Errenteriako Jantziaren zentroak Eulalia Abaitua argazkilaria omentzeko asmoz, ‘Baserritarrak’ erakusketa zabaldu du

Erakusketa Kapitain-etxearen sarreran kokatu dute eta bertan hamasei jantzi daude ikusgai, guztiak erreprodukzioak dira. Errenteriako Jantziaren zentroak Eulalia Abaitua XX. mende hasierako argazkilaria omentzeko asmoz, Baserritarrak izeneko erakusketa paratu du urtarrilaren 7ra arte. Izan ere, argazkilari bilbotarraren lan oparoari esker ezagutzen da xehetasunez baserritarren janzkera. Erakusketa Kapitain-etxearen sarreran kokatu dute eta bertan hamasei jantzi daude […]

Read More… from Errenteriako Jantziaren zentroak Eulalia Abaitua argazkilaria omentzeko asmoz, ‘Baserritarrak’ erakusketa zabaldu du

Gerrari buruzko diziplina anitzeko egitasmoak irabazi du Hi(ZKI)bridoak laguntzaren bigarren deialdia

Hautatutako lanak 3.000 euroko ordainsaria jasoko du, eta lehenengo emanaldia 2023ko Hi(ZKI)bridoak kultur zikloaren baitan eskaini beharko dute. Aurten euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntzaren bigarren deialdia abiatu du Bilboko Euskararen Etxeak, eta jasotako proposamenak aztertu ondoren, epaimahaiak deliberatu du Laudioko Piszifaktoria Ideien Laborategiak aurkeztutako diziplina anitzeko Hau gerra bat da egitasmoak jasoko duela 3.000 euroko Hi(ZKI)bridoak laguntza. […]

Read More… from Gerrari buruzko diziplina anitzeko egitasmoak irabazi du Hi(ZKI)bridoak laguntzaren bigarren deialdia

Zinegoak jaialdiak 2023ko ekainean ospatuko du 20. urteurrena

Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia ekainean egingo da, E-28ko aldarrikapenekin bat eginez. Zinegoak jaialdiak, Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak, bere 20. urteurrena ospatuko du hainbat berrikuntzarekin. Lehen aldiz, jaialdiak bere datak mugituko ditu eta ekainean ospatuko da. Hala, otsailean eta martxoan egin beharrean, hurrengo edizioa ekainean izango da, Ekainaren 28ko aldarrikapenekin […]

Read More… from Zinegoak jaialdiak 2023ko ekainean ospatuko du 20. urteurrena

Jose Migel Barandiaran Katedra sortuko dute, Euskal kulturaren eta identitatearen gogoeta eta transmisiorako

Katedraren helburu nagusiak izango dira, batetik, Jose Migel Barandiaranen izena eta izana bultzatzea, haren obraren, ondarearen eta hark landutako ikerketa esparruen azterketa zientifikoa sustatuz eta egindako ekarpenak aitortuz; eta, bestetik, euskal kulturari eta euskal identitateari buruzko gogoeta eta transmisioa sustatzea, aita Barandiaranek ezarritako nortasun oinarriak ezagutaraziz, eta oinarri horiek gaur egungo gizartearekiko elkarrekintzaren bidez eguneratuz. […]

Read More… from Jose Migel Barandiaran Katedra sortuko dute, Euskal kulturaren eta identitatearen gogoeta eta transmisiorako

Skakeitan taldeak otsailaren 11n emango dio amaiera bere ibilbideari Astigarragako Oialumen

Taldekideek egun berezia izatea nahi dute, bidelagun izan diren hainbat artistarekin batera, “gure ibilbideari buelta bat emango dion ezohiko errepertorioa eramango dugu agertokira”, adierazi dute. Hilabeteak dira Skakeitan taldeak Zuekin Azkena izeneko bira iragarri zuenetik eta ordutik gelditu gabe aritu dira taldekideak. Orain, berriz, azken kontzertua iragartzera datoz: otsailaren 11n, Astigarragako Oialumen. Taldeak adierazi duenez, […]

