Medialabek antolatutako Immaterial topaketak arlo digital eta birtuala ardatz dituen programa oparoa hartuko du gaurtik igandera bitartean, hainbat adituren parte-hartzearekin. Gainera, espazioa zabalik izango da bisitariek mundu birtualera hurbiltzeko esperientziak bizi ditzaten. Immaterial errealitate digitalaren paradigmaren inguruko topaketa esperimentala da. Antolatzaileek azaldu dutenez, “printzipioz interes edo profil jakin batzuk dituzten pertsonekin erlazionatzen dugu presentzia digitalaren […]
Kategoria: Herrialdeak
[BIDEOA] Agustin Arrieta idazleak lau gazteren arteko elkarrizketa dakar ‘Gaueko eztabaidak’ liburuan
Hiru gautan banatu du egileak elkarrizketa hau: Lehenak zientziaz, erlijioaz eta egiaz dihardu; Bigarren gauak arteaz, generoaz, maitasunaz eta balioez; eta Hirugarrenak zoriontasunaz. Liburuak benetako elkarrizketaren eta eztabaidaren aldarrikapena izan nahi duela nabarmendu du egileak. Gauez gertatzen den lau gazteren arteko elkarrizketa bat da Agustin Arrieta (Errenteria, 1962) idazle eta filosofiako irakasleak Donostian aurkeztu duen […]
Ikastola batetik ikastola guztietara salto egiteko Milimetroak egitasmoa aurkeztu dute
Milimetroak apirilaren 26an egingo da Oarsoaldean eta maiatzaren 20an Tolosaldean. Kilometroak festa erraldoia eta bakarra ardatz zuen ohiko eredua atzean uzteko asmoa azaldu dute aurten. Berrikuntzen artean, gaur Euskal Herriko Ikastolen Etxean aurkeztu duten Milimetroak izeneko egitasmoa dago. Ekimen honen bitartez, Ibarrako Uzturpe ikastolak Tolosaldeako beste ikastetxeetako ikasleekin harremana sustatu nahi du eta bide batez, […]
Mikel Erkiaga artistaren marrazkiak Bilboko Rekalde Aretoan jarri dituzte ikusgai
Barriek erakusketa zikloaren barruan ikusi ahal izango dira obrak maiatzaren 29ra arte. Jenni Alvarado, Javier R. Perez-Curiel, Urtzi Urkixo, Izaskun Araluzea eta Mikel Erkiaga dira Barriek programaren hamargarren edizioan beka lortu duten artistak. Beka honen bidez, sortzaile hauen lanak Bilboko Rekalde aretoan ikusteko aukera egongo da datozen hilabeteotan. Izaskun Araluzearen ostean, Mikel Erkiaga (Bilbo, 1994) […]
Read More… from Mikel Erkiaga artistaren marrazkiak Bilboko Rekalde Aretoan jarri dituzte ikusgai
ICOFF, Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 1. edizioak 53 lan aurkeztuko ditu, Gasteizen
Apirilaren 4tik 9ra bitartean egingo da jaialdia, Vital Fundazioa Kulturunean. Kepa Sojo eta Sonia Pacios zinemagileek Icoff Film Laburren Nazioarteko jaialdia sortu dute Vital Fundazioaren laguntzarekin. Lehen edizioa Gasteizen egingo da, apirilaren 4tik 9ra, Fundazioa Kulturunean. Jaialdiko bi lehiaketa-sailetan parte hartzeko jasotako 874 film laburretatik 53 aukeratu ditu hautaketa batzordeak. Hala, Ofizialak 30 lan izango […]
Augustin Zubikarai XXII. sarian parte hartzeko deialdia zabalik da
Proiektuak irailaren 30era arte bidali ahal izango dira. Irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du eta eleberria Elkar argitaletxearekin argitaratuko du. Euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, Augustin Zubikarai saria antolatzen dute urtero Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Hamar urtez nobela laburrentzako lehiaketa izan zen Agustin Zubikarai beka, baina 2010ean formatuz aldatu eta nobelak […]
Read More… from Augustin Zubikarai XXII. sarian parte hartzeko deialdia zabalik da
Amurrion dena prest dute 22. Korrikari hasiera emateko
Euskal Herriko jendarteak hitzordu garrantzitsua izango du datorren ostegunean, martxoak 31, Amurrion. Izan ere, 22. Korrika bertatik abiatuko da arratsaldeko 16:30ean. Amurrioko eta Aiaraldeko herritarrek egun osoko jaia prestatu dute Korrikari hasiera emateko. Hasteko, txupinazoa eta kale animazioarekin girotuko dute herria, eta goizean hainbat ekimenek alaituko dute eguna. Eguerdian parrillada antolatu dute eta herriko hainbat […]
Read More… from Amurrion dena prest dute 22. Korrikari hasiera emateko
31 talde eta bakarlari ariko dira Hatortxu Rock jaialdian, uztailean
Delirium Tremens, Zelanda, Rotten XIII, Zoo, Skabidean, Anari, Ibil Begi edota Sua izango dira Atarrabiako oholtzara igoko diren taldeetako batzuk. Zerua (hel)muga lelopean dator uztailaren 29an eta 30ean Atarrabian antolatu duten Hatortxu Rock jaialdiaren edizio berezia. Antolatzaileen esanetan, “dispertsio politika salatzeko tresna berri bat izatea eta giza eskubideen urraketa suposatzen duen praktika honek dituen gastuak […]
Read More… from 31 talde eta bakarlari ariko dira Hatortxu Rock jaialdian, uztailean
Familientzako sormen lantegiak egingo dituzte Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean
Apirileko, maiatzeko eta ekaineko hiru ostiraletan izango dira lantegiak eta ordu eta erdiko iraupena izango dute, arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak Dona Dona Katona zikloaren edizio berri bat antolatu da udaberrirako. Ziklo honen baitan, hiru lantegi eskainiko dira, hirurak etxeko txikiei eta gaztetxoei zuzenduta. Lantegiek familia giroan euskararen erabilera sustatzeko guneak eskaintzea dute […]
Read More… from Familientzako sormen lantegiak egingo dituzte Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean
Ikusmira Berriak programako zinemagileak proiektuak garatzen hasi dira Tabakaleran
Ana Cristina Barraganek, Jaume Claretek, Meritxell Colellek, Irati Gorostidik, João Paulo Mirandak eta Maximiliano Schonfeldek egoitzaren lehen fasea abiarazi dute Tabakaleran. Donostiako Zinemaldiak, Tabakalera Zentroak eta Elias Querejeta Zine Eskolak (EQZE) antolatzen duten ikus-entzunezko proiektuak garatzeko eta egoitzak egiteko Ikusmira Berriak programak parte-hartzaile kopurua gehitu du bostetik seira, eta aurten, lehen aldiz, proiektuak Donostian garatzeko […]
Read More… from Ikusmira Berriak programako zinemagileak proiektuak garatzen hasi dira Tabakaleran
