Aritz Ibarra, Sandra Salazar eta Aitor Gomez gazteak dira iazko urrian martxan jarritako Batera, kultur proiektuak elkarrekin deialdiko lan aukeratuen egileak. Iazko urrian Gasteizko gazteen artean euskarazko kultur sormena sustatzeko Batera deialdia jarri zuten martxan Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak aisialdi programak. Hainbat proiektu proposamen jaso ziren, eta horietako hiru diruz laguntzeko erabakia hartu zuen […]
Kategoria: Herrialdeak
Donostiako Zinemaldi Alternatiboa hobetzen laguntzeko diru kanpaina abiatu dute
Crowdfunding-aren helburua da Zinemaldi Alternatiboarentzat pantaila profesional bat eta proiektore on bat erostea, eta behar denean herri mugimenduaren esku uztea. Komunitatea plazan batu eta zinemaz gozatu nahi dutela adierazi dute. Hamalaugarren edizioa izango du aurtengoa Donostiako Zinemaldi Alternatiboak. Ohi bezala, irailerako antolatzen ari dira jaialdia, “Zinemaldi ofiziala baino egun bat lehenago hasi eta egun bat […]
Read More… from Donostiako Zinemaldi Alternatiboa hobetzen laguntzeko diru kanpaina abiatu dute
Peru Abarrategik irabazi du 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa
Manex Agirrerekin iritsi zen buruz burukora Abarrategi eta Serapio Lopezek jantzi zion txapela. 450 lagun elkartu ziren Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Arabako Bertsolari Txapelketako finala larunbatean jokatu zen Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Bertan Manex Agirre, Oihane Perea, Peru Abarrategi, Iñaki Viñaspre, Xabi Igoa eta Paula Amilburu bertsolariak izan ziren lehian. Arantxa Sobrino aurkezle eta Aintzane […]
Read More… from Peru Abarrategik irabazi du 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa
‘Poesia eta Pentsamendua’ jardunaldiak egingo dituzte ekainaren 13an eta 14an, Donostian eta Hernanin
Txillida Lekun izango da asteleheneko saioa, arratsaldeko 19:00etan. Bertan, Nuria Barriosen hitzaldia eta Luisa Etxenike eta Jon Gerediagaren errezitala izango dira, Jon Makuso arduratuko da musikaz. Astelehenean, ekainak 13, abiatuko dira urtero Donostian eta Hernanin antolatzen dituzten Poesia eta Pentsamendua izeneko jardunaldiak. Lehen emanaldi hau Hernaniko Txillida Lekun egingo dute, eta ekainaren 14an, berriz, Victoria […]
Gipuzkoako Eskola Txikien Jaia igandean egingo da Errezilen
Eskola Txikiak Bizirik lelopean antolatu dute 34. edizioa. Bigarren aldiz antolatuko da jai hau Errezilen, 1995ean egin baitzen lehen aldiz. San Martin Herri eskolak antolatu du aurtengo Eskola Txikien jaia igandean, Errezilen. Eskola Txikietako herrien arteko elkargunerako jai eguna izan ohi da, eta eskola txikien komunitatea elkartuz, eskola berezitu diren herri nahiz auzoen biziraupena ospatzeko […]
Read More… from Gipuzkoako Eskola Txikien Jaia igandean egingo da Errezilen
Iruñeko Jaso ikastolako ikasleek sortutako ‘Ximur’ musikalak Alzheimer Sozial 2021 saria irabazi du
Estatu espainiarreko Neurologia Elkarteak musikalaren proposamen artistiko eta hezitzailearen originaltasuna aitortu ditu, baita ikasleei zuzendutako dementzien ezagutzari eta prebentzioari lotutako irakaskuntza-proiektua ere. Iruñeko Jaso ikastolako ikasleek sortutako Ximur ikuskizunak Espainiako Neurologia Elkarteak (SEN) Alzheimer saria jaso du, bere kategoria sozialean. Ikastolak iaz eraman zuen musikala eszenara eta gaixotasun horri eta adinekoei bereziki eskaini zien. Hala, […]
Bergara Euskal Herriko rock, punk eta Oi! estiloko taldeen elkargunea izango da asteburuan
Bihar emango diote hasiera jaialdiari ondorengo talde hauekin: Rotten XIII, Kaleko Urdangak, Streetwise, Azken Sustraiak, Dinamita, Unidad Alavesa, Pubic Enemy eta Barne Guda. Larunbatean, berriz, Brigade Loco, Iheskide, The Lio, Des-kontrol, Jonny Gerriwelt, Neallta Fola, Labana, Arene 6, No Limits eta Alerta Gorria taldeen txanda izango da. Bergara Euskal Herriko rock, punk eta Oi! eszenako […]
Lekuz Leku jaialdia Bilboko kaleetara itzuliko da ekainaren 22tik 25era bitartean
Aurtengo egitaraua osatzen duten lanek egungo dantza garaikidearen panoramaren ikuspegi orokorra eskainiko dute, bai Euskal Herrikoa eta baita nazioartekoa ere. Lekuz Leku dantza garaikideko jaialdia Bilboko Abandoibarrara itzuliko da berriro ere, ekainaren 22tik 25era bitartean. Izan ere, azken bi urteetan, Deustuko La Fundacion aretoko terraza-begiratoki handian antolatu behar izan da, pandemiaren eraginez. Hala, 18. edizio […]
Read More… from Lekuz Leku jaialdia Bilboko kaleetara itzuliko da ekainaren 22tik 25era bitartean
Carmen Valero eta Elena Nuñez artisten ‘Perros y tuberias’ erakusketa paratu dute Bilbon
Ekainaren 10era arte egongo da zabalik Bizkaiko Batzar Nagusien Erakusketa Aretoan, 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera. Carmen Valero Rodriguez eta Elena Nuñez Mallen artista gazteen margolanez osatutako Perros y tuberias izeneko erakusketa paratu dute ekainaren 10era arte, Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan. Erakusketak EHUko Arte Ederren Fakultateko Pintura Masterrean egindako lana islatzen duten hamabost margolan inguru […]
‘Gazte Klik Klak’ lehiaketan aukeratutako lan onenak biltzen dituen erakusketa zabaldu dute Gasteizen
Laura Garcia, Jose Martinez, Ania Rio eta Patricia Laisekaren lanak egongo dira Amarika aretoan ikusgai ekainaren 26ra arte. Tetrapack 2022 izeneko erakusketak Gasteizko Udalak Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean antolatutako argazki eta bideo digitalen Gazte Klik Klak lehiaketan aukeratutako lan artistiko onenak biltzen ditu. Ekimenaren helburua da bertako sortzaile gazteen sormen artistikoa bultzatzea eta ikusgai jartzea. […]
