Kalderero eta Zingaren eta Inude eta Artzainen jaiak ahalik eta testuinguru onenean egin ahal izateko, ekimena bi aste atzeratzea erabaki dute. Ostiralean eta larunbatean kaldereroek eta zingarek desfilatuko dute. Igandean, berriz, Inudeek eta Artzainek. Donostiako kaleek kaldereroak, zingarak, inudeak eta artzainak hartuko ditu asteburu honetan. Zehazki, ostiral eta larunbateko arratsaldeetan, kalderero eta zingaren konpartsa irtengo […]
Kategoria: Herrialdeak
David Anocibarren ‘Eraman nazazu dantzatzera’ erakusketa Iruñean ikusgai
Erakusketa erretratu sorta bat da, oihal gainean egindako olio-pinturak biltzen ditu. Horietan gorputz-adierazpena eta mugimendua nagusitzen dira. Iruñeko Ziudadelako Bolborategia aretoak David Anocibarren Eraman nazazu dantzatzera margo erakusketa ireki du martxoaren 27ra arte. Erakusketa erretratu sorta bat da, oihal gainean egindako olio-pinturak, eta horietan gorputz-adierazpena eta mugimendua nagusitzen dira. Anocibarrek gorputzen irudikapen zorrotzari heltzen dio, […]
Read More… from David Anocibarren ‘Eraman nazazu dantzatzera’ erakusketa Iruñean ikusgai
“Bizi Euskalduna” programa aurkeztu dute Bilbon
Programak 15 ekitaldi eta 18 emankizun eskainiko ditu 9 aretotan: familiei zuzendutako ikuskizunak, tailerrak, bisita gidatuak, hitzaldiak, Garapen Jasangarrirako Helburuei buruzko erakusketa bat eta bost kontzertu. Datorren otsailaren 26an, Bilboko Euskaldunak jauregia herritarrei hurbiltzeko aukera eskainiko du. “Pertsona guztiei euren espazioa eta ideiak eta proiektuak gauzatzeko aukera eskaintzen dien leku inklusiboa, askotarikoa eta irisgarria”, diote […]
Read More… from “Bizi Euskalduna” programa aurkeztu dute Bilbon
Naia Arantzamendi zinemagileak Donostiako setioari buruzko filma errodatu du asteburu honetan
Sutan du izena filmak eta 1813. urteko Donostiako setioa islatzen du, ikuspegi, espazio eta egoera zehatz batetik abiatuta. Naroa Miguel Arregik, Joseba Usabiagak eta Iker Galartzak osatzen dute aktoreen zerrenda. Naia Arantzamendi zinemagileak (Ondarroa, 1994) zuzendutako Sutan film laburraren errodaje lanak burutu dituzte asteburu honetan, Andoaingo hainbat txokotan. Donostiaren historiako gertaera lazgarrienetarikoa izan zena oinarri hartuta, istorio unibertsal bat sortu du […]
June Crespo artista nafarrak Veneziako Biennale Arte 2022n parte hartuko du
Arte garaikidean nazioarteko erreferente nagusi den erakusketa honetan 58 herrialdetako 213 artistak hartuko dute parte, eta 1400 artelan baino gehiago egongo dira ikusgai. Veneziako Bienala bezala ere ezagutzen den erakusketa apirilaren 23tik azaroaren 27ra egingo da eta Cecilia Alemanik komisariatuko du. June Crespo (Iruñea, 1982) artistaren partehartzea Etxepare Euskal Institutuak abian jarritako Zabal programaren emaitzetako […]
Read More… from June Crespo artista nafarrak Veneziako Biennale Arte 2022n parte hartuko du
Xabier Amurizak ‘Etxepare, jalgi hadi batura’ liburua aurkeztuko du ostegunean, Gasteizen
Antolatzaileek aurreratu dutenez, liburua aurkezteko berbetan, bertsotan eta kantuan ere arituko da Amuriza. Ekimena 19:00etan izango da eta gonbidapena beharko da. Xabier Amurizak Etxepare, jalgi hadi batura izeneko liburua aurkeztuko du datorren ostegunean, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. Izan ere, idazle eta bertsolari bizkaitarrak Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae euskara batura ekarri, eta egungo errima eta […]
Nilofar Bayat ekintzaile afganiarra da aurtengo Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko karteleko protagonista
Zinemaldiko Gazte Epaimahaian izena emateko epea martxoaren 7ra arte egongo da zabalik . Gaurtik aurrera ikastetxeek ere izena eman ahal izango dute Zinemaldiak haur eta gazteei urtero eskaintzen dizkien proiekzioetarako. Zutik!, Tximinoen izarra eta Maixabel izango dira aurten eskainitako film luzeak. Nilofar Bayat ekintzaile eta saskibaloi jokalari afganiarra da Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren 19. edizioko […]
Artziniegako Museo Etnografikoaren bideragarritasuna bermatzeko hitzarmena sinatu dute
Artziniegako Udalak, Foru Aldundiak eta Artea elkarteak sinatu dute hitzarmena eta lau urterako izango da. Kultura eta Kirol saileko foru diputatu Ana del Valek, Artziniegako alkate Joseba Vivancok eta Artea Etnografia Elkarteko lehendakari Maria Francisca Ofizialdegik erakundeen arteko hitzarmen bat sinatu dute Artziniegako Museo Etnografikoa kudeatu eta finantzatzeko. Hitzarmen horren azken helburua da, epe luzerako […]
‘Emakumeen aurkako indarkeria nazioarteko gatazketan’ erakusketa ireki dute Donostian
Gervasio Sanchez argazkilariaren irudiak biltzen dituen erakusketa apirilaren 30era arte bisitatu ahal izango da, Okendo kultur Etxean. Emakumeen aurkako indarkeria nazioarteko gatazketan erakusketa Euskal Fondoak ekoitzi du eta Donostiako Udaleko Lankidetza Sailak Donostia Kulturarekin elkarlanean antolatu du. Beraien ustez, “emakumeek eta neskatoek desberdinkeria larria jasaten dute planeta osoan zehar, gatazka armatuetan larriagotzen dena. Gerrek pobreziari […]
Odolaren mintzoa taldeak ‘Hauskor’ izeneko diskoa kaleratu du
Laukote usurbildarra metal zein rock erritmoetatik abiatuta, pop doinuetan murgildu da lan berriarekin. Odolaren Mintzoa laukote usurbildarrak Hauskor izeneko disko berriarekin bueltan da. Hirugarren lan luzea dute, aurretik Odolaren mintzoa (Oihuka, 2013) eta Etsipenaren aurka (autoekoizpena, 2017) kaleratu zituzten. Azaldu dutenez, “Orain arte egindakoarekin hautsi baino, egin dugunaren gainean ausartzeko jauzia da”. Taldearen erritmo eta lelo zuzenak herentzian, […]
Read More… from Odolaren mintzoa taldeak ‘Hauskor’ izeneko diskoa kaleratu du
