[BIDEOA] Arte garaikidearekin solasean

Emma Kunzen unibertsoa erakusketa ekainaren 19ra arte bisitatu ahal izango da Donostiako Tabakalerako Erakusketa Aretoan. Emma Kunz (1892-1963) ikertzaile, artista eta sendatzaile suitzarra izan zen. Gaur egun, batez ere, paper laukidunetan pendulu, konpas eta erregelaz egin zituen marrazki berezi eta indartsuengatik da ezaguna; alabaina, naturopata ere bazen, eta osasunaren eta bizitzaren inguruan aholku eske hurbiltzen […]

Read More… from [BIDEOA] Arte garaikidearekin solasean

Auzo Eszena programak bederatzi ikuskizun eskainiko ditu otsailetik maiatzera Gasteizen

Ikuskizunak igandeetan, hiriko hainbat gizarte etxetan taularatuko dituzte: Arana, Aldabe, Ariznabarra, Arriaga, Ibaiondo, Salburua eta Zabalganeko gizarte etxeetako ekitaldi aretoetan. Gasteizko Udalak Auzo Eszena programaren hamaikagarren edizioa antolatu du, hiriko talde ez profesionalei beren lanak jendaurrean aurkezteko aukera emateko. Guztira bederatzi obra eskainiko dira otsailetik maiatzera bitartean, Arana, Aldabe, Ariznabarra, Arriaga, Ibaiondo, Salburua eta Zabalganeko […]

Read More… from Auzo Eszena programak bederatzi ikuskizun eskainiko ditu otsailetik maiatzera Gasteizen

‘Erregaia’ izeneko lehen lan luzea kaleratu du Keia taldeak

Oinarri erritmiko indartsua duten kantuak bildu dituzte lan berrian, gitarren presentzia handiarekin batera. Kantuetan nabarmenak dira 90eko hamarkadako rock alternatiboaren ukituak eta baita pop, stoner, garage edo sikodelia zantzu batzuk ere. Keia laukoteak bere lehen lan luzea argitaratu du Erregaia izenpean. Taldekideen hitzetan, “Keia edo kea bada nonbaiten sua dagoenaren seinale. Askotan gure barruan ditugun […]

Read More… from ‘Erregaia’ izeneko lehen lan luzea kaleratu du Keia taldeak

‘Hadrianoren Horma’ erakusketa zabaldu dute Bilboko Arkeologi Museoan

Erromatar Inperioaren antzinako harresiaren argazkiak eta objektuak egongo dira ikusgai maiatzaren 19ra arte. Bilboko Arkeologi Museoak Hadrianoren Horma erakusketa zabaldu du maiatzaren 19ra arte. Erakusketak 2017an Vindolandan (Ingalaterra) egindako hormaren, indusketen eta aurkikuntza arkeologikoen argazki sorta bat eta zenbait objekturen erreplikak biltzen ditu, adibidez idazketa-oholtxo delikatuak edo 1725ean aurkitutako brontzezko ontzi bat, Hadrianoren Hormako gotorleku […]

Read More… from ‘Hadrianoren Horma’ erakusketa zabaldu dute Bilboko Arkeologi Museoan

Peru Galbetek apirilean kaleratuko duen diskoaren aurrerapen kanta aurkeztu du: ‘Ura’

Musikari gipuzkoarraren laugarren lana hamabi kantuz osatuta dago, eta azaldu duenez, bizitzari begietara begiratu (edo beiratu) nahi dio. Peru Galbete musikariak apirilaren hasieran argitaratuko du Beiratu izeneko disko berria, baina gaur lan horren aurrerapen kantua aurkeztu du Ura izenpean. Laugarren diskoa argitaratzeko bi hilabete falta diren arren, musikariak aurre-salmentan jarri du lana jada bere Bandcamp […]

Read More… from Peru Galbetek apirilean kaleratuko duen diskoaren aurrerapen kanta aurkeztu du: ‘Ura’

Aura Satz artistaren ‘She Recalibrates’ erakusketa Gasteizko Artium Museoan ikusgai

Film, marrazki eta objektuen bidez, erakusketak musika elektronikoaren sorkuntzan aitzindari izan diren egileak ditu ardatz. Z aretoan egongo da ikusgai martxoaren 27ra arte. Gasteizko Artium Museoak Aura Satz artistaren She Recalibrates erakusketa aurkeztu du Z aretoa-ren programaren barruan. Film, marrazki eta objektuen bidez, erakusketak musika elektronikoaren sorkuntzan aitzindari izan den egile talde baten irudia du […]

Read More… from Aura Satz artistaren ‘She Recalibrates’ erakusketa Gasteizko Artium Museoan ikusgai

‘Ezkaba 1938’, ‘Oroitzapen gorriak’ eta ‘Titapia’ lanek irabazi dute Taulara mikroantzerki lehiaketa

Hiru irabazleek zortzi asteko epea izango dute lanak prestatzeko eta martxoaren 27an aurkeztuko dituzte Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. Antzerki munduko norbanakoei eta taldeei zuzenduta eta euskarazko antzezlan laburren sormena bultzatzeko asmoz, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak Taulara ikroantzerki lehiaketa jarri zuen martxan iazko azaroan. Bigarren edizio honetan,  antolatzaileek jakinarazi dutenez, zortzi proposamen aurkeztu dira Euskal Herriko […]

Read More… from ‘Ezkaba 1938’, ‘Oroitzapen gorriak’ eta ‘Titapia’ lanek irabazi dute Taulara mikroantzerki lehiaketa

Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko aukera izango dute berriz ere, ekainera bitartean

Ibilki zikloaren barruan, hamabi emanaldi eskainiko dira Azkainen, Baionan, Bidarten, Ziburun, Hendaian, Maulen eta Donibane Lohizunen. Euskal Kultur Erakundeak (EKE) Ipar Euskal Herrian urtero egiten den Ibilki antzerki zikloa aurkeztu du aurten ere. Hala, oraingoan ere, erakundea aktiboki arituko da euskarazko antzerkiaren hedapenaren alde. “Gure lurraldean barna ibiltzeko eta gure artistengana joateko aukera paregabea da”, […]

Read More… from Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko aukera izango dute berriz ere, ekainera bitartean

Apirilean abiatuko da aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketa

Ekainaren 11n izango da finala Gasteizen. Urtarrilean hastekoa bazen ere, apirilean abiatuko da azkenean 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Martxoaren 19an aurkeztuko da txapelketa eta jokoa bera apirilaren 1ean hasiko da Amurrion eta ekainaren 11n izango da finala Gasteizen. 4 fasetan banatuko da lehia, final zortzirenak 30 bertsolarirekin, final laurdenak 18rekin, finalerdiak 12rekin eta finala 6 […]

Read More… from Apirilean abiatuko da aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketa

‘Literatura, politika, memoria’ solasaldi zikloa antolatu dute Donostian

Zikloak gaur egungo gizarteen tentsio politiko handiak literatura eta saiakeratik aztertzea du helburu. Jarduera guztiek sarrera librea izango dute edukiera bete arte. Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxeak Literatura, politika, memoria solasaldi zikloa antolatu du, otsailaren 8tik apirilaren 26ra bitartean. Denetara, bederatzi jarduera izango dira, eta bertan Euskal Herriko, Estatu espainiarreko eta Latinoamerikako autore aipagarriek hartuko […]

Read More… from ‘Literatura, politika, memoria’ solasaldi zikloa antolatu dute Donostian