Paskual Rekalde: “Baztango euskara ‘nafartzen’ ari da”

Euskaltzain osoak sarrera-hitzaldia egin du gaur sorterrian, Amaiurren. 2020ko uztailaren 17an, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen hizkuntzalari nafarra, baina pandemiaren eraginez sarrera-hitzaldia atzeratu da. Duela bi urte, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Paskual Rekalde hizkuntzalari nafarra. Orain, eta Akademiaren barne-arauek agintzen dutenari jarraikiz, sarrera-hitzaldia egitea egokitu zaio euskaltzainari. Euskaltzaindiak bere sorterriko plazan antolatu duen ekitaldian […]

Read More… from Paskual Rekalde: “Baztango euskara ‘nafartzen’ ari da”

[BIDEOA] Izaskun Etxeberria Zufiarre idazleak ‘Esaten ez den guztia’ ipuin bilduma kaleratu du

Lan berrian filmetan eta liburuetan deskribatua izan den inguru-abarrean bizi edo bertatik pasatu diren protagonismo gabeko andre-gizon, haur eta helduen bizipenak jasotzen dira. Esaten ez den guztia da Izaskun Etxeberria Zufiarre idazlearen (Altsasu, 1964) aurreneko liburua, gaur goizean aurkeztu du Donostian, Pamiela argitaletxearen eskutik. Lan berri honek aspaldi egilearen buruan dantzan zeuden gaiak jasotzen ditu […]

Read More… from [BIDEOA] Izaskun Etxeberria Zufiarre idazleak ‘Esaten ez den guztia’ ipuin bilduma kaleratu du

Tartean Teatroak ‘Bake Lehorra’ antzezlana estreinatuko du Zornotza aretoan

Patxo Telleria antzerkigileak idatzi eta zuzendu du obra, taula gainean, berriz, Mikel Losada eta Aitor Fernandino aktoreak ikusiko ditugu. Tartean Teatroak Mikel Losada eta Aitor Fernandino aktoreak igoko ditu oholtzara, Zornotzan. Ikuskizunak bi bertsio ditu eta euskarazkoa maiatzaren 23an taularatuko dute lehenengoz Zornotza aretoan. Konpainiak azaldu dutenez, “Bake Lehorra obrak gogora ekartzen digu erreza dela […]

Read More… from Tartean Teatroak ‘Bake Lehorra’ antzezlana estreinatuko du Zornotza aretoan

Mikel Urdangarinek ‘100/25 BOS – Mikel Urdangarin’ proiektua aurkeztu du, bere kantuen orkestrarako egokitzapenean oinarrituta

Musikariaren abesti esanguratsuenetako batzuk orkestrara egokitzea, Bilboko Orkestra Sinfonikoak interpretatzea, zenbait kontzertu egitea eta disko bat grabatzea dira proiektuaren ardatz nagusiak. Mikel Urdangarinek 100/25 BOS – Mikel Urdangarin izeneko proiektua aurkeztu du gaur goizean Bilboko Euskalduna Jauregian. Proiektu hau kantautore zornotzarraren 25 urteko ibilbide musikala ospatzeko aurten egiten ari den jardueren artean kokatzen da eta […]

Read More… from Mikel Urdangarinek ‘100/25 BOS – Mikel Urdangarin’ proiektua aurkeztu du, bere kantuen orkestrarako egokitzapenean oinarrituta

Sardiniako bertso jarriak eta bat-batekoak Usurbilen eta Azpeitian

Emanaldia maiatzaren 19an eta 20an eskainiko da. Sarrerek 5 euro balio dute Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 7 gainerako zaleentzat; www.bertsosarrerak.eus atarian eskura daitezke. Bertsozale Elkarteak bere ekimenez eta elkarlanean antolatutako saio esperimentalak dira Bidaiak. Azaldu dutenez, “ohiko bertso plazatik harago, bestelako emanaldi eta saiakera berritzaileei aukera ematea du helburu, bertso plazaren formatuen ertzak zorrozteko eta […]

