Harkaitz Canok idatzitako obrak Zaldibarko zabortegiaren erorketa du abiapuntu. Taula gainean, Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ruth Guimera, Eneko Gil, Ane Sagües eta Jon Ander Urrest aktoreak ikusiko ditugu Ximun Fuchsen zuzendaritzapean. Artedrama eta Axut! antzerki taldeek Hondamendia izeneko antzezlana estreinatuko dute datorren urriaren 14an Luhusoko Harri Xuri aretoan eta bira luzea abiatuko dute […]
Kategoria: Herrialdeak
‘Hazia’ musikala taularatuko dute larunbatean, Bilboko Arriaga antzokian
Ikuskizunak Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta obraren, eta orainaldirako eta etorkizunerako baliozko irakaspenen laburpena egiten du. Gontzal Mendibil musikariak bultzatutako Hazia musikala taularatuko dute larunbatean, urriak 1, Bilboko Arriaga antzokian. Ikuskizunak Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta obraren, eta orainaldirako eta etorkizunerako baliozko irakaspenen laburpena egiten du. Musika-ikuskizunaren hasieran, hazia ernamuin gisa agertzen da, eta gizonari […]
Read More… from ‘Hazia’ musikala taularatuko dute larunbatean, Bilboko Arriaga antzokian
Liburuen Altxorra eta Liburu Ibiltariak martxan dira
Proiektuaren xedea da euskarazko haur-literaturan ezinbestekotzat ditugun obrak eskoletara eramatea, hala argitalpen berrienak nola unibertsalak. Ikasleek liburuak esku artean hartu eta irakurri, eta irakurtzean ongi pasatzea da asmoa. Ikasturte berriarekin batera, Liburuen Altxorra eta Liburu Ibiltariak proiektuak martxan jarri ditu Galtzagorri Elkarteak. Aurten prestatu dituzten liburu-kutxak Gipuzkoako 33 eta Bizkaiko 25 eskola txikietara eramango dituztela adierazi […]
Read More… from Liburuen Altxorra eta Liburu Ibiltariak martxan dira
Irudika ilustrazioaren jaialdiaren seigarren edizioa abiatuko da ostegunean, Gasteizen
Hainbat proiekturen inguruko mahai-inguruak, topaketa profesionalak eta lantegiak izango dira ostegunetik larunbatera bitartean, Artium museoan. Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionalaren seigarren edizioa irailaren 29tik urriaren 1era egingo da Gasteizko Artium Museoan. Jarduera ugari izango dira hiru egun horietan zehar: Txekiar Errepublika, Libano eta Estatu Batuetan sortutako zein herrialde horiekin lotutako 38 proiekturen inguruko mahai-inguruak, topaketa profesionalak […]
Egile berrientzako euskarazko literatura lehiaketa abian da Iruñean
Lanak urriaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dira. Egile berrientzako 2022eko XXXII. euskarazko literatura lehiaketa abian da Iruñean. Deialdi honen xedea egile berriek euskarazko literatura sor dezaten bultzatu eta sustatzea da. Parte hartzeko poesia eta narrazioa modalitateak daude eta egileek lan bana aurkeztu ahal izango dute bakoitzeko. Idazterako orduan, gaia librea izango da eta euskaraz. Gainera, […]
Read More… from Egile berrientzako euskarazko literatura lehiaketa abian da Iruñean
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak agortu dira
Abenduaren 18an jokatuko da finala Iruñeko Nafarroa Arenan. Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrera guztiak agortu dira. “Harmailakoak eta pistakoak bukatuta zeuden jada, eta amaitu dira errebotekoak ere. Bete da edukiera, beraz, eta ez da sarrera gehiagorik salgai jarriko”, adierazi du elkarteak bere webgunearen bidez. Gainerako saioeterako sarrerak, berriz, salgai daude oraindik […]
Read More… from Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak agortu dira
‘Kontakizun berriak museoetan’ izango dira hizpide Donostiako San Telmo Museoan
Sektoreko profesionalei zuzendutako biltzarra irailaren 29an eta 30ean egingo da San Telmo Museoan, eta urriaren 1ean amaituko da Legazpiko Burdinaren Haranera eta Arantzazuko Santutegira bisitekin. Museologiaren III. Topaketak museoen arloko profesionalak bilduko ditu Donostian, erakunde horien kontatzeko modu berriak eztabaidatu eta sakontzeko. Sektoreko profesionalei zuzendutako biltzarra irailaren 29an eta 30ean egingo da San Telmo Museoan, […]
Read More… from ‘Kontakizun berriak museoetan’ izango dira hizpide Donostiako San Telmo Museoan
‘Fokatu’ argazki lehiaketa martxan da Iruñean
Parte hartu nahi dutenek urriaren 13ra arte izango dute argazkiak aurkezteko epea zabalik. Iruñean ateratako argazkiak, hiriaren begirada pertsonala islatzen dutenak sarituko dira. Iruñea beste ikuspegi batetik islatzen duten irudiak saritzeko asmoz, Udalak Fokatu argazki lehiaketa jarri du martxan. Aurkeztutako argazkien artean aukeratutakoak abenduan herritarrei banatuko zaien egutegia osatzeko izango dira. Lehiaketan parte hartu nahi […]
Read More… from ‘Fokatu’ argazki lehiaketa martxan da Iruñean
‘Loraldia Plazarik Plaza! Zaratamo-Arrigorriaga’ jaialdia aurkeztu dute
Lehen aukera Zaratamon eta Arrigorriagan izango da. Irailaren 30ean eta urriaren 6tik 9ra bitartean hainbat diziplinatako jarduerak eskainiko dira: musika, literatura, dantza, bertsolaritza, gastronomia eta zinema. Bilboko Loraldia festibala beste herri batzuetara hurbiltzeko asmoz, Loraldia Plazarik Plaza! Zaratamo – Arrigorriaga ekimena aurkeztu dute gaur Arrigorriagan bertan. Izan ere, Bizkaiko bi udalerri hauek izango dira programa […]
Read More… from ‘Loraldia Plazarik Plaza! Zaratamo-Arrigorriaga’ jaialdia aurkeztu dute
Hitza Hitz musika urbanoaren lehen festibala abiatuko da bihar Maulen
Dooz Kawa, Al´tarba, Iphaze, Gonzi, Xiberoots, Skillz, Darktek, DJ Reimy, Elisa Do Brasil, Anticeptik, Conrank, Proleter, Rakoon, Dirty Zoo, Bisou, Gatom, Dancefloor Patroller, Fliou, Ziztada & Rlantz eta DJ Matafan izango dira Mauleko Jai Alai zelaiko bi agertokietan izango diren talde eta DJak. Musika urbanoa oinarri duen Hitza Hitz festibalaren lehen edizioa egingo dute ostiral […]
Read More… from Hitza Hitz musika urbanoaren lehen festibala abiatuko da bihar Maulen
