Loraldia Eskolak datorren ikasturterako egitasmoak aurkeztu ditu

Ikastetxeen izen-emate epea zabalik dago maiatzaren 25era arte. Loraldia Kultur Elkartearen Eskola proiektuak balio eta kulturaren transmisioa eta euskararen erabilpena sustatzea ditu helburu. Loraldia Kultur Elkarteak bere Eskola proiektuaren 2022-23 ikasturterako eskaintza aurkeztu du. Loraldia Eskolaren zazpigarren edizioa izango da irailean martxan jarriko dena eta ikasturte horretan garatzeko bost egitasmoren proposamenak aurkeztu dituzte. Elkarteak zehaztu […]

Read More… from Loraldia Eskolak datorren ikasturterako egitasmoak aurkeztu ditu

Euskal Kulturaren Astea egingo dute Baionako St Etienne MVCan

Apirilaren 1etik 9ra bitartean, egunero proposatuko dituzte animazioak hainbat eragileren parte hartzearekin: Bernat Etxepare lizeoko ikasleak, Gaia elkartea, Jakinola Hizkuntzen Etxea, Planning Familial… 22. Korrikaren karietara, Saint-Etienne auzoko Hiritarren Bizirako Etxeak euskararen eta euskal kulturaren inguruko egitaraua prestatu du apirilaren 1etik 9ra bitartean. Proposatutako jarduerak hainbat eragileren parte hartzearekin antolatu dituzte Baiona garaiko auzoetan: Bernat […]

Read More… from Euskal Kulturaren Astea egingo dute Baionako St Etienne MVCan

Izaskun Igoaren ‘Hotza bazkatzen’ poema bildumak irabazi du Donostia Kultura V. Poesia Saria

Epaimahaiaren arabera, lanak kontzientzia eta izatea ditu ardatz. Gorputzari uko egin gabe, haragoko kezka eta gogoetetan sakontzeko gaitasuna erakusten duela azpimarratu du, orekari eutsiz eta hunkigarri izanez. Sen poetikoa eta egileak han-hemenka, omenaldi modura, erabili dituen erreferentziak ere nabarmendu dituzte epaimahaikideek. Poesialdia egitarauaren baitan, gaur, martxoak 21, idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren bosgarren […]

Read More… from Izaskun Igoaren ‘Hotza bazkatzen’ poema bildumak irabazi du Donostia Kultura V. Poesia Saria

Bizkaiko txakolina eta euskal komikia, bat eginda, apirilaren 2tik 10era

Txakomic egitasmoan haurrentzako tailerrak, dastaketak, musika eta marrazkiaren arteko fusioa, film laburren proiekzioak edota showcooking ilustratu bat izango dira. Bakioko Txakolinaren Museoak eta Leioako Mendibile Jauregiak Txakomic ekimenaren bigarren edizioa hartuko dute aurten ere. Egitasmoak txakolinaren tradizioa eta euskal komikia uztartzea du helburu, “gure lurraldeko mahastizaintza-tradizioaren eta kulturaren arteko lotura”, zehaztu dute antolatzaileek. Egitasmoa iaz […]

Read More… from Bizkaiko txakolina eta euskal komikia, bat eginda, apirilaren 2tik 10era

Euskal Herriko ardo ekologiko eta naturalen lehen azoka izango da igandean eta astelehenean

Ia ehun ardo dastatzeko aukera egongo da Donostiako Tabakalerako Taba espazio gastronomikoan. Bihar, martxoak 20, eta 21ean Euskal Herriko ardo ekologiko eta naturalen lehen azoka antolatu du Biba Ardoak kooperatibak Donostian. “Euskal Herri osoko hamabost etxaldeetako mahastizainak zuekin elkartzeko prest daude”, adierazi dute antolatzaileek. Hala, ia ehun ardo dastatzeko aukera egongo da Tabakalerako Taba espazio […]

Read More… from Euskal Herriko ardo ekologiko eta naturalen lehen azoka izango da igandean eta astelehenean

22. Korrikaren aurkezpen soziala egin dute Iruñean

“Lasterka, arineketan, antxintxika… Korrika hastea baino ez da falta. Amurriotik Donostiara. Martxoaren 31tik apirilaren 10era. 2.575 kilometro. Korrika”. Korrikaren 22. edizioa hasteko bi aste baino falta ez direnean, ehunka herri eta auzotan Korrika Batzordeak lanean ari diren honetan, Iruñean egin zen atzo arratsaldean aurtengo edizioaren lehendabiziko Korrikaren aurkezpen soziala, Nafarroako Antzerki Eskolan. “Lekuko erraldoiak Amurriora […]

Read More… from 22. Korrikaren aurkezpen soziala egin dute Iruñean

[BIDEOA] Haurtzaroko sexu abusuak jorratu ditu Maddi Ane Txoperenak ‘Ez erran inori’ eleberrian

Idazleak 23. Igartza saria jaso zuen 2020ko irailean, idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da honakoa. Hurbil egokitu zaion gai bati buruz idatzi du Maddi Ane Txoperena idazle, kazetari eta bertsolariak (Hendaia, 1994)  Ez erran inori eleberrian. Izan ere, gaur Donostian aurkeztu duen lanak haurtzaroko sexu abusuak ditu gai nagusi. Gertutik ezagutzeak eman […]

Read More… from [BIDEOA] Haurtzaroko sexu abusuak jorratu ditu Maddi Ane Txoperenak ‘Ez erran inori’ eleberrian

Piztiak talde ondarroarrak ‘XXX’ diskoa kaleratu du bere 30. urteurrenaren harira

Txomin Uribek sortutako Begietara begiratu abestia aukeratu dute diskoaren aurrerapen kanta gisa. Horretaz gain, Josu Aranbarrik sortutako Barrun barrukuk pieza berria ere biltzen du lanak, hiru hamarkada hauetan kaleratutako diskoen artean aukeratutako hainbat abestirekin batera. 30 urte igaro dira Ondarroako taldea jaio zenetik eta urteurrena ospatzeko asmoz, XXX izeneko diskoa kaleratu du. Lanak Josu Aranbarri […]

Read More… from Piztiak talde ondarroarrak ‘XXX’ diskoa kaleratu du bere 30. urteurrenaren harira

Fermin Muguruzaren abestiak gaurkotuko dituzte Bilboko Loraldia Festibaleko

Hiru sortzaile-talde izango dira protagonistak: Juantxo Arakama eta Asmathic Band; La Basu eta Basatiak; eta Nerea Erbiti, Ion Celestino eta Eskola Ergatiboa. Asko dira Bilboko Loraldia jaialdirako sortzen ari diren ikuskizunak, horietako bat dugu Muguruza Mani-fest izenekoa. Kontzertu berezi honetan Fermin Muguruza abeslariaren kanta ezagunak gaurko garaietara ekarriko dira, eta hiru sortzaile-talde izango dira horren […]

Read More… from Fermin Muguruzaren abestiak gaurkotuko dituzte Bilboko Loraldia Festibaleko

Iruñeko III. Bertsopaper Lehiaketan lanak aurkezteko epea zabalik da

Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak hirugarren aldiz aurkeztu dute lehiaketa. Aurreko bi edizioetan egin zuten moduan, aurten ere hiru kategoria izango dira parte hartzeko, hiruna sarirekin. Ekainaren 30era arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik. Aurreko bi edizioetako bidearekin jarraituz, Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak Iruñeko III. Bertsopaper Lehiaketa jarri dute martxan, bertso […]

Read More… from Iruñeko III. Bertsopaper Lehiaketan lanak aurkezteko epea zabalik da