‘Simone Veil’ eta ‘Maddiren trajeria’ pastoralak emango dituzte aurten Euskal Herrian

Aurten bi pastoral prestatzen ari dira Euskal Herrian. Lehena, uda honetan eskainiko dute Muskildin eta bigarrena, berriz, udazkenean Xaretan. Hur Xenda elkarteak hilabeteak eman ditu lanean Simone Veil pastorala antolatzen. Battitta Berrogainek idatzi du istorioa, Maite Davant errejenta da, eta Sophie Larrandaburu kantoreen eramailea. Gaiari dagokionez, Simone Veil Auschwitz-Birkenauko kontzentrazio esparruetara eraman zuten 17 urte […]

Read More… from ‘Simone Veil’ eta ‘Maddiren trajeria’ pastoralak emango dituzte aurten Euskal Herrian

[BIDEOA] Orgak Elizondoko karriketara atera dira berriro ere

Edizio honetan, Amaiurko gazteluaren erresistentziaren 500. urteurrenarekin bat eginez, Amaiurko herriak ireki zuen aurtengo desfilea. Bi urtez bertan behera geratu ondoren, Baztan bailara osatzen duten hamabost herriek euren orgak xehetasun osoz apainduta atera zituzten atzo kalera, jende andanaren aurrean. Bestaren muina izaten dira orgak, hauen bidez herri bakoitzeko kezkak eta aldarrikapenak azaltzen dituzte; herri bakoitzeko […]

Read More… from [BIDEOA] Orgak Elizondoko karriketara atera dira berriro ere

Maitaldia dantza festibala irailaren 8tik 18ra bitartean egingo da Miarritzen

Lau egunez, topaketa profesionalak, ikusgarriak, eszena irekiak, erakusketak eta dokumentalak izango dira, diagnostikoak, gaitasunak, proiektuak eta gomendioak trukatu eta partekatzeko. Maitaldia dantza festibalaren 32. edizioa irailaren 8tik 18ra bitartean ospatuko da Miarritzen eta baita Euskal Herriko hainbat herritan ere. Aurten, Euskal Kultur Erakundearen partaidetzarekin antolatuko da, eta jaialdiaren antolatzaile Malandain Ballet Biarritz Koreografia Zentroak tokiko […]

Read More… from Maitaldia dantza festibala irailaren 8tik 18ra bitartean egingo da Miarritzen

Gabriela Cendoyaren argazki-liburu bilduman oinarritutako erakusketa ireki dute San Telmo Museoan

3×4=ORAIN. Zinema, musika eta literatura argazki-liburuan izeneko proiektuak Gabriela Cendoya Bergareche bildumaren azterketan eta ezagutzan sakontzen du, hura zinemaren, musikaren eta literaturaren esparrutik aztertuta. Gaurtik, uztailak 15, urriaren 30era bitartean, argazki-liburua hobeto ezagutzeko aukera izango da Donostiako San Telmo Museoko Laborategian, bertan ikusgai izango baita 3×4=ORAIN. Zinema, musika eta literatura argazki-liburuan erakusketa. Jon Cazenave da […]

Read More… from Gabriela Cendoyaren argazki-liburu bilduman oinarritutako erakusketa ireki dute San Telmo Museoan

18 artista berriren lanak jasotzen dituen Ertibil erakusketa ibiltaria aurkeztu dute

Bilboko Errekalde aretoa izango du lehen geltokia eta handik Basaurira, Arrigorriagara, Santurtzira eta Balmasedara egingo du saltoa. Aurtengo lehen saria Alazne Zubizarretarentzat izan da, Clotted Cream lanarigatik; bigarrena, berriz, Lucia Pedregal Serie I. Luchinismo lanagatik. Ertibil Bizkaia arte bisualen erakusketa ibiltaria Bilboko Rekalde Aretoan hasiko da eta, Basauri, Arrigorriaga eta Santurtziko udalerrietatik igaro ondoren, 2023ko […]

Read More… from 18 artista berriren lanak jasotzen dituen Ertibil erakusketa ibiltaria aurkeztu dute

Tolosako Topic Museoa Cal Teatre konpainiaren sormen egoitza bilakatu da

Prestatzen ari diren antzezlanari Mentira cochina izena jarri diote eta haurrentzako egiaren kontzeptuari buruzko hausnarketa proposatzen du. Cal Teatre konpainia ikuskizun berriaren egitura osoa prestatzen ari da aste honetan, Topic Museoan. Lana dagoeneko idatzita dutela diote eta Tolosako Museoan dramaturgia-maila landu eta itxi nahi dutela iragarri dute. Lantaldeak gaineratu duenez, “erabaki guztiak hartu behar ditugu […]

Read More… from Tolosako Topic Museoa Cal Teatre konpainiaren sormen egoitza bilakatu da

Gernikarte Erakusketa Kultur Etxean paratu dute irailaren 15era arte

Gernikan lanean jarraitzen duten bertan jaiotako artisten zein herrira etorritakoen urteroko erakusleihoa da Gernikarte. Aurten, Luis Iriondo eta Jose Antonio Urigüen margolariak, Arteskola pintura eskolako sortzaileak, eta Danel Garai bezalako sortzaile gazteak edota emakumeek artean eta gizartean duten papera gogorarazten digun Lide Kalzadaren lanak egongo dira ikusgai. Uztailaren 15etik irailaren 15era bitartean, Gernikartek urteroko edizioa […]

Read More… from Gernikarte Erakusketa Kultur Etxean paratu dute irailaren 15era arte

Euskarazko aktibitate kaierak aurkeztu dituzte udako oporretarako

Familian jostatuz, euskarazko hiztegia lantzen jarraitzea dute helburu argitalpen hauek. Liburuxka hauek sail elebidunetan edo murgiltze ereduan ikasten duten haurrei zuzenduta daude. Sortzaileek azaldu dutenez, “kaier ludikoen bidez, familian euskaraz jolasteko aukera eskaintzen da: margoketa, hitz gurutzatuak, iruditegiak, urkatuaren jokoa, ezberdintasunen jolasa…”. Hala, tresnak familien esku jartzea da egitasmoaren helburua, haurrek euskara ikas dezaten eta […]

Read More… from Euskarazko aktibitate kaierak aurkeztu dituzte udako oporretarako

Rafa Ruedak ‘Oroitz’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Larunbatean, bideoko abeslariek eta beste zortzi lagunek osatzen duten Hamabihots koruak lagunduta, halakoak eta beste batzuk kantatuko dituzte Rafa Ruedak eta bere bandak Elorriko Ganondo parkean Musikaire Jaialdiaren barruan. Rafa Rueda musikari bizkaitarrak Oroitz izeneko kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu. Harkaitz Estiballes bertsolariak idatzitako bertsoekin sortutako kanta da Oroitz Koralai Ahots Taldearen laguntzarekin. Calle Sonorak sortu […]

Read More… from Rafa Ruedak ‘Oroitz’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Glad is the Day jaialdiaren 6. edizioa aurkeztu dute

Abuztuaren 28an, hileko azken igandean, Gladys Enea parkea musikaz beteko da berriro ere. Bi urtez jarraian bertan behera geratu ondoren, Glad is the Day jaialdia itzuliko dela iragarri du Donostia Kulturak. Egia Kultur Etxeak, Dabadabak eta Le Bukowskyk koordinatzen duten ekimen hau 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren testuinguruan sortu zen, eta denbora gutxian erreferentziazko ekitaldi bihurtu […]

Read More… from Glad is the Day jaialdiaren 6. edizioa aurkeztu dute