Obrak dantza eta antzerkia uztartuz, transmisioa eta identitatearen eraikuntzari buruz hitz egiten du. Atx Teatroa, El Punto Gunea eta Itzuli konpainiek Oihana izeneko antzezlana estreinatuko dute igandean, Angelun. Obrak dantza eta antzerkia uztartuz, transmisioa eta identitatearen eraikuntzari buruz hitz egiten du. Lan taldeak zehaztu duenez, familia osoari zuzenduta dago antzezlana. Horretarako, gai unibertsalak landu dituzte, […]
Kategoria: Herrialdeak
Harrapazank gazteentzako euskarazko aisialdi programa abian da Bilbon
Ekimen honetan 10 eta 18 urte bitarteko gazteek beren sormena eta talentua euskaraz erakusteko eta garatzeko aukera izango dute. Harrapazank programa Euskaltzaleen Topaguneak Bilboko Udalarekin elkarlanean garatzen du, eta Bilboko gazteen artean euskara sustatzea du helburu, “aisialdirako aukerak eskainiz, erakargarriak eta haien gustuen araberakoak”, azaldu dute. Gainera, programa honetan, zeharkako gaiak ere landuko dira, balioekin […]
Read More… from Harrapazank gazteentzako euskarazko aisialdi programa abian da Bilbon
Eibarko Antzerki Jardunaldiak otsailaren 22tik apirilaren 1era egingo dira
Lehendakari gaia eta Semea pixka bat motelago dabil soilik antzezlanak taularatuko dira, besteak beste, 45. edizio honetan. Hilaren 22an abiatuko da Eibarko Antzerki Jardunaldien 45. edizioa, 2022eko apirilaren 1ra arte luzatuko dena. Iaz egin zuten bezala, Covid-19ak sortutako pandemiaren egungo egoera dela eta, emanaldi guztiak Coliseo Antzokian izango dira. Antolatzaileen arabera, hasiera ekitaldiak ospe handiko profesionalak bilduko […]
Read More… from Eibarko Antzerki Jardunaldiak otsailaren 22tik apirilaren 1era egingo dira
Donostiako Euskal Itsas Museoak ‘Tromelin. Esklabo ahaztuen uhartea’ erakusketa ireki du
Erakusketak ikerketa arkeologiko bati esker berreskuratutako gizateriaren historiaren gertakari ezezagun bat ematen du ezagutzera eta 2023. urteko urtarrilaren 8ra arte egongo da ikusgai. Carlos Olaetxea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gordailua eta Museoetako Zerbitzuburuak eta Euskal Itsas Museoko zuzendari Xabier Alberdik Tromelin. Esklabo ahaztuen uhartea aldi baterako erakusketa aurkeztu dute gaur Euskal Itsas Museoan, Donostian. Erakusketak ikerketa […]
Euskal literaturaren hainbat testu abiapuntu hartuta erakusketa antolatu dute Gasteizen
Nortasuna+ erakusketak zortzi artistaren obrak biltzen ditu. Otsailaren 27ra arte bisitatu ahal izango da, Oihaneder Euskararen Etxean. Euskal Keramikagile Garaikideak (EKG) elkarteak eta Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak Nortasuna+ izeneko erakusketa antolatu dute, Euskararen Etxeko 1. Solairuan, otsailaren 27ra arte. Antolatzaileek zehaztu dutenez, “Nortasuna+ euskal literaturaren parte diren testu ezberdinak abiapuntu hartuta egin den talde-erakusketa da”. […]
Programazioa, telematika eta dantza lotzen dituen liburua argitaratu dute Iñaki Goirizelaiak eta Maider Huartek
Sareetan zehar dantzan Java erabiliz testuliburu lagungarri gisa diseinatuta dago objektuetan oinarritutako programazioa eta ingurune banatuetako programazioa ikasten hasten diren ikasleentzat. Era berean, egileek diote egokia izan daitekela kontzeptu horiek modu autodidaktan ikasi nahi dituztenentzat. Iñaki Goirizelaia eta Maider Huarte irakasleek Sareetan zehar dantzan Java erabiliz izeneko liburua argitaratu dute. Lanak itxuraz bata bestetik horren […]
Bertsoaroa zikloa otsailaren 10etik 24ra egingo da Iruñean
Aurtengo edizioak ere unean uneko bertsolaritzaren berri kalitatez eta aniztasunez ematea du helburu. Nafarroako Bertsolari Txapelketa udazkenean jokatzeak Bertsoaroa zikloa egutegian mugitzea ekarri du. Iruñeari egiten zaion bertsolaritza eskaintza orekatu nahi izan dute horrela Nafarroako Bertsozaleko kideek. Otsailaren 10etik 24ra egingo da, beraz, Bertsoaroaren 31.edizioa, eta azaldu dutenez, aurtengo edizioak unean uneko bertsolaritzaren berri kalitatez […]
Read More… from Bertsoaroa zikloa otsailaren 10etik 24ra egingo da Iruñean
Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra euskaltzain oso izateko proposatu dute
Otsailaren 25ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan egingo den Osoko bilkuran jakingo da Xabier Kintana euskaltzain emerituaren lekua berak beteko duenetz. Kintana emeritu izatera igaro zen iazko urrian, 75 urte egin ostean. Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan egin den Osoko bilkuran, Miren Agur Meabe idazlearen (Lekeitio, 1962) izena aurkeztu dute euskaltzain oso izateko hautagai. Akademiak gogoratu duenez, Xabier […]
Read More… from Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra euskaltzain oso izateko proposatu dute
Gauekoak programa abiatu dute Gasteizen, gazteen artean aisialdi alternatibo, hezigarri eta osasungarria sustatzeko
16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago egitasmoa. Denetara hemeretzi jarduera eskainiko dira. Gasteizko Udalak, Gazteria Zerbitzuaren bitartez, Gauekoak programa antolatu du aurten ere, 16 eta 30 urte bitarteko gazteen artean aisialdi alternatibo, hezigarri eta osasungarria sustatzeko. Gauekoak kolektiboaren bitartez, gazteen arloko erakunde, elkarteek zein herritar partikularrek egindako proposamenak garatzea da ekimenaren helburua. Hori […]
Euskaltzaleon kezkak kulturgintzan
Kulturgintzan euskaltzale. Zein da euskaltzaleon rola kulturgintzan? izenburupean 40 lagun inguru batu dira asteon Bilbon, Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta. Lau hitzaldi nagusiren inguruan ardaztu zen topaketa, eta hizlariak nor bere esperientziatik abiatuta, kulturgintza eta euskalgintzaren bidegurutzeaz aritu ziren. Elgoibar, Iruñea, Bitartekaritza edo Komunikazioa izan ziren landutako gaiak. Jendearen aldetik interakzio eta parte-hartze handirik egon ez bazen […]
