Gipuzkoarrak sortutako ilustrazioak datorren martxoaren 19ra arte egongo dira ikusgai Aiete Kultur Etxean. Iban Illarramendi Etxabe (zarautz, 1973) artistaren erakusketa paratu dute Aiete Kultur Etxean Ilustratzailearen Txokoa izeneko programaren barruan. Txikitan hasi zen Illarramendi marrazten eta ez dio inoiz utzi. Publizitateko Diseinu Grafikoko ikasketak egin zituen eta Ilustrazio Digitalean ere prestatu zen University of the Arts […]
Kategoria: Herrialdeak
‘Morlans denboran zehar’ liburua aurkeztu du Claudio Artesano Garicanok
Argitalpen honek hiriaren historiari lotuta dagoen Morlans auzoaren historia hobeto ezagutzen laguntzea du helburu. Claudio Artesano Garicanok eta Donostia Kulturak Morlans denboran zehar izeneko liburua aurkeztu dute gaur. Argitalpen honek hiriaren historiari lotuta dagoen Morlans auzoaren historia hobeto ezagutzen laguntzea du helburu. Gaskoien iritsiera, gerra gertakarien zenbait ezaugarri, baina, batez ere, auzoko bizimodua aldatu zuten […]
Read More… from ‘Morlans denboran zehar’ liburua aurkeztu du Claudio Artesano Garicanok
Dena prest da igandeko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako
Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko den finalerako egun batzuk baino ez direnean falta, zortzi finalistak prentsaurrean elkartu dira Bertsozale Elkarteko kideekin batera. Irailaren bukaeran abiatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusia Getxon, eta egun batzuk barru amaituko da Iruñeko Nafarroa Arenan, abenduaren 18an, hain zuzen Gaur elkartu dira Nafarroa Arenan bertan finalaren inguruko xehetasunak emateko Gontzal Agote Los […]
Read More… from Dena prest da igandeko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako
Marie de Jongh konpainiaren ‘Amour’ antzerki ikuskizuna Bilbora itzuliko da abenduaren 28, 29 eta 30ean
Jokin Oregi zuzendari artistikoaren hitzetan, “Amour erronka handia da, balioa eman nahi dio ume eta nagusiek elkarrekin gozatu ahal duten antzerkiari; emozioak, hausnarketa, zalantzak eta ziurtasunak partekatzeko lekua izan dadin. Helduen antzerkia umeentzat eta umeen antzerkia helduentzat”. Zazpi urtez hainbat herrialdetan biran ibili ondoren, Marie de Jongh konpainia bere sorterrira bueltatuko da gabon hauetan eta […]
AEKren Bilboko eraikinak 25 urte bete ditu
Txakur kaleko eraikinean daude Kalderapeko kulturgunea, Lizardi euskaltegia eta AEKren hainbat zerbitzu. Urteurrena abenduaren 15ean ospatuko da, eta kultur ekitaldiak antolatuko dira 2023an zehar. Bilboko Zazpi Kaleetan AEKren hainbat zerbitzu, Lizardi euskaltegia eta Kalderapeko kulturgunea biltzen dituen eraikinaren 25. urtemuga ospatuko da abenduaren 15ean, Txakur kaleko 1. atariko egoitzan. Urteurren jaiaz gozatzeaz gain, kulturgunea dinamizatzea […]
VII. Benito Ansola sarira lanak aurkezteko epea zabalik da
Lanak urtarrilaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira. Sari honek euskal kultura zabaldu eta sortzaile gazteei euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizten laguntzea du helburu. Euskaltzaleen Topaguneak, Lekeitioko Udalak eta Euskal Zinema Bilerak Benito Ansola Sarietara ikus-entzunezko proiektuak aurkezteko deialdia zabaldu dute 2023ko urtarrilaren15e arte. Sariak 18 eta 36 urte bitarteko gazteen lanak sustatzea du helburu, eta irabazleak […]
Read More… from VII. Benito Ansola sarira lanak aurkezteko epea zabalik da
Durangoko Azokak dei egin die kulturzaleei urte osoan herriz herri euskal kulturari euren babesa ematen jarrai dezaten
Antolakuntzaren arabera, Durangoko Azokako bost egunak “oso jendetsuak eta giro onekoak izan dira”, Landako gunean eta baita Azokako guneetan ere. Ikasle Goizak eta Gazte EztanDA!-k izan duten erantzunarekin pozik agertu dira. “Aurreikuspenak beteta eta pozik”, halaxe azaldu dira Durangoko Azokako antolatzaileak ateak ixterako unean. Bi urteko edizio ez-ohikoen ostean, 57. edizioaren balorazio positiboa egin du […]
Durangoko Azokako laugarren egunean, ‘Irati’ filmaren proiekzioa eta online dendaren azken orduak
Gaurko Gazte EztanDA!-ren ostean, bihar ere hamaika ekitaldi izango dira Durangoko Azokan: Euskadi Literatura Saridunen mahaingurua, Anari Alberdi, Bengo, Jon Arretxe, Lara Izagirre… Antolatzaileen arabera, larunbat jendetsua espero da bihar Azokan. “Gaurko egunean ere jendez lepo egon da Landako Gunea eta Azokako espazioak. Atzo gertatu zen bezala, hainbat aurkezpenetan edukiera bete da gaurkoan ere”: Barraka […]
Hirugarren egunean gazteentzako egitarau berezia izango du Durangoko Azokak
Landako Gunea beteta egon da egun osoan zehar. Azokako gune batzuetan edukiera bete da aurkezpen batzuetan, Saguganbaran, Szenatokian eta Ahotsenean, esaterako. Durangoko Azokak bere bigarren eguna bizi izan du gaurkoan eta Landako gunea beteta egon da egun osoan zehar, Azokako “betiko” argazkia berreskuratuta. Hainbat sortzaileren erakusmahaietan ilarak sortu dira euren azken lana erosi eta sinadurak […]
Read More… from Hirugarren egunean gazteentzako egitarau berezia izango du Durangoko Azokak
Metrokoadroka Kolektiboak eraman du lehen JMT beka, ‘Artxibo biluzia’ proiektuarekin
Irabazleek orain, 18 hilabeteko epea izango dute euren proiektua gauzatu eta jendaurrean aurkezteko. Hamahiru proiektu aurkeztu dira Joan Mari Torrealdai ikerketa bekaren lehenengo ediziora, askotariko ikuspegiak biltzen zituztenak; antolatzaileek oso balorazio ona egin dute. Maialen Akizuk, Eduardo Apodakak, Ibai Iztuetak eta Ainara Lasak osatu dute epaimahaia eta aho batez erabaki du Artxibo biluzia proiektua saritzea. […]
Read More… from Metrokoadroka Kolektiboak eraman du lehen JMT beka, ‘Artxibo biluzia’ proiektuarekin