Read More… from Sardiniako bertso jarriak eta bat-batekoak Usurbilen eta Azpeitian

Bizkaiko 44 museok bat egingo dute Museoen Nazioarteko Egunarekin

Herritarrak museo horien “boterea sentitzera gonbidatu nahi dituzte. Herritarrei museoen aniztasuna eta aberastasuna eskuratzen laguntzeko asmoz, Bizkaiko 44 museok bat egingo dute Museoen Nazioarteko Egunarekin asteazkenean, maiatzak 18. Museoak aktibo daude eta jarduerak eskaintzen dituzte urte osoan zehar. Hori dela eta, oraingo honetan Bizkaiko Foru Aldundiak museo horien garrantzia eta eginkizuna azpimarratu nahi ditu, ez […]

Read More… from Bizkaiko 44 museok bat egingo dute Museoen Nazioarteko Egunarekin

Irakurketa feminista taldeen II. Topaketa egingo dute maiatzaren 28an, Ikaztegietan

Solasaldia eta bertso saio literarioa antolatu dituzte, besteak beste. Ikaztegietako irakurketa feminista taldeak Tolosaldeko Irakurketa Feminista taldeen bigarren topaketa antolatu du datorren maiatzaren 28rako. Iaz Lezon izan zen lehen topaketa eta izandako harrera onaren ostean, bigarren edizio hau antolatzea erabaki dute, oraingoan, baina, Ikaztegietan izango da eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Antolatzaileek Tolosaldeko Atarirako […]

Read More… from Irakurketa feminista taldeen II. Topaketa egingo dute maiatzaren 28an, Ikaztegietan

Egitarau berezia prestatu dute San Telmo Museoan 2022ko Museoen Nazioarteko Egunaren harira

Doako sarrera maiatzaren 18an, 21ean eta 22an. Bisita gidatu eta musika eta dantza egitaraua izango dira Udalaren Musika eta Dantza Eskolarekin eta Francisco Escudero Kontserbatorioarekin lankidetzan. Museoen Nazioarteko Egunaren harira, egitarau berezia antolatu dute Donostiako San Telmo Museoan. Maiatzaren 18an, asteazkena, sarrera doakoa izango da, eta ospakizuna asteburura ere iritsiko da, larunbatean eta igandean, maiatzaren […]

Read More… from Egitarau berezia prestatu dute San Telmo Museoan 2022ko Museoen Nazioarteko Egunaren harira

Anjel Lertxundi idazleak ‘Desertuan behatxuloa’ liburua kaleratu du

Saiakeraren zentzu betean ari da idazlea liburu honetan enbor askotarikoei ezpal askotarikoak ateratzeko lanean. Anjel Lertxundi idazleak Desertuan behatxuloa izeneko saiakera aurkeztu du Alberdania argitaletxearen eskutik eta Juan Kruz Igerabide lagunarekin batera. Edizio lanetan aritu da azken hau eta egilearen testuen edizio lana egiteak bertigo pixka bat ematen diola ere aitortu du. “Abian doan tren […]

Read More… from Anjel Lertxundi idazleak ‘Desertuan behatxuloa’ liburua kaleratu du

Maiatzaren 28an Bardo Eguna ospatuko dute, Garraldan

Nafarroako helduen Bertso Eskoletako kideak elkartzea eta sarea trinkotzea izango du helburu egunak. 2012an estreinatu zenetik, bi urtean behin ospatu da Bardoak, Nafarroako taldekako bertso txapelketa, banakako txapelketarekin txandaka. Bost edizio egin dira ordutik hona, eta ehundaka parte hartzaile pasa dira bertatik: bertsolariak, gai-jartzaileak, laguntzaileak… Iaz udaberritik udazkenera mugitu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketa, banakakoa, eta […]

Read More… from Maiatzaren 28an Bardo Eguna ospatuko dute, Garraldan