Liburua bi zatitan antolatu dute: batetik, Allandek berrogei urtez idatzi zituen artikulu eta liburuetako idatz-zati hautatuak biltzen ditu, eta bestetik, Allande ontsa ezagutu zuten hamabi pertsonaren lekukotasunak eskaintzen ditu. Argitalpen berriaren bidez, Euskaltzaindiak eta Sü Azia elkarteak iragan urteko abenduaren 9an zendu zen Allande Socarros zuberotar euskaltzain urgazlea ohoratu nahi izan dute. Liburua bi zati nagusitan […]
Kategoria: Herrialdeak
[BIDEOA] Gerraosteko hamalau emakume langileren lekukotasunak bildu ditu Jon Abrilek ‘Isildutako eskuak’ liburuan
Irudipena dago XX. mendean, gerraostean, emakumeak oro etxean geratu zirela, familia zaintzen eta haurrak hazten, kanpoko lana gizonei utzita. Alabaina, legeek eta usadioek horretara bultzatu arren, izan ziren hainbat andrazko, beharrak eta ausardiak hauspotuta, giroari aurre egin eta hainbat arlotan aritu zirenak. Horien lekukotasunak bildu ditu Abrilek lan berrian. Hamaika lanbide desberdinetan aritutako hamalau emakumeren […]
Urriaren 1etik azaroaren 27ra egingo da Gasteizko Antzerki Jaialdia
Antolakuntzaren arabera, jaialdiaren helburuak distira berreskuratzea eta publikoari ilusioa itzultzea dira. Urriaren 1ean abiatuko da Gasteizko Antzerki Jaialdia 34 ikuskizunez osatutako egitarauarekin, horietatik hamasei euskal taldeen eskutik iritsiko dira. Azaroaren 27ra arte luzatuko da 47. edizioa eta “jaialdiaren asmoa da distira berreskuratzea eta gure publikoari ilusioa itzultzea, goi mailako arte eszenikoez gozatzeko, hizkuntza berriak ezagutzen […]
Read More… from Urriaren 1etik azaroaren 27ra egingo da Gasteizko Antzerki Jaialdia
Irailaren 23tik 25era egingo da euskarazko arte eszenikoen Zurrunbilo jaialdia, Gasteizen
Euskarazko sorkuntza eszeniko garaikideari denbora eta espazioa eskaintzea du helburu jaialdiak. Antzezlanen artean Formol Laborategiaren Album eta Atx Teatroaren Balbea taularatuko dira. Gasteizko Zurrunbilo Arte Eszeniko Garaikideen Jaialdia zazpigarren ediziora iritsiko da irailaren 23tik 25era hasierako helburuari eutsita: “Euskarazko sorkuntza eszeniko garaikideari denbora eta espazioa eskaintzea”. Horretarako, publiko berriengana hurbiltzen, tokiko konplizitatea sortzen eta beste […]
Kataluniako eta Euskal Herriko hainbat artista gaztek heriotza duinaz duten ikuspegia ilustratu dute
‘Heriotza, duin eta ilustratua erakusketa’ urriaren 11ra arte egongo da ikusgai Donostiako Okendo Kultur Etxean. Bisita gidatuak, antzelanak, tailerrak eta hainbat aurkezpen eskainiko dira erakusketarekin bat eginez. Nahiz eta heriotza guztiak ez diren berdinak, herioak izaki oro berdintzen du. Era berean, duin hiltzekoa, desio berdintzailea dela ematen du. Hala ere, desioak errealak ez direnez, bizitzak […]
[Bideoa] Bizimodu aldaketa erradikal batera presaka egokitu behar izan dutenen istorio bat dakar Nerea Ibarzabalek
Idazle eta bertsolari bizkaitarrak estreinako nobela du Bar Gloria. Susa argitaletxearen eskutik aurkeztu du gaur Donostian. Bar Gloria du izenburu Nerea Ibarzabal idazle, bertsolari eta kazetariak (Markina-Xemein, 1994) aurkeztu duen aurreneko nobelak, eta bizimodu aldaketa erradikal batera presaka egokitu behar izan dutenen istorio bat dela azaldu du. “Etxearen esanahia aldatu, lur berrira errotu eta lehenbailehen […]
Ostegunean abiatuko da 9+5 Zinemaldi Alternatiboa, Donostian
Proiekzio guztiak “mimo handiz” prestatu dituzten arren, antolakuntzak bi film nabarmendu ditu aurtengo edizioan: Pablo Gonzalez kazetariaren Vivir la guerra eta Mikel Zabalzari buruzko Non dago Mikel? dokumentala. Hamalaugarren edizioa du aurten, ostegunean, hilak 15, abiatuko den Donostiako Zinemaldi Alternatiboak. Horretarako, urtero bezala, gizarte gai eta gatazka ezberdinei buruzko dokumental eta pelikula zerrenda bat osatu dute. […]
Read More… from Ostegunean abiatuko da 9+5 Zinemaldi Alternatiboa, Donostian
Sandra Garayoa ilustratzailearen erakusketa Donostian ikusgai
Abenduaren 11ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa, Donostiako Aiete Kultur Etxean. Sandra Garayoa artistaren (Donostia, 1993) erakusketa ikusgai egongo da abenduaren 11ra arte, Aiete Kultur Etxean, Ilustratzailearen Txokoa izeneko programaren barruan. Garayoak 2015ean bukatu zuen Usandizaga Institutuan Diseinu Grafikoko Goi Mailako Zikloa. Ondoren, Bartzelonara joan zen eta bertan Escola Massanan Ilustrazioan graduatu zen. Hainbat […]
Read More… from Sandra Garayoa ilustratzailearen erakusketa Donostian ikusgai
[BIDEOA] Metrokoadrokak ‘Zeozertan dabil baina ez dakit zertan’ antzezlana prestatzen ari da
Antzezkizuna familia ereduei buruzko sitcom poetikoa izango da eta azaroaren 20an estreinatuko da Azpeitiko antzerki topaketetan. Metrokoadroka kolektiboak Zeozertan dabil baina ez dakit zertan antzezlana taularatzen hasiko da laster. Lantaldearen helburua “sitcom komedia bat egitea izan da, gure taldearen marka den poesia bisualarekin uztartuta. Hala, Edurne Azkarate, Maite Aizpurua eta Javier Barandiaran ikusiko ditugu oholtza […]
[BIDEOA] Katixa Agirre idazleak ‘Berriz zentauro’ eleberria kaleratu du
Feminismoa, harremanak edota iraganarekin dugun lotura aztertu ditu egileak Elkar argitaletxearen eskutik argitaratu duen liburuan. Katixa Agirre idazle gasteiztarrak labetik atera berri du bere hirugarren eleberria Berriz Zentauro izenburupean. Etorkizun hurbilean kokatu du eleberria Agirrek, XXI. mendearen erdialdean, “garai horretan gauza asko aldatu dira, eta horien artean errealitate birtuala asko garatu eta erabiltzen da”, kontatu […]
Read More… from [BIDEOA] Katixa Agirre idazleak ‘Berriz zentauro’ eleberria kaleratu du
