[BIDEOA] Adinekoen munduak dakartza Maixa Zugasti idazleak ‘Atarian’ eleberrira

Eleberria hiru ahotsetan dago idatzita: bi adineko pertsonenak dira eta hirugarrena kontrapuntu moduan funtzionatu nahi duen nerabe batena da. Idazleak adinekoen maitasun kontuak nabarmendu nahi izan ditu lan berrian. Adinekoen munduak dakartza Maixa Zugasti idazlearen (Tolosa, 1973) Atarian eleberriak, kaleratzen duen bigarrena. Donostian aurkeztu du liburu berria Erein argitaletxearen eskutik. Egileak azaldu duenez, eleberria hiru […]

Read More… from [BIDEOA] Adinekoen munduak dakartza Maixa Zugasti idazleak ‘Atarian’ eleberrira

Dena Prest da Pasaiako Dantza Festibalari hasiera emateko

Ekainaren 9tik 12ra bitartean egingo laugarren edizioa Pasai Antxoko kaleetan zehar. 16 dantza ekitaldik osatuko duten 10 ordutik gorako doako dantza eskaintza. Euskal Herri osotik etorritako estilo ugariko sortzaile eta dantzariek maila eta interes handiko hamasei dantza ikuskizun aurkeztuko dituzte aurten ere Pasaiako Dantza Festibalean. Laugarren edizioa ekainaren 9tik 12ra bitartean egingo da Pasai Antxoko kaleetan zehar. […]

Read More… from Dena Prest da Pasaiako Dantza Festibalari hasiera emateko

BilboArtek bigarren egoitza bat izango du Abandoibarrako ibaiertzean

Datorren urtean 25 urte beteko ditu zentroak eta gune berria irekitzea ospakizunetako bat izango da. BilboArteren 25. urteurrenerako urtebete baino ez da geratzen eta Udalak zentroa zabaltzeko eta handitzeko proiektua martxan jarri du. Horren emaitza izango da datorren urtean Abandoibarrako ibaiertzean irekiko den egoitza berria. “Eraikina txiki ari zen geratzen, duela zenbait urtetik hona kudeatzen […]

Read More… from BilboArtek bigarren egoitza bat izango du Abandoibarrako ibaiertzean

Ramon Saizarbitoriaren ‘Martutene’ aukeratu dute Klasikoen XIII. Irakurraldi Jarraiturako

Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako irakurraldia ekainaren 8an izango da Arriaga antzokian. Irakurketarako zaletasuna bultzatzeko asmoz, aurten ere Klasikoen Irakurraldi Jarraitua egingo dute ekainaren 8an, Bilboko Arriaga antzokian. Hamabosgarren edizio honetarako Ramon Saizarbitoria idazlearen Martutene eleberria aukeratu dute. Hala, Bilbo Zaharra euskaltegiko kideak euskal kultura zein gizarte edo kirol arloko hainbat lagun ezagunekin batera, idazlearen obra […]

Read More… from Ramon Saizarbitoriaren ‘Martutene’ aukeratu dute Klasikoen XIII. Irakurraldi Jarraiturako

Gaur abiatuko da Kaiola Festibala Galdakaon

Oren Ambarchi & Crys Cole, Marcia Bassett & Samara Lubelski, Francois J. Bonnet & Stephen O’Malley igoko dira oholtzara, besteak beste. Ateak 20:00etan irekiko dira, kontzertuak 20:30ean hasteko, eta ikusleak zutik egongo dira, jatorrizko formatura itzuliz. “Esperimentazioa, askatasuna, jolas”, hori da Kaiola musika jaiaialdiaren funtsa antolatzaileen arabera. Seigarren edizioa du aurtengoa, eta bere muinera bueltatuta […]

Read More… from Gaur abiatuko da Kaiola Festibala Galdakaon

Arte eszenikoetako proiektu bat sarituko da Durangoko Azokaren 5. Sormen Bekan

Irailaren 21era arte egongo da proposamenak aurkezteko epea zabalik. Aurtengo Durangoko Azokaren baitan ezagutzera emango dute irabazlea. Euskarazko sorkuntza sustatzeko eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera emateko asmoz, Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak martxan jarri dute bosgarren urtez Sormen Beka Da. Bosgarren edizio honetan arte eszenikoen arloko pieza laburreko proiektu proposamen bat sarituko […]

Read More… from Arte eszenikoetako proiektu bat sarituko da Durangoko Azokaren 5. Sormen Bekan

Euskal etnopoloaren aurtengo jardunaldiek kultura eskubideen gaia izango dute hizpide

Baionako Euskal Museoan izango dira jardunaldiak ekainaren 23an eta 24an. Euskal Kultur Erakunde antolatzaileak aurreratu duenez, “Kultura eskubideek zerbaitetarako balio ote digute? galderatik abiatuz, kultura eskubideen inguruko erronkak eta perspektibak eztabaidatuko dira”. Sarrera doakoa izango da, baina ekainaren 17a baino lehen izena eman beharko da. Euskal Etnopoloa labelaren baitan, Euskal Kultur Erakundeak (EKE), ARI-CNRS erakundearekin […]

Read More… from Euskal etnopoloaren aurtengo jardunaldiek kultura eskubideen gaia izango dute hizpide

Ekainaren 27an abiatuko da Kalealdia, Bilboko Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia

Uztailaren 2ra bitartean, Euskal Herriko zein nazioarteko kale antzerki taldeak ariko dira hirian. Ekainaren 27tik uztailaren 2ra bitartean, 23. Kalealdia ospatuko da Bilbon, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia. Euskal Herriko zein nazioarteko taldeek hartuko dute parte bertan. 2022 honetarako jaialdia, gainera, indartuta datorrela aurreratu du Bilboko Udalak, “programazio gehiago, eremu gehiago eta dekorazio gehiagorekin”. Gonzalo […]

Read More… from Ekainaren 27an abiatuko da Kalealdia, Bilboko Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia

Olatz Salvadorrek, Mikel Urdangarinek eta Xamanak taldeak ‘Ostera, bizi bizian’ kontzertua eskainiko dute

Zuzenekoa ekainaren 17an izango da Bilboko Kafe Antzokian, gaueko 22:00etan. Sarrerak salgai daude jada. Euskaltzaleen Topaguneak Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Xamanak taldekidearekin batera, Ostera Bizi Bizian kontzertua aurkeztu dute gau, Bilbon. Hala, iazko udazkenean Olatz Salvadorrek, Mikel Urdangarinek eta Xamanak taldeak online eskainitako hiru kontzertuak aurrez aurre eta kontzertu bakar batean ikusteko aukera izango dute […]

Read More… from Olatz Salvadorrek, Mikel Urdangarinek eta Xamanak taldeak ‘Ostera, bizi bizian’ kontzertua eskainiko dute

Juan Aizpitarte artistaren ‘Mater’ erakusketa paratu dute Iruñeko Ziudadelan

Asteartetik larunbatera bisitatu ahal izango da erakusketa, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era. Igandeetan goizez egongo da aretoa zabalik. Juan Aizpitarte artistaren Mater izeneko erakusketa paratu dute Iruñeko Ziudadelako Labean ekainaren 26ra arte. Aizpitarte diziplina desberdinen inguruan hausnartzen duen egile polifazetikoa da, eskulturaren, instalazioaren, graffitiaren, hiri esku-hartzearen, performance-ekintzen eta edizio-proiektuen aukerak hartzen ditu oinarri gisa. Idazketatik […]

Read More… from Juan Aizpitarte artistaren ‘Mater’ erakusketa paratu dute Iruñeko Ziudadelan