Lesakako Mairu Antzerki Tailerrak jaso du Arnasguneak antzerki sorkuntzarako beka

Bederatzi proiekturen artean aukeratu du epaimahaiak Intxaurra obra. Lesakako Taldeak 23.000 euro jasoko ditu, antzezlana bekaren oinarrietan zehaztutako baldintzen arabera sortzeko eta ekoizteko, eta azaroan estreinatuko dute antzezlana, Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan. Mairu Antzerki Tailerreko Gaizka Sarasolak idatzi du Intxaurra antzezlanaren testua eta, azaldu duenez, inguratzen gaituen ekosistemak gugan duen eragina islatuko du obrak. Arnasguneak […]

Read More… from Lesakako Mairu Antzerki Tailerrak jaso du Arnasguneak antzerki sorkuntzarako beka

Donostiako San Telmo Museoak ‘Rosa Valverde. Arte kaxak’ erakusketa paratu du

Artista donostiarrak formatu berezi honetan sortutako 52 lan biltzen ditu erakusketak. Martxoaren 13ra arte bisitatu ahal izango da Museoko Laborategian. Rosa Valverde (Donostia, 1953-Azkaine, 2015) artistak mota ezberdinetako sorkuntza artistikoak  jorratu zituen bere ibilbide artistikoan: margolanak, marrazkiak, grabatuak, objektu-eskulturak eta baita arte kaxak ere, azken hauek batez ere 2000. urtetik aurrera. Egileak sortutako kaxa guztien […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak ‘Rosa Valverde. Arte kaxak’ erakusketa paratu du

Gerediaga Elkarteak 1. Ikerlari Gazteen Saria aurkeztu du

Proposamenak gerediaga@gerediaga.eus helbidera bidali beharko dira apirilaren 6ra arte. Gerediaga Elkarteak Ikerlari Gazteen Saria aurkeztu du, Durangaldeko ondarea, historia, kultura eta gizartearen zaintza, ikerketa eta zabalpenarekiko zaletasuna eskualdeko gazteen artean bultzatzeko asmoz. Horretarako, euskarazko ikerketa, sormen eta dibulgazio lanak sustatu eta ezagutzera eman nahi dituzte. Lanaren gaiari dagokionez, historia, gizartea, kultura, hizkuntza, ekonomia, ondarea, lurraldea, […]

Read More… from Gerediaga Elkarteak 1. Ikerlari Gazteen Saria aurkeztu du

DFeria arte eszenikoen Donostiako azoka martxoaren 14tik 17ra egingo da

26 konpainien 26 ikuskizun eta 40 emanaldi izango dira Donostiako hainbat agertokitan. DFeria “ezinbesteko topaketa bilakatu da arte eszenikoen esparruan”, adierazi dute antolatzaileek. Bereziki, profesionalei zuzendutako jaialdia da: aurkezpenak, neurrira eginiko topaketak, bilerak, bideratzaileak eta bestelako jarduera paraleloak antolatuko dira sektoreko profesionalei zuzenduak. “2022ko edizioa berezia izango da jaialdiarentzat, une honetako uzta eszenikorik hautenaz gozatzeko aukera […]

Read More… from DFeria arte eszenikoen Donostiako azoka martxoaren 14tik 17ra egingo da

Asier Gogortza artistaren ‘Autopsiak’ argazki erakusketa ireki dute Iruñean

Berako artistak egindako argazkiak otsailaren 2ra arte ikusi ahal izango dira Kondestable jauregiko Civivox aretoan. Garaikide zikloaren barruan ikusi ahal izango da Asier Gogortza (Bera, 1976) artistaren Autopsiak izeneko argazki erakusketa, Iruñeko Kondestable jauregian. Azaldu duenez, autopsia hitza grekera zaharretik dator. Euskarazko itzulpen zuzena “norberak ikustea” izango litzateke, “αὐτός” (autos, norbera) eta “ὄψις” (opsis, ikustea). […]

Read More… from Asier Gogortza artistaren ‘Autopsiak’ argazki erakusketa ireki dute Iruñean

Izaskun Araluzea artista bilbotarraren marrazkiak Rekalde Aretoan jarri dituzte ikusgai

Barriek erakusketa zikloaren barruan ikusi ahal izango dira obrak martxoaren 27ra arte. Jenni Alvarado, Javier R. Perez-Curiel, Urtzi Urkixo, Izaskun Araluzea eta Mikel Erkiaga dira Barriek programaren hamargarren edizioan beka lortu duten artistak. Beka honen bidez, sortzaile hauen lanak Bilboko Rekalde aretoan ikusteko aukera egongo da datozen hilabeteotan. Izaskun Araluzea (Bilbo, 1994) izango da bere […]

Read More… from Izaskun Araluzea artista bilbotarraren marrazkiak Rekalde Aretoan jarri dituzte ikusgai

[BIDEOA] Bidaiatzeko beste modu bat Txillardegiren eskutik

Koldo Izagirrek eta Juan Luis Zabalak Txillardegi-k 1968. eta 1986. urteen artean hainbat aldizkaritan argitara emandako kronikak bildu dituzte liburu batean. Susa argitaletxearen eskutik kaleratu dute bilduma Kronikak izenburupean. “Txillardegi Elkarteak Koldo Izagirre idazleari egindako eskaera bat izan zen liburu honen ernamuina”, halaxe kontatu du Juan Luis Zabala idazle eta kazetariak Donostian egin duten aurkezpenean. […]

Read More… from [BIDEOA] Bidaiatzeko beste modu bat Txillardegiren eskutik

Bilboko Lautan Hiru antzerki jaialdia otsailaren 3an abiatuko da

Egitasmoaren helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, antzerkilariei plaza berriak eskainiz. Euskaltzaindiaren mendeurrenaren ospakizunen baitan jaiotako Lautan Hiru jaialdiak laugarren edizioa izango du aurten, eta indarberrituta dator, “berrikuntzaz josita”, diote antolatzaileek: “Ikusle kluba, haurrentzako tartea…”. Otsailaren 3an, 10ean, 17an eta 24an egingo da aurtengo edizioa, eta “lau ostegunez jarraian antzerkiz blaituko dira Bilboko Zazpikaleak”. Euskaltzaindiak […]

Read More… from Bilboko Lautan Hiru antzerki jaialdia otsailaren 3an abiatuko da

Leire Llano artistaren ilustrazio inprobisatuak Bermeoko Arrantzaleen Museoan

MusEkintza jaialdiak datorren larunbatean izango du jarraipena bat-bateko ilustrazioekin. MusEkintza Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen lehen jaialdiak hileko azken larunbatetan ikuskizunak eskaintzea du helburu, honako museo hauetan: Balmasedako Encartada La Fabrika Museoan, Muskizko El Pobal Burdinolan, Bakioko Txakolingunean, