Udagoieneko Ostera zikloa zuzeneko lau emanaldirekin dator, azaroaren 3tik aurrera

Bilbon Korrontzi eta Kalakan taldeak igoko dira oholtzara, Zallan Lin Ton Taun eta Sua, Igorren Niko Etxart, Hapa Hapa eta Kerobia eta Berrizen La Basu eta JMartina. Emanaldi bakoitza borobiltzeko, Jon Martinez Txiki-k bakarrizketa umoretsua eskainiko du. Udagoieneko Osterak kultur zirkuituaren edizio berri bat antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak berriz ere. Ekimenak Bizkaia osoan zehar punta-puntako euskal […]

Read More… from Udagoieneko Ostera zikloa zuzeneko lau emanaldirekin dator, azaroaren 3tik aurrera

Kulturaz gozatzeko, Literatur Amuak jaialdia antolatu dute Ondarroan

Urriaren 27an hasi eta azaroaren 1era bitartean, letren eta hitzen lurraldea izango da Ondarroa beste behin ere, Literatur Amuak jaialdiarekin. Sormena, ikuskizuna eta jolasa izango dira berben bueltan aritzeko bideak. Urtero modura, Nanoipuin lehiaketarekin eta Augustin Zubikarai nobela bekarekin abiatuko da Literatur Amuak jaialdia. Euskal Herri luze zabaleko idazleentzat urteroko hitzordu garrantzitsuak izan ohi dira […]

Read More… from Kulturaz gozatzeko, Literatur Amuak jaialdia antolatu dute Ondarroan

La Furia, Nøgen, Odei Barroso, Brigade Loco eta Skakeitan, besteak beste, Hatortxu Rock jaian

Abenduaren 17an egingo dute jaialdiaren 27. edizioa Atarrabian. Hatortxu Rockek bere 27. edizioa antolatuko du abenduaren 17an, Atarrabian. Aurtengo leloa Gertu izango da eta gaur, oholtza gainean izango diren taldeak eta edizio honek dakartzan xehetasunak aurkeztu dituzte antolatzaileek. Diotenez, aurten ahalegin berezia egin nahi izan dute eta horren isla da gaur aurkeztu duten kartela. “Guztira […]

Read More… from La Furia, Nøgen, Odei Barroso, Brigade Loco eta Skakeitan, besteak beste, Hatortxu Rock jaian

Azaroaren 1ean abiatuko dira Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak

Herriye antzezlana eta herritarrak protagonista izango dituzte aurtengo topaketek. Azaroaren 1ean abiatuko da Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketen 40. edizioa. Urteurren borobil horretarako egitarau oparoa eta beste hainbat berrikuntza prestatu ditu Udalak, Kulturaz kooperatiba bidelagun duela. Indarberrituta eta garaira egokitzeko apustu sendoa egin da aurtengoan. Azken urteotako itxura aldaketari, sarerako saltoa gaineratu behar zaio aurtengoan. Hala, […]

Read More… from Azaroaren 1ean abiatuko dira Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak

Euskal Herria, Galiza, Katalunia, Gaskoina, Groenlandia, Sardinia eta Transilvaniako doinuak ekarriko ditu Musika Bizian jaialdiak Galdakaora

Jaialdia urriaren 28an eta 29an izango da Iturrondo plazan. Niko Etxart eta Hapa alde batetik eta Liher taldea bestetik izango dira Euskal Herriko ordezlariak. Musika Bizian jaialdiaren zortzigarren edizioa egingo dute urriaren 28an eta 29an, Galdakaoko Iturrondo plazan. Urtero bezala, Andra Mari dantza taldeak antolatu du estaturik gabeko herrialdeen arteko musika jaialdia, Galdakaoko Udalaren eta […]

Read More… from Euskal Herria, Galiza, Katalunia, Gaskoina, Groenlandia, Sardinia eta Transilvaniako doinuak ekarriko ditu Musika Bizian jaialdiak Galdakaora

Poetika 2022 zikloak aurrera jarraituko du udazken honetan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean

Bernardo Atxaga eta Carlos Aurtenetxe idazleak izango dira poesiari buruzko jardunaldi hauetako protagonistak, bai eta Txori Kantazaleren errezitaldia ere, Xabier Leteren urratsei jarraituz. Urteko azken hiruhilekoan ere aurrera jarraituko du Poetika zikloak, Koldo Mitxelena Kulturuneak urtero antolatzen dituen irakurketa poetikoak, Jon Obeso eta Jose Luis Padronen koordinazioarekin eta Musikeneren laguntzarekin. Hiru errezitaldien aurretik, baina, adituen […]

Read More… from Poetika 2022 zikloak aurrera jarraituko du udazken honetan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean

Artium museoak ‘Ivan Zuluetaren asaldura’ erakusketa aurkeztu du

Erakusketa euskal zinemagileari eta bere lanari buruzko hurbilketa bat da, eta Zuluetak berak irudiaren inguruan esperimentatuz sortu zuen unibertsoa du aztergai. Gasteizko Artium Museoak Ivan Zuluetaren asaldura erakusketa ireki du A1 eta A02 aretoetan, 2023ko martxoaren 5era arte. Euskal zinemagilearen film nagusiekin batera, Zuluetak diseinatzaile grafiko gisa egindako lanen adibide batzuk ere erakusten dira Xabier […]

Read More… from Artium museoak ‘Ivan Zuluetaren asaldura’ erakusketa aurkeztu du

Kokein taldeak ‘Ispiluari Begiratzean’ izeneko abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu

Kanta honen hitzek epaitzen ez duen barne begirada batetik abiatuta norbere buruaren ezagutza eta onarpenaren bideaz eta ostekoaz hitz egiten dute. Hausnarketa horretan taldearen lagun berri bilakatu den Chill Mafia taldeko Beñat Rodrigo Kiliki Frexko izan dute ondoan gaiari gordintasun handiagoa emateko. Kokein taldeak abesti eta bideoklip berria aurkeztu ditu ‘Ispiluari Begiratzean izenpean. Boskote eibartarrak […]

Read More… from Kokein taldeak ‘Ispiluari Begiratzean’ izeneko abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu

Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 6. edizioan izena emateko epea zabalik da

Lehiaketa 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzenduta dago. Lanak aurkezteko epea 2022eko abenduaren 31n amaituko da. Irabazlea 2023ko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera. Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, antolatutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren seigarren edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Azaldu dutenez, “euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da […]

Read More… from Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 6. edizioan izena emateko epea zabalik da

Debagoieneko Antzerki Plataformak Karoi jaialdiaren 1. edizioa aurkeztu du

Urriaren 23tik azaroaren 26ra bitartean izango da eta Antzuola izango da egoitza nagusia. Debagoieneko Antzerki Plataformak (DAP) Karoi Debagoieneko Antzerki Jaialdiaren lehen edizioa aurkeztu du. Urriaren 23tik azaroaren 26ra izango da eta Antzuola izango da egoitza nagusia. Antzerki Plataformak azaldu duenez, “jaialdiarekin gure bailaran eraldaketa eragin nahi dugu, Debagoiena antzerkiz ongarritu, kultura kontserbatu eta gure […]

Read More… from Debagoieneko Antzerki Plataformak Karoi jaialdiaren 1. edizioa aurkeztu du