‘El Mentiron: Gasteizko XIX. mendeko album baterako orriak’ izeneko erakusketa paratu dute Gasteizen

Erakusketan Ricardo Becerrok El Mentiron (1868-1869) egunkariko zuzendaritzan sortutako hogei bat diseinu satiriko daude ikusgai. Bibat Museoko Bendaña Jauregiko patioan jarri dituzte marrazkiak ikusgai, irailaren 25era arte. Gasteizko Komedialdia jaialdiak umoreari lotutako ekimenez betetako egitaraua prestatu du igandera arte. Jaialdiaren harira, El Mentiron: Gasteizko XIX. mendeko album baterako orriak izeneko erakusketa ere aurkeztu dute, Bibat […]

Read More… from ‘El Mentiron: Gasteizko XIX. mendeko album baterako orriak’ izeneko erakusketa paratu dute Gasteizen

Mintza Eguna egingo dute ekainaren 5ean, Hendaian

Euskal Herriko Mintzalagun eta euskaltzale guztiak gonbidatu nahi dituzte ekimenera, harreman berriak sortzeko eta Mintzapraktika egitasmoa ezagutzeko aukera bikaina dela diote antolatzaileek. Txartelak maiatzaren 30era arte egongo dira salgai. Euskal Herriko mintzalagunen festa nagusia egingo da ekainaren 5ean, Hendaian. Euskaltzaleen Topagunea da ekimen honen antolatzailea eta euskaltzale guztiei luzatu nahi izan die gonbita, euskararen inguruan, […]

Read More… from Mintza Eguna egingo dute ekainaren 5ean, Hendaian

Muñatones Gaztelurako propio sortutako ikuskizuna eskainiko da larunbatean Muskizen

MusEkintzak, Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen lehen Jaialdiak, esperientzia ezberdin eta bakarra eskainiko du datorren maiatzaren 28an, 12:30ean, Muñatones Gazteluan. Muskizko Muñatones Gaztelura hurbiltzen direnak antzezpen berezi batez gozatzeko aukera izango dute maiatzaren 28an, 12:30ean: Hortzmuga Teatro konpainiaren eskutik, MusEkintzak antolatu dituen tailerretan parte hartu duten hogei bat lagunek jardungo dute Zai Zoi Bele Batukada Feminista […]

Read More… from Muñatones Gaztelurako propio sortutako ikuskizuna eskainiko da larunbatean Muskizen

Kaleko arteen zirkuituak 60 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu, Bilbon

Maiatzaren 26an abiatuko da zikloa. Zirkua, clowna, dantza, magia, musika edota kale-antzerkia izango dira nagusi hiruko kale eta auzoetan zehar. Bilbok Eszena Kalera programaren edizio berri bat hartuko du maiatzaren 26tik irailaren 25era bitartean. Guztira 63 kultura proposamen izango dira tokiko 22 konpainiaren eskutik. Hala, Eszena Kalera zikloak auzoetara hurbilduko ditu zirku garaikidea, clowna, magia, […]

Read More… from Kaleko arteen zirkuituak 60 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu, Bilbon

Nafarroako bertsolaritza dokumentatzeko eta ikertzeko hitzarmena sinatu dute

Akordioaren bidez, Nafarroako Bertsozale Elkarteak urteetan egindako lanari esker bere aintzatespena eta finantzaketa jasoko ditu. Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Euskarabidea-Euskararen Nafarroako Institutuak elkarteak 40.000 euroko hitzarmena sinatu dute 2022an zehar dokumentazioan oinarritutako eta bereziki Nafarroako bertsolaritzan oinarritutako ikerketa lan bat egiteko. Akordio horri esker, bertsolaritzak Nafarroan uzten duen ondarea biltzeko eta ikertzaileen esku jartzeko elkarteak […]

Read More… from Nafarroako bertsolaritza dokumentatzeko eta ikertzeko hitzarmena sinatu dute

Haizea Beruete bertsolari gaztea zendu da

Bertsolaritzako hainbat esparrutan aritu zen. Nafarroako Txapelketan hartu zuen parte. Bertso eskolako irakasle aritu zen, begirale ere izan zen bertso udalekuetan, eta Gure aldetara proiektuan hartu zuen parte. Haizea Beruete Lopetegi bertsolari iruindarra zendu da, 28 urte zituela. Bertsoa.eus atariak ezagutzera eman duenez, bertsolaritzako hiru plaza garrantzitsutan kantatu zuen: eskolartekoan umetan (Euskal Herriko Eskolarteko finalean […]

Read More… from Haizea Beruete bertsolari gaztea zendu da

Eztena arte eszenikoen jaialdia ekainaren 5etik 12ra egingo da Errenterian

Aurtengo edizioan askotariko zortzi ikuskizun ikusteko aukera egongo da Lekuona Fabrikan, Mikelazulo kultur elkartean eta Niessen auditorioan. Ekainaren 5etik 12ra bitartean, Eztena arte eszenikoen edizio berria egingo dute Errenterian, Zizt! Kultur elkarteak, Mikelazulo kultur elkarteak eta Errenteriako Udalak antolatuta, EHAZE Antzerki taldearen laguntzarekin. Jaialdia duela 14 urte sortu zen edukietan, formetan, zein antolakuntza moduetan arriskuak […]

Read More… from Eztena arte eszenikoen jaialdia ekainaren 5etik 12ra egingo da Errenterian

Kimia Kamvari izango da aurtengo Artea abian egitasmoan parte hartuko duen artista

Azaroan inauguratuko da bere lanekin osatutako erakusketa Donostiako San Telmo Museoko Laborategian. Kimia Kamvari (Kolonia, 1986) izango da aurten Artea abian proiektuan parte hartuko duen artista, 2020ko lehen edizioan Nagore Amenabarrok parte hartu ondoren. Ekimen honen bidez, Kutxa Fundazioak eta Donostiako San Telmo Museoak beren ibilbide profesionalaren hasieran eta beren obraren aurkezpen monografikoari aurre egiteko […]

Read More… from Kimia Kamvari izango da aurtengo Artea abian egitasmoan parte hartuko duen artista

Maddi Agirrek irabazi du Arabako Eskolartekoa

Zortzi bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Maddi Agirrek jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Danel Herrarte izan da. Biak izango dira Arabako ordezkari Euskal Herriko Eskolartekoan. Larunbatean jokatu da 14-18 urte bitarteko Arabako Eskolarteko Txapelketa Gasteizko Federico Garcia Lorca aretoan 14 urtetik beherako txikien idatzizko eta bapateko bertsolari gaztetxoenen Gasteizko topaketaren ostean. Bertsozaleren […]

Read More… from Maddi Agirrek irabazi du Arabako Eskolartekoa

Beñat Astiz barañaindarrak jantzi du 2022ko Nafarroako Eskolartekoaren txapela

Zazpi bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Barañaingo jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Eki Mateorena izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari Euskal Herriko Eskolartekoan. 36. Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa Arantzako Aterpean jokatu da, bertan ospatzen ari diren Nafarroako Bertso Eskolen Topaketen baitan. Zazpi bertsolarik hartu dute parte txapelketan: Antton Ciriza Saragueta (Iruñea), […]

Read More… from Beñat Astiz barañaindarrak jantzi du 2022ko Nafarroako Eskolartekoaren txapela