Dokumentu horiek berreskuratzeak aukera ematen du udalerriaren historia osatzeko. Zalduondok XV. eta XVI. mendeetako hamar dokumentu berreskuratu ditu. Bere garaian udal artxiboaren funtsan zeuden hauek. Zenbait arrazoigatik partikular baten eskuetan egon ziren eta orain, herritar batek berreskuratu ahal izan ditu. Zalduondoko Udalak pertsona horren jarrera eskertu nahi izan du, “ohoratu egiten duelako eta herritarren funts […]
Kategoria: Herrialdeak
Zubi Zahar ikastolak ‘Xe’ lelopean antolatuko du 2023ko Ibilaldia, Ondarroan
Maiatzaren 21ean egingo dute Bizkaiko ikastolen aldeko jaia, eta familia zein lagunekin euskaratik eta euskaraz ospatzeko eguna izatea nahi dute antolatzaileek, “ikastola eta euskal kultura Euskal Herriko zirrikitu guztietara zabalduz”. Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolak antolatuko du datorren urteko Ibilaldia, maiatzaren 21ean, Xe lelopean. Hirugarren aldia izango da Bizkaiko ikastolen aldeko jaia Ondarroan antolatzen dela, […]
Read More… from Zubi Zahar ikastolak ‘Xe’ lelopean antolatuko du 2023ko Ibilaldia, Ondarroan
Errenteria munduko kultura eta musikaren hiriburu bilakatuko duten lehen artistak aurkeztu dituzte
Irailaren 15etik 18ra egingo da Atlantikaldia jaialdia, ohiko esentzia nahiz formatua berreskuratuz. Tanxugueiras, Kolinga, Les Amazones D’Afrique eta Albany igoko dira oholtza gainera, besteak beste. Atlantikaldia Errenteriako Udalak antolatzen duen kultur topagune eta musika jaialdia da, aniztasunari gorazarre egiten dion festa. Jaialdiaren bederatzigarren edizioa izango da irailaren 15etik 18ra egingo dena eta azken bi urteetako […]
Sei taldek edota musikarik sormen egonaldiak egingo dituzte ‘Arkupehotsak’ proietuaren bidez, Azpeitin
Sortzaile berriei jardunerako tresnak eskaintzea, inguruan ditugun sortzaileak balioan jartzea eta belaunaldi berriei plaza bat ematea dira proiektuaren xedeak. 2017an Azpeitiko Kulturaz kooperatibak abian jarritako proiektua da Arkupehotsak. Jada lau edizio osatu ditu sortzaile berrien plaza izan nahi duen proiektuak. Tarte honetan dozenaka taldek zapaldu dute Sanagustin arkupeko oholtza. Bitartean Kulturaz kooperatibaren proiektua bera ere […]
Haziberri jaialdia antolatu dute uztailaren 12an Gernikan
Idoia Asurmendik, Izaro Andresek eta Eñaut Elorrietak osatuko dute 2022ko Haziberri jaialdiaren kartela. Kontzertua uztailaren 12an, asteartea, izango da, Europako Herrien parkean. Iaz, pandemia garai betean, Haziberri jaialdiaren lehen edizioa antolatu zen Gernikan. Antolakuntzarentzat “erronka berezia” izan zen eta ahalegin hartatik jasotako emaitzak politak izan zirela adierazi du: “iluntze/gau magiko bat, aparteko musika ikuskizuna Maren […]
Read More… from Haziberri jaialdia antolatu dute uztailaren 12an Gernikan
Ines Osinaga musikariak ‘Dena aldatzen da’ kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu
Miren Amurizak euskaratu zituen Mercedes Sosaren abesti honen letrak. Aldaketari egiten dio gorazarre. Mercedes Sosaren Todo Cambia kantaren hitzak euskaratu zituen Miren Amuriza bertsolariak duela urte batzuk. Ines Osinaga musikariak hitz horiek irakurtzeko aukera izan zuen eta ukelelea hartuta, jotzen eta abesten hasi zen. “Miren Amurizaren hitz hauek eta ukelele batek bizitza salbatu zidaten behin. […]
Read More… from Ines Osinaga musikariak ‘Dena aldatzen da’ kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu
Jon Bagües musikologoak Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria jaso du
1983an sortutako sariak euskal kulturaren alde egindako lan osoa aitortu nahi izan dio musikologoari. Musika eta kultura arloetako ordezkaritza zabal batek eta euskal erakunde publikoek babesa eman diote Jon Bagües Erriondori. Musikologo, artxibozain eta dokumentalistak jaso du bere jaioterria den Errenterian Eusko Ikaskuntzaren 2021eko Manuel Lekuona Saria. Etxepare Institutuko eta Epaimahai instituzionaleko bozeramaile Garbiñe Iztuetak […]
Read More… from Jon Bagües musikologoak Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria jaso du
BizkaIdatz Txikiaren 8. edizioko literatura sariak banatu dira
Kontakizunak garatzeko eta amaitzeko erronka hartu duten haur eta gazteek euskaraz Idoia Barrondo Etxebesteren Abrakadabra eta gaztelaniaz Andoni Abenojar Martinez de Eulateren El parque Mowg lanak jarraitu behar izan dituzte. Aurtengo BizkaIdatz Txikia VIII Haur eta Gazte Literatura Sariak Andoni Abenojar Martinez de Eulate, David Tijero Osorio eta Begoña Elorrieta Puentek osatutako epaimahaia izan du […]
Read More… from BizkaIdatz Txikiaren 8. edizioko literatura sariak banatu dira
Larrotxene Bideoko ekoizpenak Donostiako Antzoki Zaharrean aurkeztuko dira, ekainaren 24an
Bideoaldirako sarrerak doakoak izango dira, baina gonbidapenak Antzoki Zaharreko leihatilan jaso beharko dira egunean bertan (11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:00ra). Pertsona bakoitzeko gehienez bi gonbidapen eskuratu ahal izango dira. Urtero bezala, Donostiako Larrotxene Kultur Etxeak ikasturtean zehar egindako lanak Bideoaldian aurkeztuko ditu ekainaren 24an, arratsaldeko 19:00etan, Antzoki Zaharrean. 34 urte dira Larrotxeneko bideo espezializazioa Intxaurrondo […]
‘Hau’ diseinu lehiaketan parte hartu duten proiektuak San Telmo Museoan ikusgai
Donostiako San Telmo Museoko gastro-kultura gunean ikusgai izango dira Lau lehiaketan parte hartu duten lanetako batzuk, horietako bat da, hain zuzen ere, Pedro Galdonen Desocupacion del cilindro salero proiektu saritua. Lau lehiaketaren xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Horrela, alde batetik, ildo honetan ikerketa sustatzen da, eta honek usadioak eta ohiturak hein batean […]
Read More… from ‘Hau’ diseinu lehiaketan parte hartu duten proiektuak San Telmo Museoan ikusgai
