko Iruñeko armarria Kondestablearen jauregian kokatu dute

Pieza Huarte familiaren Kale Nagusiko etxebizitzan zegoen. Iruñeko Kondestablearen jauregian balio historiko eta artistiko handiko pieza berri bat jarri dute. Hiriaren armarria irudikatzen duen XVI. mendeko harrian egindako eskultura-multzoa da. Pieza hori Kale Nagusiko etxebizitza batean zegoen eta Udalak erosi du, multzoaren ondare-balioa baieztatzen duen azterketa bat egin ondoren. Inauguratu berri den pieza Iruñeko armarriaren […]

Read More… from XVI. mendeko Iruñeko armarria Kondestablearen jauregian kokatu dute

Sara Azurzak bizitzaren ziklo emozionalari buruzko hausnarketa egin du ‘Hemen berriro’ bere lehen diskoan

Artista donostiarrak euskarazko pop-soularen aldeko apustua egin du estilo ezberdinak tartekatzen dituen lan berezian. Aurkezpen kontzertua otsailaren 10ean izango da Donostiako Lugaritz Kultur Etxean. Hemen Berriro du izena Sara Azurza abeslari eta konpositorearen lehen lan luzeak. Diskoak biltzen dituen bederatzi kantek bizitzaren ziklo emozionalari buruz hitz egiten dute, eta ziklo horren barruko emozioak eta sentimenduak […]

Read More… from Sara Azurzak bizitzaren ziklo emozionalari buruzko hausnarketa egin du ‘Hemen berriro’ bere lehen diskoan

Topa! Abian da Gasteizen, sormena eta kudeaketa kulturalen inguruko ekimenak bultzatzeko egitasmoa

Arrakala Koop., Kalakalab, Parasite Kolektiboa, Pez Limbo eta Teklak taldeek sortu dute ekimena, artea, kultura eta sormena oinarritzat hartuta. Topa!, sormen garaikidearen, publikoekin egindako lanaren eta kudeaketa kulturalaren inguruko ekimenak garatzeko xedearekin sortutako lankidetza-proiektua, aurkeztu dute. Arrakala Koop., Kalakalab, Parasite Kolektiboa, Pez Limbo eta Teklak taldeek sortu dute ekimena, artea, kultura eta sormena oinarritzat hartuta, […]

Read More… from Topa! Abian da Gasteizen, sormena eta kudeaketa kulturalen inguruko ekimenak bultzatzeko egitasmoa

Luis Martorell marrazkilariaren atzera begirakoa ikusgai dago Iruñeko Kondestablearen jauregian

Adimen artifiziala (AA) sormen-tresna gisa erabiltzen hasten denetik eginiko lanak biltzen ditu Martorellen lan zabalaren lagin txiki baina esanguratsuz osatutako atzera begirakoak. Artista nafarraren obrak martxoaren 19ra arte egongo dira ikusgai. Iruñeko Kondestablearen jauregiak Luis Martorell komikigile, marrazkilari eta ilustratzaileari (Bera, 1952) buruzko erakusketa bat aurkeztu du, haren obra zabalaren lagin esanguratsu baten bidez. Gizarte-mugimenduekin […]

Read More… from Luis Martorell marrazkilariaren atzera begirakoa ikusgai dago Iruñeko Kondestablearen jauregian

LUMAfest! jaialdiak leiho bat irekiko die poesiari eta TikTok bezalako sare sozialei

Gazteentzako literaturaren eta gazteen sorkuntzaren jaialdia otsailaren 9tik 11ra egingo da Koldo Mitxelena Kulturunean. Gipuzkoako gazteek eta gazteentzat sortutako literatura sustatzeko jaialdia LUMAfest!. Aurten bigarren edizioa izango da eta berriz ere, literatura sorkuntzaren aldeko apustua egingo da formatu hibrido analogiko-digital batean, eta tokiko, nazioko eta nazioarteko egileek parte hartuko dute bertan. Gainera, berrikuntza gisa, aurten […]

Read More… from LUMAfest! jaialdiak leiho bat irekiko die poesiari eta TikTok bezalako sare sozialei