‘Xabier Lete Poema eta abesti guztiak’ obra aurkeztu dute

Azken 50 urteetako euskal kulturan funtsezko ahotsa izan denaren ondarea jaso eta transmisioa zaintzeko helburuz, bere lirika osoa obra bakar batean bildu dute. Xabier Leteren heriotzatik hamabi urte betetzera doazenean, haren lirika osoa (bai poesia, bai abestietako hitzak) obra bakar batean eskaini nahi izan diote irakurleari Elkar, Alberdania, Erein Txalaparta eta Pamiela argitaletxeek elkarlanean. Azaldu […]

Read More… from ‘Xabier Lete Poema eta abesti guztiak’ obra aurkeztu dute

Durangoko Azokak Ipar Euskal Herriko nobedadeak aurkeztu ditu

EKE-k urtero Ipar Euskal Herriko egituren berritasunak biltzen dituen katalogoa aurkeztu du. Gerediaga Elkarte antolatzailearen eta Euskal Kultur Erakundearen artean 2006an abiatutako partaidetzari esker, argitaletxeek, diskoetxeek eta kultura elkarteek diru-laguntza bat eta laguntza tekniko bat izaten dute. Horrela, erakusmahaia merkeago alokatzen ahal dute eta errazago sartzen ahal dira azokaren programazioan: ikusgarriak, kontzertuak, liburu aurkezpenak, mintzaldiak, eztabaidak… Ondorioz, Ipar […]

Read More… from Durangoko Azokak Ipar Euskal Herriko nobedadeak aurkeztu ditu

Arrastoa uztera datorren Feministaldia antolatu dute abenduaren 3ra arte, Donostian

Aurten ere, askotariko jarduerak biltzen dituen egitaraua prestatu dute antolatzaileek, eta arteko diziplinek leku garrantzitsua izango dute: hitzaldiak, performanceak, mahai-inguruak, ibilaldiak, sung poetry emanaldiak, eta abar. Hamazazpigarren aldiz, kultura feministari lotutako ahots, sorkuntza eta diskurtsoen elkargune izango da Feministaldia. Azken urteetako bideari jarraituz, Donostiako Tabakalera izango du etxe kultura feminista jaialdiak, azaroaren 30etik abenduaren 3ra. […]

Read More… from Arrastoa uztera datorren Feministaldia antolatu dute abenduaren 3ra arte, Donostian

Martxoan irekiko ditu ateak Durangoko Plateruena berriak

Modu ofizialean datorren urtetik aurrera zabalduko bada ere, herriko eragile eta elkartekin ‘Kultur Mahaia’ osatuko du Durangoko Udalak, Plateruenaren dinamika elikatzeko. “2020ko abenduan Plateruena kudeatzen zuen elkarteak berau desegin eta espazioaren kudeaketa uztea erabaki ostean, Durangoko eta Euskal Herriko sortzaile zein kulturzaleek hutsune handia nabaritu dute azken hilabeteetan”, halaxe adierazi du Durangoko Udalak egin duen […]

Read More… from Martxoan irekiko ditu ateak Durangoko Plateruena berriak

Bueltan da Mazoka ilustrazio azoka

Gasteizko Montehermoso Kulturunean izango da abenduareb 16an eta 17an. Pandemiaren ostean, bere betiko formatuarekin itzuliko da Mazoka ilustrazio azoka Gasteizera abenduaren 16an eta 17an. Antolatzaileek adierazi dutenez, “jaialdi grafiko hau, aurten ere, marrazkiaren, ilustrazioaren eta arte plastikoen balio berriak ezagutzeko tresna bat izango da, eta baita herritarrengana ilustrazio eta arte aplikatuen estilo ezberdinak eta askotarikoak […]

Read More… from Bueltan da Mazoka ilustrazio azoka

‘Gida Bira, Bizkaiko museoak bertsotan’ ekimena antolatu dute Bizkaian, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Bertsolariak gidari lanetan arituko dira museo eta aretoetako bisitetan, abenduaren 3an eta 4an. Euskaren Nazioarteko Egunaren harira, Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskararen Etxearen gidaritzapean eta Bizkaiko museo eta aretoen parte-hartzearekin, Gida Bira, gure museoak bertsotan ekimena jarriko du martxan. Iaz Bizkaiko museo eta aretoetan Ondarea berbetan ekimena jarri zen martxan bereziki euskararen sustapenerako ekimen gisa eta […]

Read More… from ‘Gida Bira, Bizkaiko museoak bertsotan’ ekimena antolatu dute Bizkaian, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko

[BIDEOA] Sonetoz osatutako liburua ondu du Harkaitz Cano idazleak

Pozaren erdia du izenburu lan berriak eta Susa argitaletxearen eskutik ikusi du argia. Sonetoz osatutako bilduma da Harkaitz Canoren Pozaren erdia poema liburua. Pandemia garaiko kontua izan zela dio idazleak, “ziurgabetasun garai horretan errimak eta neurri zehatz bat izateak lagunduko zuelakoan edo auskalo zergatik, baina sonetoak idazten hasi nintzen eta zerbait adiktiboa dute. Sonetoek txokora eramaten zaituzte […]

Read More… from [BIDEOA] Sonetoz osatutako liburua ondu du Harkaitz Cano idazleak

‘24 Ordu Digitalean’ lehiaketa antolatu dute abenduaren 2rako, Elorrion

Arratsaldeko 17:00etan antolatzaileek gaia proposatuko dute Elorrioko Arriola antzokian, eta 24 orduren buruan, parte hartzaileek sortutako film laburrak antzokian bertan aurkeztu beharko dituzte. Multimedia eta ikus-entzunezkoak gustuko dutenei beste aukera bat emateko asmoz, 24 Ordu Digitalean izeneko formula berria jarri zuen abian Elorrioko Arriola antzokiak duela hamasei urte. Lehiaketa honetan lanak 24 orduren buruan sortu […]

Read More… from ‘24 Ordu Digitalean’ lehiaketa antolatu dute abenduaren 2rako, Elorrion

Euskaltzaindiak ‘Dibiña I’ ikerlana aurkeztu du, Gasteizko toponimiaren VIII. liburukia

Aurrekoetan bezala, Elena Martínez de Madina ikertzaile eta euskaltzain urgazleak atondu du argitalpena.  Euskaltzaindiak Gasteizko Toponimia VIII. Dibiña I argitalpena aurkeztu du gaur, Gasteizen bertan. Prentsaurrekoa Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaritzan egin da (Etxezarra eraikina) eta bertan izan dira Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Andres Urrutia euskaltzainburua, Roberto Gonzalez de Viñaspre euskaltzain oso eta Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria, eta […]

Read More… from Euskaltzaindiak ‘Dibiña I’ ikerlana aurkeztu du, Gasteizko toponimiaren VIII. liburukia

[BIDEOA] Zea Mays taldeak pandemia garaian sortutako ‘Adore, Kemena, Kuraia’ aurkeztu du

Doctor Deseo taldearen Corazón de tango kantaren bertsioa da diskoan entzun daitekeen piezetako bat. Adore Kemena Kuraia disko berri honetan biltzen diren hamar abesti berri hauetarako, Zea Mays taldeak ekoizle adituen laguntza izan du: Paco Loco, Dave M. Allen, Ricky Falkner, Santi Garcia eta Aritz Aranburu, besteak beste. “Denek esperientzia eta jakintza gehitu diote diskoari […]

Read More… from [BIDEOA] Zea Mays taldeak pandemia garaian sortutako ‘Adore, Kemena, Kuraia’ aurkeztu du