Read More… from Skakeitan taldeak otsailaren 11n emango dio amaiera bere ibilbideari Astigarragako Oialumen

Maialen Lujanbio da 2022ko txapelduna

Hirugarren aldiz irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia. Bigarren Amets Arzallus izan da. Atzetik sailkatu dira Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi, hurrenez hurren. Euskal Herriko txoko guztietako bertsozaleak bildu ziren atzo Iruñeko Nafarroa Arenan Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. Bertsozale Elkarteak adierazi duenez, “13.300 ikuslek gogoz berotu zuteb aretoa […]

Read More… from Maialen Lujanbio da 2022ko txapelduna

Hatortxu Rock jaialdia: Guztiontzako espazio segurua eta gozatzekoa

Milaka lagunek egin zuten bat larunbatean “elkartasun gau erraldoi berri bat bizitzeko”. Gertu ditugu, gertu gaude lelopean antolatu da Hatortxu Rocken 27. edizio hau. Eta lelo hori sinetsita atera dira antolatzaileak hitzordu horretatik. Milaka lagunek egin zuten bat larunbatean “elkartasun gau erraldoi berri bat bizitzeko”. Ozen esateko, beste behin, “behingoz amaitu beharra dagoela dispertsio politikarekin […]

Read More… from Hatortxu Rock jaialdia: Guztiontzako espazio segurua eta gozatzekoa

Ghislaine Veranok ‘Gorputzaren soinuak’ erakusketa aurkeztu du Iruñeko Ziudadelan

Soinu-sorkuntza esperimentalaren eta bideo-dantzaren proiektu hau urtarrilaren 8ra arte bisitatu ahal izango da Ziudadelako Labean. Gorputzaren soinuak da Iruñeko Ziudadelako Labean urtarrilaren 8ra arte ikusgai egonen den proposamenaren izena. Ghislaine Veranoren sorkuntza da eta gorputzak sortzen dituen soinuak ardatz dituen ikus-entzunezko instalazio bat barne hartzen du, zeina proposamen performatibo baten bidez aktibatzen baita. Meditazio-behaketa egiteko […]

Read More… from Ghislaine Veranok ‘Gorputzaren soinuak’ erakusketa aurkeztu du Iruñeko Ziudadelan

Donostiako Zinemaldiaren 70 urteko historia ikusgai online eta aurrez aurre

Artxiboa webgune berriak herritarrei aukera eman nahi die 4.000 dokumentu digital baino gehiago (argazkiak, kartelak, egunkariak…) libreki kontsultatzeko, eta, era berean, 27.000 deskripzio-fitxa baino gehiagoko katalogo bat ere jasotzen du, adituek aztertu ahal izateko. Donostiako Zinemaldiko artxibo historikoko 4.000 dokumentu baino gehiago (korrespondentzia, argazkiak, kartelak, egunkariak, aldizkariak…) eskuragarri daude jada aurrez aurre nahiz online kontsultatzeko, […]

Read More… from Donostiako Zinemaldiaren 70 urteko historia ikusgai online eta aurrez aurre

‘Cafe Bar Bilbao’ Teatro Laburreko Sarien 20. edizioa martxan da

Sari bakoitzeko irabazleek 800 euro jasoko dituzte eta antzezlanak Cafe Bar Bilbaoren webgunean eta liburu batean argitaratuko dituzte. Gidoiak abenduaren 31 baino lehen bidali beharko dira. Formatu txiki edo kafe-teatro izeneko antzerki motarako lanen lehiaketa antolatu du Bilboko Cafe Bar Bilbaok Tartean Teatroarekin batera. Euskarazko eta gaztelaniazko lanak aurkeztu daitezke lehiaketan, eta gehienez 30 minutuko […]

Read More… from ‘Cafe Bar Bilbao’ Teatro Laburreko Sarien 20. edizioa martxan da