Allande Socarros euskaltzain urgazle zenduaren omenez, Allande Socarros. Euskal idazlan eta lekukotasunak izenburua duen liburua argitaratuko dute aurten. Sü Azia elkarteak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena izenpetu dute, lehen aldiz. Jean Mixel Bedaxagar Sü Azia elkarteko presidentea eta Jean-Baptiste Coyos Euskaltzaindiaren buruordea eta Ipar Euskal Herriko ordezkaria Maulen elkartu dira bi erakundeen arteko lankidetza-asmoa hezurmamitzeko. Sü Azia elkartea 1979an […]
Kategoria: Herrialdeak
Literaturzale Feministen Topaketak egingo dituzte ostiralean eta larunbatean, Gasteizen
Bi eguneko jardunaldietan, euskal literaturaren iragana, oraina eta etorkizuneko zalantzak aztertuko dituzte, betiere ikuspegi feminista batetik. Sareinak taldeak, Sorginenearen komisioa den liburutegi feminista Ellen Ganbarak eta Gasteizko Emakumeen Etxeak elkarlanean antolatutako, Literaturzale Feministen Topaketak egingo dituzte, uztailaren 1ean eta 2an, Gasteizko Emakumeen Etxean. Bi eguneko jardunaldietan, euskal literaturaren iragana, oraina eta etorkizuneko zalantzak aztertuko dituzte, […]
Saioa Alkaizaren ‘Saharari ixiltasun konplizerik Gabe’ da bertso-paper lehiaketaren irabazlea
Behin sorta saritua aukeratuta, egitasmoa bertso saio batekin borobilduko da ekainaren 30ean Gasteizen. Margotu den horma-irudiaren inaugurazioa egingo da, sorta saritua entzuteko aukera ere izango da sortzailearen eskutik eta jarraian bapateko bertso saioa ere antolatu dute. Urtearen lehen hilabeteetan eman zioten hasiera askotariko egitasmo honi. Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako SEADen Lagunen Elkarteak elkarlanean Saharak […]
Nafarroa Oinez festarako abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte
Erdian erein izenpean, abestiak familiek azken berrogeita hamar urteetan zehar euskararen alde Nafarroan egindako lana omendu nahi du. Tafallako Ikastolak urriaren 16rako prestatzen ari den Nafarroa Oinez festarako abestia aurkeztu du gaur prentsaurrekoan. Abestia ikastetxeko hainbat belaunalditako ikasle ohiek konposatu eta interpretatu dute, eta Nafarroa Oinez bezalako festa baten inguruan pilatzen diren oroitzapen, bizipen eta […]
Read More… from Nafarroa Oinez festarako abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte
Korterraza film laburren jaialdi ibiltaria Arabako 38 herritan izango da
Jaialdia Gasteizen abiatuko da uztailaren 7tik 9ra Artium Museoan, 22.00etatik aurrera. Korterraza jaialdiak aurten ere aire zabaleko zinema handi bihurtuko ditu Arabako plaza eta kaleak, urteko film laburrik nabarmenekin gozatzeko. Uztailaren hasieratik irailera bitartean, 42 proiekzio izango dira Arabako 38 herritan. Pandemiak markatutako edizioen ondoren, aurten Korterraza Gasteiz modu normalizatuan eta ohiko agertokira itzuliko da, […]
Read More… from Korterraza film laburren jaialdi ibiltaria Arabako 38 herritan izango da
Kalerki jaialdia egingo dute ekainaren 29tik uztailaren 2ra Zarautzen
Diziplinen oreka bilatu nahi izan dela nabarmendu dute antolatzaileek: dantza, zirkua, antzerkia, musika, txotxongiloak edota formatu bereziko ikuskizunak. Ekainaren 29tik uztailaren 2ra bitartean, Kalerki Kaleko Arteen Jaialdiaren 29. edizioa ospatuko da Zarautzen. Jaialdiak bere lekua egin du kaleko jaialdien zirkuituan; duela aste batzuk eman zion hasiera Gasteizko Kaldeartek udako kaleko jaialdien denboraldiari eta hilabete bukaeran […]
Read More… from Kalerki jaialdia egingo dute ekainaren 29tik uztailaren 2ra Zarautzen
Iban Illarramendik eta Eider Perezek irabazi dute haurrentzako albumak sortzeko ‘Etxepare saria’
Saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du, euskaraz, 2022ko udazkenean. Iban Illarramendi ilustratzaileak eta Eider Perez idazleak haurrentzako albumak sortzeko Etxepare saria irabazi dute Kirats lanarekin. Orotara 35 lan aurkeztu dira eta Miren Asiain ilustratzaileak, Idoia Sobrino liburuzainak eta Patxi Zubizarreta idazleak osatutako epaimahaiak hartu du Kiratsa-ren aldeko erabakia. Kiratsa album ilustratuak Ñimi kukuso edo arkakuso baten abenturak […]
Arabako Antzinako Musika Asteak hamalau kontzertu eskainiko ditu irailaren 2tik 10era
Arabako espazio naturaletan izango dira emanaldiak. Arabako Antzinako Musika Astearen 40. edizioak hamalau kontzertu eskainiko ditu irailaren 2tik 10era bitartean. “Lau hamarkada musika historikoen inguruan deskubrimenduak egiteko, elkartzeko eta gozatzeko. Azken batean, nazioarteko pertsona ospetsu garrantzitsuenekin lau hamarkadaz egindako kontzertu handiak”, adierazi du Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko diputatuak Daniel Broncano Musika Astearen […]
[BIDEOA] Donostiako bildumagile baten artelanen erakusketa paratu dute Okendo kultur etxean
Lau haizetara izeneko erakusketak 31 artistaren 57 artelan biltzen ditu guztira, tartean Jose Luis Zumetaren bi lan eta Oaia Peruarenaren mihise handi bat. 25 urte dira J. C. Armental bildumazaleak hainbat sortzaile garaikideren lanak eskuratzen hasi zela, tartean Jose Luis Zumetaren bi lan eta Oaia Peruarenaren mihise handi bat. Orain, urte guzti hauetan biltzen joan […]
[BIDEOA] Gasteizko Ekialdea institutuko ikasleek ‘Arte irekiak’ diziplinarteko proiektua sortu dute
Talde bakoitzak Errekaleor auzoko mural desberdinak landu ditu eta denen artean arte gida bat osatu dute. Horretaz gain, ikasleek beraiek sortutako muralak margotu dituzte ikastetxeko hormetan. Gasteizko Ekialdea BHI institutuko ikasle eta irakasleek EHUko WebLearner ikerketa taldearekin eta Errekaleor auzoarekin batera, Arte irekiak izeneko diziplinarteko proiektua sortu dute. Modu koordinatuan diseinatu eta garatu dute eta […]
