Lekeitioko 45. Euskal Zine Bilerak irabazleak ezagutzera eman ditu

Larunbat honetan egindako Sari Banaketa ekitaldian Sail Ofizialeko irabazleak eman dira ezagutzera: Eñaut Castagnetek, esaterako, Film onenaren saria irabazi du Muga lanagatik, eta Zuzendaritza onenaren saria Aitzol Saratxagak eraman du Lanbroa filmagatik. Lekeitioko Euskal Zine Bilerak sari banaketa ekitaldia egin zuen larunbatean. Orotara hogei izan dira Sail Ofizialeko Lehiaketara sailkatuta zeuden filmak, genero eta izaera […]

Read More… from Lekeitioko 45. Euskal Zine Bilerak irabazleak ezagutzera eman ditu

Dantzan Tzan jaialdia egingo dute urriaren 28tik 30era, Gasteizen

Gorputza izango da protagonista dantza garaikideari eskainitako jaialdi honetan. Dantzan Tzan ekimenaren seigarren edizioa iristear da Gasteizera. Dantza garaikideari eskainitako jaialdian gorputza izango da protagonista, eta publikoak Euskal Herriko eta nazioarteko dantza proposamenez gozatzeko aukera izango du. Ekitaldia Baratza Aretoak antolatu du, Arabako Foru Aldundiaren eta Montrealgo Quartiers Danses Jaialdiaren babesarekin. Jaialdia ostiralean, urriak 28, […]

Read More… from Dantzan Tzan jaialdia egingo dute urriaren 28tik 30era, Gasteizen

Bertsoaz, literaturaz, kantuaz eta antzerkiaz gozatzeko Ahostegunak egitasmoa aurkeztu du Euskaltzaindiak

Miren Amuriza eta Uxue Alberdi bertsolari eta idazleek parte hartuko dute; baita Merina Gris taldeak eta Marina Suarez antzerkilariak ere. Azaroaren 17an, 24an eta abenduaren 1ean izango dira saioak, Gasteizen. Izena emateko epea gaur ireki da eta azaroaren 10ean itxiko da (12:00etan).   Mintzola Fundazioaren ibilbidea 2021ean amaitutzat eman ondoren, Mintzola egitasmoa hizkeraren lantegia izango […]

Read More… from Bertsoaz, literaturaz, kantuaz eta antzerkiaz gozatzeko Ahostegunak egitasmoa aurkeztu du Euskaltzaindiak

Euskal Zinema Dokumentalaren. Asteak Donostiako Zinemaldian ikusitako lan onenak eskainiko ditu Araban

Kulturaren balioa, giza eskubideak, tortura, trans komunitatea, euskal bakezaletasunaren memoria eta Kepa Junkera musikariaren gainditze historia bezalako gaiak jorratzen dituzten bost film luze proiektatuko dira urriaren 24tik 28ra, Gasteizko Vital Fundazioa Kulturunean. Euskal Zinema Dokumentalaren VIII. Asteak Donostiako Zinemaldian ikusi diren produkziorik onenak ekarriko ditu Gasteizera. Halaxe iragarri du Vital Fundazioak, eta lanen artean Maria […]

Read More… from Euskal Zinema Dokumentalaren. Asteak Donostiako Zinemaldian ikusitako lan onenak eskainiko ditu Araban

47 talde eta bakarlari igoko dira Ahotseneako agertokira Durangoko Azokan

Talde hasiberriak ibilbide luzeko taldeekin tartekatuko dira abenduaren 7tik 11ra. Aniztasun handia egongo bada ere, pop-rock doinuak izango dira nagusi. Durangoko Azokako Ahotsenea guneak 15 urte beteko ditu aurten, eta ospakizun berezi honetarako bost eguneko musika-maratoia antolatu dute. Guztira 47 talde eta bakarlari igoko dira bertako oholtzara euren azken lanak aurkeztera, goizeko 11:00etatik 22:00ak arte, […]

Read More… from 47 talde eta bakarlari igoko dira Ahotseneako agertokira Durangoko Azokan

Larunbatean jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo finalaurrekoa, Elizondon

Agin Laburu Rezola, Alaia Martin Etxebeste, Iñaki Apalategi Astigarraga, Joanes Illarregi Marzol, Onintza Enbeita Maguregi eta Unai Agirre Goia bertsolariak igoko dira oholtzara arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Elizondoko Baztan pilotalekuak hartuko du Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo finalaurrekoa larunbatean, 17:00etatik aurrera. Bertan izango dira Agin Laburu Rezola, Alaia Martin Etxebeste, Iñaki Apalategi Astigarraga, Joanes Illarregi Marzol, Onintza […]

Read More… from Larunbatean jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo finalaurrekoa, Elizondon

‘Gezi beltzak 2: espedizioa’ sormenezko idazketa tailerra antolatu dute Oiartzunen

Oraingoan literatura eta idazketa izango dira ardatzak. Lekuak mugatuak izango dira. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko urriaren 28ra arte egongo da aukera ehuntze@gmail.com helbidera idatzita. Aurten ere Gezi beltzak sormenezko idazketa tailerra antolatu du Metrokoadroka Sormen Laborategiak Oiartzungo Ehuntze sormen espazioan, Gezi beltzak 2: espedizioa izenpean. Azaldu dutenez, “Ehuntze espazioko proiektuetan sormenaren munduan murgiltzeko […]

Read More… from ‘Gezi beltzak 2: espedizioa’ sormenezko idazketa tailerra antolatu dute Oiartzunen

Patxi Zubizarretak irabazi du Augustin Zubikarai saria

Zubizarretak urtebete izango du Gau otsoa izeneko proiektutik abiatuta liburua idazteko. Horren ostean Elkar argitaletxearekin kaleratuko du liburua, eta datorren urteko Literatur Amuak jaialdian aurkeztuko du. Patxi Zubizarretak irabazi du Ondarroako Udalak Elkar argitaletxearekin batera, urtero antolatzen duen Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketa. Guztira, zortzi proiektu aurkeztu dira lehiaketara eta Zubizarretak aurkeztutako proiektua saritzea erabaki […]

Read More… from Patxi Zubizarretak irabazi du Augustin Zubikarai saria

‘Zinemagileen elkarrizketa’ ikastaroaren bigarren edizioan aurkeztu dute

Esti Urresola, Irati Gorostidi eta Maider Fernandez Iriarteren elkarrizketa izango da zikloa irekiko duena azaroaren 3an. Azkena, berriz, maiatzaren amaieran izango da Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zinemagileen eskutik. Lehen edizioaren arrakastaren ondoren, Zinemagileen elkarrizketa ikastaroaren bigarren edizioa egingo da Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Zinema-ikasleei eta zinemazaleei zuzenduta dago, eta zinemako profesionalek […]

Read More… from ‘Zinemagileen elkarrizketa’ ikastaroaren bigarren edizioan aurkeztu dute

Iparra galdu gabe festibala egingo dute abenduaren 3ra arte, Getxon

Hamargarren edizio honetan, Odei Barroso, Frikun eta Anje Duhalde talde eta bakarlarien kontzertuak izango dira Muxikebarrin eta Azebarrin, baina egitaraua haratago doa eta emanaldiek eta mintzaldiek ere programazio aberatsa osatuko dute. Euskal kultur Erakundeak Getxoko hainbat eragilerekin elkarlanean, Iparra galdu gabe diziplina anitzeko festibala antolatu du Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko hainbat artistaren partehartzearekin. Duela […]

Read More… from Iparra galdu gabe festibala egingo dute abenduaren 3ra arte, Getxon