Baztandarren Biltzarra Elkarteak bestaren ardura utziko duela iragarri du

Elkarteko kideek zikloa ixteko tenorea dela diote. Beraz, bestaren gidaritza inork ez badu hartzen kolokan geldituko da. Baztandarren Biltzarra Elkarteko kideek bestaren ardura utziko dutela jakinarazi dute sare sozialetan zabaldu duten ohar baten bidez. Bertan azaldu dutenez, “urte hauetan, jende anitzen laguntza boluntarioa hartu dugu eta bihotzez eskertzen dugu. Hala ere, denbora luzez ardura gure […]

Read More… from Baztandarren Biltzarra Elkarteak bestaren ardura utziko duela iragarri du

Oaia Peruarenaren ‘Sustantzia’ erakusketa ikusgai dago Iruñean

Ziudadelako Mistoen eraikinean bisitatu daiteke Peruarenaren obra bilduma otsailaren 12ra arte. Erakusketak olanean, mihisean, paperean edo artisau-paperean egindako obrak biltzen ditu, batzuk bi metro ingurukoak dira eta beste batzuk, paperezkoak, formatu txikiagokoak. Oaia Peruarenaren (Irun, 1972) Sustantzia izeneko erakusketa paratu dute Iruñeko Ziudadelako Mistoen eraikinean. Artistaren obren ezaugarriak kromatismoa, abstrakzioa eta konposizioa dira. Peruarena koloreaz […]

Read More… from Oaia Peruarenaren ‘Sustantzia’ erakusketa ikusgai dago Iruñean

Bertsularien Lagunak Elkarteak gazteei zuzendutako ‘Bertsuxurla’ ekimena abiatuko du urtarrilean

Bertsolari gazteentzako plaza berria izatea du helburu ekimenak eta 16 eta 22 urte arteko Euskal Herri osoko bertsolari gazteek hartu ahal izango dute parte. Denetara, hiru kanporaketa eta finala izango ditu. Urtarrilaren 6an abiatuko da Atharratzeko Prefostan eta 27an amaituko da, Pausun, Xaia ostatuan. Bertsularien Lagunak Elkarteak Bertsuxurla ekimena jarri du abian, bertsolari gazteen binakako […]

Read More… from Bertsularien Lagunak Elkarteak gazteei zuzendutako ‘Bertsuxurla’ ekimena abiatuko du urtarrilean

Desinformazioa ardatz Donostiako dFeria azokan

Donostiako arte eszenikoen jaialdiaren 29 edizioa martxoaren 13tik 16ra egingo dute, hiriko bost espaziotan zabalduko diren agertokietan. Albiste faltsuak izango dira aurtengo dFeriaren ardatza. Antolatzaileen esanetan, “antzerkiari beti aitortu zaio gizartea eraldatzeko eta espiritu kritikoa lantzeko tresna ona dela. Kasu honetan, dFeriak gizartearen desinformazio gero eta handiagoa jorratuko du, Fake news-ak leitmotivtzat hartuta. Zurrumurruak, gezurrak, […]

Read More… from Desinformazioa ardatz Donostiako dFeria azokan

Garabide Elkarteak jasoko du 2022ko Abadia saria

Munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuetan egiten duten lanagatik jasoko du saria elkarteak. Euskararen esperientziatik abiatzen dira kooperazio lan horiek egiteko eta gaur egun mundu mailako hamaika hizkuntza komunitaterekin egiten dute lan. Garabide Elkarteak jasoko du 2022ko Abadia saria, munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuetan egiten duen lanagatik. Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile Eider Mendozak abenduaren 10ean jakinarazi […]

Read More… from Garabide Elkarteak jasoko du 2022ko Abadia saria

Loraldiak euskarazko sormen digital beka berrian izena emateko epea ireki du

Bi dira deialdi honen helburuak: euskarazko sorkuntza digitala sustatzea eta sortzaile digitalen lana ezagutzera ematea eta ingurune digitalean euskarazko eduki gehiago egoteko aukera eskaintzea.  Loraldia Elkarteak euskarazko sormen digital beka baterako deialdia zabaldu du. Ekimenak euskaraz sortutako proiektu digital bat laguntzea du helburu eta proposamenak jasotzeko epea otsailaren hasierara arte egongo da zabalik. Beka bi […]

Read More… from Loraldiak euskarazko sormen digital beka berrian izena emateko epea ireki du

Urtarrilaren 23tik 29ra bitartean egingo dute Euskal Nobelaren Astea Baztanen

(H)ilbeltzan genero beltzeko liburuen aurkezpenak, mahai inguruak, solasaldiak eta errezitaldiak izango dira, besteak beste. Urtarrilaren 23tik 29ra izango da Euskal Nobela Beltzaren Astearen bederatzigarren edizioa eta ekitaldi ugari antolatu dituzte oraingoan ere. Bertan hartuko dute parte, besteak beste, Eneko Barberena, Joseba Sarrionandia, Garazi Arrula, Garazi Ugalde, Amaia Apalauza, Jon Alonso, Mikel Alvarez, Gaizka Ugalde eta […]

Read More… from Urtarrilaren 23tik 29ra bitartean egingo dute Euskal Nobelaren Astea Baztanen

Azpeitian egingo den Bertso Egunerako sarrerak salgai jarri dituzte

Urtarrilaren 28an egingo den jaialdi honetan bertso bazkariak izango dira herriko hainbat elkartetan eta afaria ere bai gaueko saioaren aurretik. Txartel guztiak www.bertsosarrerak.eus atarian jarri dituzte eskuragai.  Bertsozale Elkartea urteko bertso hitzordurako prestatzen hasia da. Gaur jarri dituzte salgai Bertso Eguneko bazkarietarako eta afari eta afalosteko saiorako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian. Elkarteak azaroan iragarri zuen bezala, […]

Read More… from Azpeitian egingo den Bertso Egunerako sarrerak salgai jarri dituzte

150 Gramo jaialdiaren XI. edizioa egingo dute Gasteizko Montehermoso Kulturunean

Sarreren aurretiazko salmenta zentro kulturalean daude salgai jada, 18:00etatik 20:30era bitartean. Abenduaren 27tik 29ra bitartean, Gasteizko Montehermoso Kulturuneak 150 Gramo jaialdiaren XI. edizioa jasoko du. Jaialdi honetan, publikoak arte eszenikoetako lan laburrez gozatzeko aukera izango du: antzerkia, dantza, performanceak, instalazioak edota dokumentalak. Gasteizko El Mono Habitado eta Pez Limbo konpainiek antolatutako jaialdia abenduaren 27an, asteartea, […]

Read More… from 150 Gramo jaialdiaren XI. edizioa egingo dute Gasteizko Montehermoso Kulturunean

Jon Maiak Azpeitira etorritako migranteen gaineko estereotipoak eta aurreiritziak desmuntatzera datorren dokumentala ondu du

Kastellanuek Francoren diktadura garaian, batez ere 50 eta 60. hamarkadetan, bizi hobeago baten bila Azpeitira etorri ziren migranteen testigantzak jasotzen dituen dokumentala da. Azpeitiko Udalaren ustez, “hamarkada asko eta euri asko egin du Espainiatik, Extremaduratik, Errebalera lehen migrante haiek iritsi zirenetik. Baina atzera begiratu, memoria, aitortza eta bizitakoa plazaratzeko momentua da. 50. eta 60. hamarkadetan, […]

Read More… from Jon Maiak Azpeitira etorritako migranteen gaineko estereotipoak eta aurreiritziak desmuntatzera datorren dokumentala ondu du