Bermeoko sortzaileak antzelana sortuko du “eukaliptoa aitzakia hartuta, gure lurren eta bizitzen kudeaketari buruz hausnartzeko”. Epaimahaiaren arabera, “egileak eukaliptoaren zabalkundearen metaforarekin harilkatu ditu gogoeta berean gure jendarteak kolpatzen dituen kezka sozialak eta erronkak”. Jon Ander Urresti aktore bermeotarrak irabazi du Durangoko Azokako bosgarren Sormen Beka, Eucalyptus izeneko proiektuarekin. Urrestik azaldu duenez, antzezlan berri honen helburua […]
Kategoria: Herrialdeak
Euskalgintzaren Kontseilua itsaso berriak esploratzeko prest
12 urtez ontzia gidatu ondoren, Paul Bilbaok bazkide guztien aurrean pasatu dio erakundearen lema Idurre Eskisabeli. Mende laurden bete du Euskalgintzaren Kontseiluak. 1997ko abenduaren 6an aurkeztu zen Durangon Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, 2020tik aurrera Euskalgintzaren Kontseilua izenez ezaguna. Egun eta toki berean ospatu du 25. urteurrena, ordezkaritza instituzional, politiko, sindikal eta sozial zabala izan duen […]
Read More… from Euskalgintzaren Kontseilua itsaso berriak esploratzeko prest
2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko sari emaileak ezagutzera eman dituzte
Bertsozalek iragarri duenez, sari emaileek bertsogintza mundua ez ezik, euskalgintza eta kulturgintza ordezkatzen dute, baita bertsolaritzak munduan zehar kantu inprobisatuaren eremuan utzi duen printza ere. Bertsozale Elkarteak azaroaren erdialdean iragarri zuen Iñaki Muruak jarriko ziola txapela 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleari. Bertsolaria eta urte luzez Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria izandakoa, bertsolaritzako eragile handia da […]
Read More… from 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko sari emaileak ezagutzera eman dituzte
Durangoko Azokak ohiko argazkia berreskuratu du bere lehenengo egunean
Biharko eguna sormen bekaren irabazlearen iragarpenarekin hasiko da. Ekitaldiak egongo dira Azokako gune guztietan. Autobus-zerbitzuaren lehenengo eguna izango da. “Durangoko Azokak eztanda egin du bere lehenengo egunean!”, halaxe adierazi dute antolatzaileek. “Goizeko 10:30ean Landako Guneko ateak ireki dira eta, konfeti artean, milaka ikasle sartu dira Azokara. Bi urteko etenaldiaren ostean, Azokak ohiko argazkia berreskuratu du […]
Read More… from Durangoko Azokak ohiko argazkia berreskuratu du bere lehenengo egunean
Mikel Ayllon, Oskar Gaztelu eta Jose Ignacio Lopez dira Arabako 2022ko Literatura Sarien lehen irabazleak
Arabako 2022ko Literatura Sari guztiak batera emango dira, 2023ko apirilean. Gaztelaniazko ipuin lehiaketaren Ignacio Aldecoa sariduna, berriz, 2023ko martxoaren bigarren hamabostaldian jakinaraziko dute. Arabako 2022ko Literatura Sariak jasoko dituzten lehen irabazleak ezagutzera eman ditu Arabako Foru Aldundiak: Mikel Ayllon Corralek euskarazko 43. ipuin lehiaketako Ignacio Aldecoa saria (6.000 euro) jaso du, Oskar Gaztelu Bilbaok, berriz, […]
Milaka ikaslek emango diote hasiera etzi Durangoko Azokako 57. edizioari
Abenduaren 7an irekiko ditu ateak Durangoko Azokak, Ikasle Goizarekin. Tailerrak antolatu ditu Azokak ikasleentzat. Ohiko egitaraua eguerdian hasiko da eta inaugurazio ekitaldia 19:00etan izango da San Agustin Kulturgunean. Bi egun besterik ez dira falta Durangoko Azokako 57. Edizioari hasiera emateko eta muntaketa-lanetan buru-belarri ari dira Landako Gunean, erakusmahaiak atontzen. Abenduaren 7tik 11ra izango da aurten […]
Read More… from Milaka ikaslek emango diote hasiera etzi Durangoko Azokako 57. edizioari
Natalia Lacunza, Olatz Salvador, La Bien Querida, Maite Larburu eta Neomak talde eta bakarlariek hartuko dute parte Gure Ahotsak ekimenean
Martxoaren 3tik 7ra bitartean emakumezko musikarien bost kontzertu izango dira Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko oholtzan. Aurtengoan, bosgarren urtez egingo den Gure Ahotsak ekimenak formatu berrituarekin dator eta martxoaren 3tik 7ra emakumezko musikarien bost kontzertu izango dira Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko oholtzan. Hala, Natalia Lacunza, Olatz Salvador, La Bien Querida, Maite Larburu bakarlari eta taldeen emanaldiez […]
Jon Alonso idazleak ‘Amaiur bat urtero’ liburua aurkeztu du
Hilketa bat gertatzen da eta horren berri ematen dute pertsonaia desberdinek, bakoitzak bere ikuspuntutik. Zinema mundua agertzen da, bere gorabeherekin eta bakoitzak duela 500 urteko gertaerei buruz duen ikuspuntua ematen du liburuan. Jon Alonso idazleak Amaiurko Gaztelu elkartea eta (H)ilbeltza ekimenarekin elkarlanean Amaiur bat urtero liburua aurkeztu du. Egileak azaldu duenez, “hasteko, proposamenak bazituen […]
Read More… from Jon Alonso idazleak ‘Amaiur bat urtero’ liburua aurkeztu du
Ikusmira Berriak proiektuko egileak aukeratu dituzte
Sameh Alaa, Maria Alche, Maddi Barber, Naomi Pacifique, David Perez Sañudo eta Hikaru Uwagawa zinemagileek euren proiektu zinematografiko berriak garatuko dituzte Ikusmira Berriak programaren barruan. Sameh Alaa, Maria Alche, Maddi Barber, Naomi Pacifique, David Perez Sañudo eta Hikaru Uwagawa egileen proiektu zinematografikoak aukeratu dituzte 2023ko Ikusmira Berriak programaren bederatzigarren edizioan inskribatutako 348 proiektuen artetik. Donostiako […]
Read More… from Ikusmira Berriak proiektuko egileak aukeratu dituzte
Nazioarteko adituak Iruñeko Bertsolari Txapelketa Nagusian izango dira aurten ere
Abenduaren 18an izango da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, eta bertako zaleez gain, nazioarteko ikertzaileek eta inprobisatzaileek ere jarraituko dute finala bertatik bertara. Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, urteetan eraiki duten harremanen ondorioz, nazioarteko adituak izango dira abenduaren 18an Iruñean, Nafarroa Arenan jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. “Ahozko kantu inprobisatuaren alorrean ekitaldi garrantzitsua da Bertsolari Txapelketa […]
Read More… from Nazioarteko adituak Iruñeko Bertsolari Txapelketa Nagusian izango dira aurten ere
