Narrazio hauetako protagonistak galduta sentitzen dira, desoreka bat izan dezakete edota adikzioren bat. Desegokiak dira gizartearen begietan. Iñaki Irasizabal idazleak (Durango, 1969) Zer jakingo duzue epela baino ezagutu ez duzuenok? ipuin bilduma aurkeztu du gaur Donostian, Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editorearekin batera. Egileak berak zehaztu duenez, hamar istorio independente biltzen dira liburuan, “ipuin bakoitzean tarte […]
Kategoria: Herrialdeak
Hainbat proposamen eta kultur adierazpen Bilboko Loraldia festibalaren zortzigarren edizioan
Martxoaren 7tik 27ra bitartean egingo da aurtengo festibala. Musika, teatroa, dantza, literatura, bertsolaritza, kale arteak, artea eta dastaketak biltzen ditu egitarauak, besteak beste. Aurtengo Loraldia festibala martxoaren 7tik 27ra izango da Bilboko 15 gunetan eta 26 ekintza ezberdin jasoko ditu. “Diziplina anitzek izango dute lekua Loraldian: musika, dantza, teatroa, literatura, bertsolaritza, artea, hiri-kultura, dastaketak…”. Eta […]
‘Iparraldea Bertan’ zikloaren bidez, Ipar Euskal Herriko artistak Donostian izango dira martxoan
21. edizioa martxoaren 1tik 22ra egingo da Koldo Mitxelena Kulturunean. Jarduera guztiak zuzenean ikusgai egongo dira online. Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean zubiak eraikitzea, mugak ezabatzea eta Iparraldeko kultura bizia hegoaldean ezagutzera ematea dira Iparraldea Bertan jardunaldien helburu nagusiak. “Muga fisikorik ez izan arren, muga psikologikoek iparraldearen eta hegoaldearen artean jarraitzen dute. Ondorioz, jendearekiko […]
Itzulpengintzari buruzko gogoeta egingo dute Bilboko Gutun Zuria jaialdian
Martxoaren 28an, 29an, 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean eta 2an egingo da aurtengo edizioa. Itzuliz usu mundua / Todo mundo es traducción / Lost and Found in Translation izenburupean, Anjel Lertxundi idazlearen Itzuliz usu begiak saiakeran oinarrituta, Gutun Zuria 2022 itzulpengintza etengabean dagoen munduari begiratuko dio aurtengo edizioan: esperientziak, kulturak, lurralde artistikoak, generoak, hizkuntzak […]
Read More… from Itzulpengintzari buruzko gogoeta egingo dute Bilboko Gutun Zuria jaialdian
Izpuran izango da 2022ko Bertso Eguna, martxoaren 26an
Faustin Bentaberri Gelan egingo dute arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Bertan, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Unai Agirre ariko dira bertsotan, eta Aimar Karrika izango da gai-jartzailea. Bertsozale Elkarteak gaur iragarri duenez, aurten ere Bertso Eguna egingo da, ohi baino beranduago bada ere. Izpurako Faustin Bentaberri Gelan izango da martxoaren 26an, arratsaldeko 17:00etan. Bertan, Nerea […]
Read More… from Izpuran izango da 2022ko Bertso Eguna, martxoaren 26an
Zea Mays taldea bueltan da
Laukote bizkaitarra Bilboko Santana aretoko agertokira igoko da apirilaren 9an, taldearen 25. urteurrena ospatzeko asmoz. Denetara zazpi kontzertu eskainiko dituzte eta Bilbokoa izango da Euskal Herrian emango duten bakarra. Gainera, martxoaren 3an, single berri bat aurkeztuko dutela iragarri dute. Aiora Renteria Zea Mays taldeko abeslariak azaroan iragarri zuen musika aldi baterako utziko zuela osasun arazoak […]
Nahi dugun bezala bizitzeko aldarria egin du Zinegoak jaialdiak
Jaialdiak hiru kategoria izango ditu sail ofizialean, film laburren bi ziklo berri estreinatuko ditu eta nazioarteko zinemagile eta epaimahaien bisitak berreskuratuko ditu. Bilboko LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak aurtengo edizioaren programazio ofiziala aurkeztu du gaur. Zinegoak otsailaren 28tik martxoaren 7ra egingo da Bilboko hainbat aretotan, zinemaren eta kulturaren bidez sexu- eta genero-aniztasuna aldarrikatzeko. Bilborock […]
Read More… from Nahi dugun bezala bizitzeko aldarria egin du Zinegoak jaialdiak
‘Literatura geraldiak’ abian dira Nafarroako hainbat eskualdetan
Hiru jarduera mota izango dira: literatura solasaldiak, lantegiak, eta irakurraldi musikatuak. Literaturarekin eta irakurzaletasunarekin lotutako ekimen berria paratu dute martxan Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Baztango Udalak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateak. Literatur Geraldiak jarri diote izena ekimenari eta helburu nagusiak dira: “Euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea, herritarren euskarazko kultur kontsumoa indartzea, euskal liburugintza […]
Read More… from ‘Literatura geraldiak’ abian dira Nafarroako hainbat eskualdetan
Literatura ardatz Gasteizko FotoArte lehiaketan
Interesa dutenek martxoaren 20ra arte izango dute argazki-lehiaketaren 17. edizioan parte hartzeko aukera. Iazko etenaldiaren ondoren, Gasteizen urtero egiten den FotoArte lehiaketaren edizio berria aurkeztu du Udalak. Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Esibaliz Cantok azaldu duenez. “FotoArte lehiaketak herritarrak argazkilaritzara gerturatzea, sormena bultzatzea eta sorkuntza-prozesua sustatzea du helburu, eta dagoeneko sendotuta dago. Gure asmoa da jarduera […]
Read More… from Literatura ardatz Gasteizko FotoArte lehiaketan
Ama hizkuntzen balioa nabarmentzeko erronka bota dute
#AmaHizkuntzenEguna ‘hashtag’-a erabiliz, norberak bere ama hizkuntzan esaldi bat grabatu eta bere sare sozialetara igotzea da asmoa. Gaur, otsailaren 21, Ama Hizkuntzen Eguna da, eta kultura aniztasuna eta eleaniztasuna sustatzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiak ospatzeko erronka botako du, “gure helburua ama hizkuntzen balioa nabarmentzea da, Bizkaian erabiltzen diren ama hizkuntza ezberdinen presentzia azalaraziz”. Zehazki, herritarrei […]
Read More… from Ama hizkuntzen balioa nabarmentzeko erronka bota dute
