Korrikaren amaiera festarako dena prest da Donostian

Donostiako Boulevard Zumardian bukatuko da Korrikaren edizio honen 2.500 kilometroko ibilbidea, apirilaren 10ean, eta aurreikusitakoa baino urtebete geroago. Antolatzaileek azaldu dutenez, “Gipuzkoako hiriburu osoa zeharkatu ondoren, Zurriola hiribidetik sartuko da karabana koloretsua. Amaiera ekitaldia bertan izango da; eta segidan, bertaratutakoei helduko zaie festarako tenorea”. 22. Korrikaren amaiera festa aurkezteko egin dute prentsa-agerraldia gaur Korrikako arduradunek. […]

Read More… from Korrikaren amaiera festarako dena prest da Donostian

Nafarroako gazteen Bertso Eskolen topaketetan parte hartzeko izen-ematea zabaldu dute

Internet bidez eman beharko da izena, apirilaren 7tik 26ra bitarte. 2021eko Negulekuetan izena eman zuten ikasleek aukera izango dute apirilaren 4tik 6ra bitarte ere izena emateko. Nafarroako gazteen Bertso Eskolen topaketak maiatzaren 21etik 22ra egingo dira Arantzan. Bertan, Nafarroa osoko 9 eta 18 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute bi txandatan: LHko ikasleena bata, […]

Read More… from Nafarroako gazteen Bertso Eskolen topaketetan parte hartzeko izen-ematea zabaldu dute

Donibane Garaziko adierazpena aurkeztu dute, ‘Hitzekin. Denok euskara doan’ dinamikaren barruan

Adierazpen honekin, Euskal Herriko administrazio nagusiei dei egiten diete, “unea da euskal herritar orori euskara ikasteko bidea doakoa izan dakion neurriak hartzeko. Proposamen eta bide ezberdinak ezagutzen ditugu. Elkar gaitezen eta osa dezagun, elkarlanean, eta berandu baino lehen, guztiok doan ikasteko bide-orria”. AEK-k Hitzekin denok euskara doan izeneko dinamika aurkeztu zuen duela bi aste, Korrikaren […]

Read More… from Donibane Garaziko adierazpena aurkeztu dute, ‘Hitzekin. Denok euskara doan’ dinamikaren barruan

Bizkaidatz Literatura Sarian parte hartzeko deialdia zabalik

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Gotzone Butron eta Mikel Alvira idazleek proposaturiko istorioen hasierei jarraikortasuna eman beharko diote. Kontakizunek gutxienez 12 eta gehienez 15 orrialdeko luzera izan beharko dute eta apirilaren 5etik irailaren 9ra bitartean aurkeztu beharko dira, eskuz zein posta elektroniko bidez. Bizkaitarren literatura-sorkuntza bultzatu eta sustatzeko asmoz jaio zen Bizkaidatz Literatura Saria duela […]

Read More… from Bizkaidatz Literatura Sarian parte hartzeko deialdia zabalik

Donostiako San Telmo Museoak Gervasio Sanchez argazkilariaren ‘Bizitza’ erakusketa paratu du

Museoko Laborategian izango da ikusgai ekainaren 12ra arte, doako sarrerarekin. Gervasio Sanchez argazkilariaren 41 irudirekin osatutako Bizitza izeneko erakusketa zabaldu du  Donostiako San Telmo Museoak. Gerardo Mosquera da komisarioa, eta nagusiki zuri beltzean egindako argazkiak biltzen ditu, 1991tik 2015era arteko urteetan munduko gerra ezberdinetan egindakoak. Aurretik beste zenbait egoitzatan ere izan da ikusgai, Vida izenburuko […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak Gervasio Sanchez argazkilariaren ‘Bizitza’ erakusketa paratu du

Sakelako hiztegien bilduma berrargitaratu dute

Euskararen ikaspenean bidelagun izatea eta ahozko erabilera azkartzea ditu helburu hiztegi sortak. Euskararen Erakunde Publikoak (EEP), Euskal Elkargoak, eta Baiona, Donibane Lohizune, Hendaia eta Miarritzeko herriko etxeek sakelako 30 hiztegi jasotzen dituen bildumaren berrargitalpena aurkeztu dute. Material honen helburua bikoitza dela diote: alde batetik, “euskararen ikaspenean bidelagun izatea eta ahozko erabilera azkartzea”. Bestetik, “gai orokorrak […]

Read More… from Sakelako hiztegien bilduma berrargitaratu dute

Gasteizko Poetak Maiatzean jaialdiak hamargarren urteurrena ospatuko du aurten

Maiatzaren 1tik 31ra bitartean egingo da jaialdia. Edizio berezi honek poesia errezitaldiak, musika, poesia lehiaketak, erakusketak, dantza eta lantegiak eskainiko ditu, besteak beste, adin guztietako jendearentzat. Araban poesia hedatzeko eta poesiaren eta gizarte-ehunaren arteko lotura sortzeko asmoz, aurten ere Poetak Maiatzean jaialdia antolatu du Hunkitu Arte elkarteak, maiatzaren 1etik 31ra bitartean. Elisa Ruedak zuzentzen duen […]

Read More… from Gasteizko Poetak Maiatzean jaialdiak hamargarren urteurrena ospatuko du aurten

Ekainaren 5ean egingo dute Euskal Eskola Publikoaren Jaia, Bastidan

Hazitik gora izango da leloa. “Honen bidez Arabako Errioxako ikastetxe publikoak balorean jarri nahi ditugu, bizitzen ari diren transformazio prozesuak aitortuz eta gizarteratuz. Covid-19aren ondorioz azken bi urteetan bertan behera geratu ondoren, Euskal Eskola Publikoaren jaia Bastidan ospatuko da aurten, ekainaren 5ean. Bastidako eskola publikoko ordezkariek, Arabako Errioxako ikastetxe publikoetako ordezkariek, familiek eta zuzendaritza-taldeak prentsa […]

Read More… from Ekainaren 5ean egingo dute Euskal Eskola Publikoaren Jaia, Bastidan

Bertsoa Bizi Gaztek BBG Plazara! eta BBG egonaldia antolatu ditu

Ekainean Abadiñon egonaldi bat burutuko da izena ematen duten gazte bertsozaleekin. Arabako Bertsozale Elkarteak 2016an abiarazi zuen Bertsoa Bizi Gazte egitasmoa Arabako Aldundiaren, tokian tokiko Udalen eta institutu, ikastetxe eta Ikastolen babesean. “Gazteen euskararen erabilerarekin kezkaturik, egoera soziolinguistikoari aurre egin eta gure ondarean alea jartzeko xedez sortu zen. Honetarako euskara sorkuntza ardatz nagusia izanik eta bertsoa enbor nagusi”, azaldu […]

Read More… from Bertsoa Bizi Gaztek BBG Plazara! eta BBG egonaldia antolatu ditu

Papera euskarri erabiltzen duten Arabako lau artistaren talde-erakusketa ikusgai Gasteizen

Dorleta Ortiz de Elguea, Koko Rico, Iban Arroniz eta Joaquin Lararenak dira  maiatzaren 1era arte Ikusgai izango diren lanak. Gasteizko Vital Fundazioa erakusketa-zentroak Dorleta Ortiz de Elguea, Koko Rico, Iban Arroniz eta Joaquin Lara artista arabarren talde erakusketa hartuko du maiatzaren 1era arte. Papera euskarri erabiltzea da artista hauek guztiek komunean duten ezaugarri nagusia. Erakusketa […]

Read More… from Papera euskarri erabiltzen duten Arabako lau artistaren talde-erakusketa ikusgai Gasteizen