‘Ahots Baten’ sormen egonaldirako izen-ematea zabalik da

Euskaltzaindiak Mintzola egitasmoaren bidez egingo du eta izena emateko epea gaur ireki eta urriaren 20an itxiko da. Egonaldian parte hartuko duten gazteen taldea izena emandako hurrenkera errespetatuz osatuko da. Ahots Baten ekimenak euskarazko ahozko sorkuntzan dabiltzan gazteak elkartzeko, beraien artean harreman-sareak ehuntzeko eta adierazpide ezberdinak esperimentatzeko helburuz sortutako saioak dira. Mintzola Fundazioa 2021ean azkendu ondoren, Mintzola egitasmoa hizkeraren lantegia […]

Read More… from ‘Ahots Baten’ sormen egonaldirako izen-ematea zabalik da

Izaskun Alonso, Mikel Garate eta Jorge Rubioren obrak Leioan ikusgai Bosteko erakusketaren bidez

Erakusketak artearen eta espazio arkitektonikoaren arteko bizikidetzatik sortzen diren hausnarketak jaso nahi ditu, eta, horren emaitza gisa, praktika artistiko garaikidetik abiatuta bizitzeari buruzko askotariko iruditeria sortzen da. Bosteko erakusketaren hogeita bosgarren edizioa, Bizi izenekoa, gaur heldu da Kultur Leioara, Izaskun Alonso (Bilbo, 1971), Mikel Garate (Azkoitia, 1969) eta Jorge Rubio (Bilbo, 1972) artisten lanekin. Erakusketa […]

Read More… from Izaskun Alonso, Mikel Garate eta Jorge Rubioren obrak Leioan ikusgai Bosteko erakusketaren bidez

Iñaki Segurolaren ‘Ganorexia’ hilondoko liburua aurkeztu dute

Saiakera honetan bere betiko hainbat gai ageri dira: herria eta hizkuntza (bien galerak sortzen dion mina), idazlearen ofizioa, gizakion arteko harremanak, bere beldurrak eta ametsak, fedea, Jainkoa, eliza baina baita espiritualitatea ere. Heriotzaz ere ari da baina aurreko bi saiakeretan aritu zen moduan, ez gehiago. Ganorexia du izenburu Iñaki Segurolak hil aurretik idatzita utzi zuen […]

Read More… from Iñaki Segurolaren ‘Ganorexia’ hilondoko liburua aurkeztu dute

‘Sastraka’ erakusketa Donostian ikusgai

Azaroaren 18ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa eta hiru solasaldi antolatu dira. Ostiralean izan zen lehena Pello Lizarralde, Juan Ignacio Agorreta, Imanol Ubeda eta Imanol Rayo artistekin. Sastraka beste hainbeste arlotan arituak diren lau lagunen lanaren emaitza da. Honen guztiaren sorreran Pello Lizarraldek Juan Ignacio Agorreta margolariari bidali zion testu bat dago; oinarri bera hartuta, […]

Read More… from ‘Sastraka’ erakusketa Donostian ikusgai

Donostiako San Telmo Museoak 120 urte beteko ditu urriaren 5ean

1902ko urriaren 5ean, Museo Historiko, Artistiko eta Arkeologikoa inauguratu zen Donostian, gaur egun San Telmo Museoa dena. Efemeride hau ospatzeko, urrian zehar luzatuko diren hainbat ekintza antolatu ditu museoak. Urriaren 4an hasiko da San Telmo Museoaren 120. urtemugaren ospakizunekin, bazkideei, patronoei eta gaur museoa osatzen duten pertsonei zuzendutako ekitaldi batekin. 5a, asteazkena, duela 120 urte […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak 120 urte beteko ditu urriaren 5ean

Castillo Suarez idazle altsasuarra euskaltzain oso izendatu dute

Suarezek Patxi Zabaletaren hutsartea beteko du Euskaltzaindian. Orain, euskaltzain oso berriak zortzi hilabeteko tartea dauka sarrera-hitzaldia paratzeko. Suarez kontuan hartuta, 96 lagun dira sorreratik Euskararen Akademiak izendatu dituen euskaltzain osoak. Euskaltzaindiak euskaltzain berria izendatu du gaur, Nafarroako Parlamentuan egin den Osoko bilkuran. Euskaltzain osoek bozketa egin dute Patxi Zabaleta emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea betetzeko, […]

Read More… from Castillo Suarez idazle altsasuarra euskaltzain oso izendatu dute

‘(Ez)amatasunak ikuspegi feministatik: egin, desegin, berregin’ jardunaldiak antolatu dituzte azaroan, Tabakaleran

Eztabaida feministarako gune eroso eta segurua sortzea da helburua, eta etorkizunerako estrategia feministak identifikatzea. Datorren azaroaren 11n eta 12an (Ez)amatasunak ikuspegi feministatik: egin, desegin, berregin jardunaldiak antolatu ditu Emagin Elkarteak, Donostiako Tabakaleran. Azaldu dutenez, “ gure buruari atxiki diogun helburuarekin antolatu ditugu jardunaldiak: Euskal Herria feminista bilakatzea, eta burujabetza prozesuan sakontzea. Horregatik, uste dugu ezinbestean […]

Read More… from ‘(Ez)amatasunak ikuspegi feministatik: egin, desegin, berregin’ jardunaldiak antolatu dituzte azaroan, Tabakaleran

Urte amaierarako Durangoko Plateruena ireki nahi duela iragarri du Udalak

Durangoko Azokan, Ahotsenea gunea kokatuko da bertan eta horren ostean irekitzen saiatuko dira. Urtea amaitu baino lehen Plateruena irekitzea nahiko luke Durangoko udalak, halaxe jakinarazi du Anboto aldizkariak. Argitalpenean azaldu dutenez, “2020ko abenduan itxi zenetik prozesu parte hartzaile bi gauzatu dira Plateruenaren etorkizunari buruzko iritziak jasotzeko; udalarena, bata, eta herritar talde batek gauzatutakoa, bestea. Baina […]

Read More… from Urte amaierarako Durangoko Plateruena ireki nahi duela iragarri du Udalak

Hernaniko II. Liburu Azoka egingo dute larunbatean

Azokaren bidez, euskarazko liburuak ezagutzeko eta zabaltzeko aukera eskaini nahi da, Euskal Herriko liburugintzaren ekoizpena ezagutzera eman euskal kultura sustatuz eta indartuz. Hori horrela, azokan euskarazko liburuak soilik egongo dira salgai.  Dobera Euskara Elkarteak Hernaniko II. Liburu Azoka antolatu du larunbaterako, Hernaniko Udal Liburutegia eta Kultur Sailarekin elkarlanean. Elkarteko kideek adierazi dutenez, “azokari esker, euskaraz […]

Read More… from Hernaniko II. Liburu Azoka egingo dute larunbatean

Gasteizko Orbain Kultur Elkarteak zazpigarren urteurrena ospatuko du urrian

Kontzertuek, pintxadek, liburu aurkezpenek, erakusketek, dokumentalen proiekzioek edota lantegiek osatuko dute urriaren 1etik 29ra bitarteko egitaraua. Pandemiak eragindako murrizketen amaieraren ondoren, Orbain Kultur Elkarteari gero eta proposamen gehiago iristen zaizkio Punk Rockari eta kultura alternatiboari lotutako kultur ekitaldiak antolatzeko, eta horrek sorkuntza kritikoa ez dela inoiz gelditu eta osasun ona izaten jarraitzen duela pentsaraztera eraman […]

Read More… from Gasteizko Orbain Kultur Elkarteak zazpigarren urteurrena ospatuko du urrian