Erro eta Arregi haur literaturaren kategorian saritu dituzte Lawrence Schimelen Pronto por la mañana eta No es hora de jugar lanak itzultzeagatik. Leozek, berriz, gazte literaturaren kategoriako saria irabazi du Arthur Conan Doyleren The memoirs of Sherlock Holmes lanaren itzulpenagatik. Gasteizko Udalak urtero antolatzen dituen Gasteiz sariek badituzte irabazleak: hemeretzigarren edizio honetan Angel Erro eta Rikardo Arregi itzultzaileek haur literaturaren kategorian eskuratuko dituzte sariak eta Aitor Blanco Leozek gazte literaturaren kategorian. […]
Kategoria: Herrialdeak
Errigorak eta Euskaltzaleen Topaguneak agerraldi bateratua egin dute Iruñean
Hiru egun barru, azaroaren 18an, hasiko da Euskaraldia, Euskal Herriko milaka lagunek egingo duten ariketa sozial masiboa. Hala ere, oraindik bada izena emateko aukera euskaraldia.eus webgunean. Iruñako Geltoki espazioan bildu dira Errigorako eta Euskaraldiko kideak, izan ere, Errigoraren kanpaina bukatu berri da eta Euskaraldia hiru egun barru hasiko da. Bi ekimenen inguruan hitz egiteko elkartu […]
Read More… from Errigorak eta Euskaltzaleen Topaguneak agerraldi bateratua egin dute Iruñean
‘Hitzal lege’ erakusketa paratu dute Nafarroako parlamentuan
2023ko urtarrilaren 15era arte ikusgai izango da bertan, eta garrantzi historikoa izan duten euskarazko testu juridikoak erakutsiko ditu, arlo pribatukoak zein publikokoak. Hitzak Lege izeneko erakusketa ibiltariak ateak ireki ditu Nafarroako Parlamentuan. 2023ko urtarrilaren 15era arte bisitatu ahal izango da, Eusko Legebiltzarrean azken bost hilabeteak eman eta gero. Euskal hiztunek harreman juridikoetan euskara erabili dutela […]
Read More… from ‘Hitzal lege’ erakusketa paratu dute Nafarroako parlamentuan
[BIDEOA] ‘Sorioneku’ hitza da baskoien hizkuntzan aurkitutako testurik zaharreneko lehena
Bere antzinatasuna Kristo aurreko I. mendearen lehen herenean kokatzen dela zehaztu du Aranzadi Zientzia Elkarteak. Izan ere, “dokumenturik zaharrena da, baita luzeena ere, euskaraz idatzia”. Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologia talde batek Arangureneko Irulegi mendian dagoen Burdin Aroko herrixka bat induskatzen ari da 2017tik eta bertan topatu dute, hain zuzen, Kristo aurreko I. mendeko esku baten […]
‘Women are Beautiful’, Garry Winogranden argazkiak San Telmo Museoan ikusgai
Erakusketa 2023ko urtarrilaren 29ra arte bisitatu ahal izango da. XX. mendeko Ipar Amerikako argazkigintzan berritzaile handienetako bat da Garry Winogrand. Argazkigintzak errealitatea zuzenean hartzen zuen garaian, Winogrand amerikar estilo berriaren ordezkarietako bat izan zen, eta bide berriak ireki zituen Street Photography izenekoan. Bere lanak inork ez bezala azaltzen jakin zuen 60ko eta 70eko hamarkadetako emakume […]
Read More… from ‘Women are Beautiful’, Garry Winogranden argazkiak San Telmo Museoan ikusgai
Scratxe gaua antolatu dute Gasteizen
Prozesuan dauden lan eszeneikoak aurkezten dituen programazio alternatiboa da honakoa, hitzordua azaroaren 19an eta 20an izango da. 2009an, Scratxe gauaren lehen edizioa egin zenetik dozenaka konpainia eta artista pasatu dira bertatik, prozesuan dauden proiektu eszenikoak publikoarekin partekatu nahi izan dituztenak. Datorren azaroaren 19an eta 20an, berriz ere itzuliko Scratxe gaua Gasteizera. Antolatzaileek azaldu dutenez, “prozesuan […]
Bizkaiko emakume sortzaileen sarea ehuntzera datorren topaketa antolatu dute Bilbon
Sormenarekin lotutako esparru ezberdinetan adituak diren hainbat emakume bilduko dira datorren azaroaren 19an Euskalduna Jauregian. Goizean hiru mahai-inguru antolatu dituzte, arratsaldean berriz, poesia errezitalak, kontzertuak eta antzezlanak izango dira. Bizkaian bizi edo lanean diharduten emakume sortzaileek hitzordu berezia izango dute datorren azaroaren 19an Bilboko Euskalduna Jauregian. Zelako Kultur Ideiak elkarteak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin BEST […]
Read More… from Bizkaiko emakume sortzaileen sarea ehuntzera datorren topaketa antolatu dute Bilbon
Durangoko Azokako playlistak euskal musikako azken nobedadeak bildu ditu
75 banda baino gehiago entzun daitezke Durangoko Azokako 57. edizioaren musika-zerrendan. Euskal musikako azken nobedadeak Badok atarian eta Spotify plataforman topatu daitezke. Prest da jada Durangoko Azokako 57. edizioko musika-zerrenda. Lehenengo aldiz, Azokako playlista Badok atarian entzungai egongo da, eta bertan euskal musikaren azken nobedadeak entzun ahal izango dira. Hala, Azoka heldu baino lehen, musikazaleek […]
Read More… from Durangoko Azokako playlistak euskal musikako azken nobedadeak bildu ditu
Willis Drummond taldeak ‘Gauzak’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu
Azaroaren 18an argia ikusiko duen Hala ere diskoaren bigarren aurrerapen kanta da. Gauzak izeneko abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu Willis Drummond taldeak. Azaroaren 18an argia ikusiko duen Hala ere diskoaren bigarren aurrerapen kanta da honakoa eta sare sozialen bidez azaldu dutenez, “zuzena eta gordina da, hiru minutuko esprint bat, eta bertan deskargatzen dugu gure energia […]
Read More… from Willis Drummond taldeak ‘Gauzak’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu
Tabakalerak Ragnhild May artistaren ‘Kritika instituzionala haurtzaindegirako’ instalazioa aurkeztu du
Skala proiektuaren seigarren obra hau sortzeko artistak Xabier Erkizia izan du lagun soinuaren nahasketa eta lokalizazioari dagokionean, eta Oier Etxeberria izan da komisarioa. Tabakalerako eskailera nagusian izango da ikusgai eta entzungai urtarrilaren 8ra arte, eraikinaren irekiera ordutegian. Donostiako Tabakalera zentroak Ragnhild Mayk diseinatutako Kritika instituzionala haurtzaindegirako instalazioa aurkeztu du. Lanak kanal anitzeko soinu-instalazioak ordenagailuz kontrolatutako […]
