[Bideoa] Lizar Begoña da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Itzalkinak eguzkitan proiektuarekin jaso du Begoñak 25. edizioko Igartza saria. Idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da Igartza eta Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute urtero. Lizar Begoña Madariaga (Sopela, 1996) dugu aurtengo Igartza Literatura Beka sariaren irabazlea. Oihane Amantegik, Irati Jimenezek eta Garazi Kamiok osatutako epaimahaiak hala erabakita jaso du […]

Read More… from [Bideoa] Lizar Begoña da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Iratxe Jaio + Klaas van Gorkumen ‘Paperezko inperio baten atlasa’ San Telmo Museoan urtebetez

Bikote artistikoak azken urtean zehar egindako lanaren emaitza da instalazioa. Museo Bikoitza programaren barruan, Donostiako San Telmo Museoak Paperezko inperio baten atlasa instalazioa paratu du datorren urteko uztailera arte, museoko elizan. Museo Bikoitza, Asier Mendizabal artistaren proposamena, 2018an jarri zen abian. Donostiako museoan egiten den esku-hartze programa bat da, urteko aldizkakotasunarekin eta gonbidatutako artista baten […]

Read More… from Iratxe Jaio + Klaas van Gorkumen ‘Paperezko inperio baten atlasa’ San Telmo Museoan urtebetez

Urrian helduko zaio berriro Nosferatu ‘Zinemaldia 70’ zikloari Donostian

Hamaika film proiektatuko dira guztira, 1988 eta 2010 urte bitartean Donostiako Zinemaldiaren programaziotik pasatu zirenak, eta erakustaldi honetan uda aurretik proiektatutako 26 filmei gehitzen zaizkienak. Datorren urriaren 5ean abiatuko da beste behin ere Donostiako Zinemaldiaren 70. urteurrenari (1953-2022) eskainitako Nosferatu zikloa Tabakaleran. Antolatzaileek gogoratu dutenez, joan den urtarrilean eman zitzaion hasiera zikloari Une histoire de […]

Read More… from Urrian helduko zaio berriro Nosferatu ‘Zinemaldia 70’ zikloari Donostian

Selva Almada idazle argentinarra Literaktum topaketetan izango da

Okendo Kultura Etxean egingo da Topaketa, irailaren 19an, 19:00etan. Selva Almada izango da aurtengo bigarren Literaktum Topaketaren protagonista. Jarduera Okendo Kultur Etxean izango da irailaren 19an, 19:00etan. Urte osoan zehar nazioartean ezagunak izan edo euren literatura ibilbideari saria irabazi duten sortzaileen bisitak jasotzeko aukera ematen dute Topaketa hauek, azaroen izaten den Literaktum Jaialdiaren babesean. Selva […]

Read More… from Selva Almada idazle argentinarra Literaktum topaketetan izango da

Familiei zuzendutako bost film eskainiko dira Donostiako Zinemaldian

Aukeratutako hiru lan animaziozko filmak dira, eta beste biek benetako irudiarekin nahasten dute teknika hori. Donostiako Zinemaldiak familientzako bost pelikula aurkeztuko ditu irailaren 16tik 24ra egingo den 70. edizioan. Zinemaldiaren lehen asteburuan eta bigarren larunbatean, Principe zinema-aretoetan Haurrentzako Zinema sailaren emanaldiak eskainiko dira: animaziozko hiru film eta teknika hori benetako irudiarekin nahasten duten beste bi. […]

Read More… from Familiei zuzendutako bost film eskainiko dira Donostiako Zinemaldian

[BIDEOA] Bizi dugun garaiko lekukotasuna poemen bidez adierazi du Jose Luis Otamendi idazleak

Landura izena du idazle azpeitiarrak gaur Susa argitaletxearen eskutik Donostiako Pandora tabernan aurkeztu duen poema liburua. Hiru urte pasatxoren ostean, Jose Luis Otamendi idazlea (Azpeitia, 1959) bueltan da Landura izeneko poema liburuarekin. Egilearen ustez, “liburuak batasuna du, baldin eta batasuntzat hartu baliteke nik azken urte hauetan bizi izan ditudan kezka nagusienetako batzuk, eta hor biltzen […]

Read More… from [BIDEOA] Bizi dugun garaiko lekukotasuna poemen bidez adierazi du Jose Luis Otamendi idazleak

Hamazazpi filmek osatzen dute Donostiako Zinemaldiaren euskal ekoizpenen zerrenda

Fermin Aio, Izaskun Arandia, Jabi Elortegi, Maria Elorza, Fernando Franco, Alberto Gastesi, Mikel Gurrea, Xuban Intxausti, Ander Iriarte eta Fermin Muguruza lehiatuko dira Euskal Zinemaren Irizar Sarirako. Hamahiru film luzek eta lau film laburrek osatzen dute Donostiako Zinemaldiaren euskal ekoizpenen zerrenda, eta Sail Ofizialean, New Directorsen, Zabaltegi-Tabakaleran, Nesten, Zinemiran eta Euskal Zinemaren Galan eta EiTB […]

Read More… from Hamazazpi filmek osatzen dute Donostiako Zinemaldiaren euskal ekoizpenen zerrenda

MaMa Crea konpainiak prestakuntza eszenikorako tailerrak eta sorkuntza laborategiak antolatu ditu

Parte hartu nahi dutenek nuriamcres@yahoo.es helbidera idatzita eman beharko dute izena. MaMa Crea antzerki konpainiak prestakuntza eszenikorako tailerrak eta sorkuntza laborategiak prestatu ditu ikasturte berrirako. Ume, gazte zein helduentzako antzerki tailerrak, euskaraz zein gaztelaniaz dira, eta baita ere sorkuntza laborategiak bereziak direla zehaztu dute, “antzerki ekintzatik haratago joan nahi dutenentzako”, dio konpainiak. Sorkuntza laborategiei dagokienez, […]

Read More… from MaMa Crea konpainiak prestakuntza eszenikorako tailerrak eta sorkuntza laborategiak antolatu ditu

Luis Candaudapen eta Txus Melendezen ‘JLC Marrazkiak’ erakusketa Bilbon ikusgai

Azaroaren 1era arte bisitatu ahal izango da Rekalde aretoan. Bilboko Rekalde aretoak Luis Candaudapen eta Txus Melendezen JLC Marrazkiak izeneko erakusketa paratu du azaroaren 1era arte. Erakusketa honek paper gaineko 70 marrazki baino gehiago biltzen ditu eta egileek nabarmendu dutenez, “erakusketa osatzen duten lanetan irudi batek beste bat ordezkatzen du, batek besteari jarraitzen dio, batek […]

Read More… from Luis Candaudapen eta Txus Melendezen ‘JLC Marrazkiak’ erakusketa Bilbon ikusgai

Joseba Sarrionandia eta Castillo Suarez idazleak izango dira Donostiako Poesia Orduak ekimenean

Bi emanaldiak irailaren 7an eta 8an izango dira, arratsaldeko 19:00etan, Victoria Eugenia antzokiko club aretoan. Sarrerak doakoak izango dira baina gonbidapenarekin eta antzokiko leihatilan banatuko dira emanaldien egunetan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Irailaren 7an eta 8an izango da Donostia Kulturak eta Euskal Idazleen Elkarteak Donostiako Victoria Eugenia antzokiko club aretoan urtero antolatzen duten Poesia Orduak izeneko ekimena. Lehen […]

Read More… from Joseba Sarrionandia eta Castillo Suarez idazleak izango dira Donostiako Poesia Orduak ekimenean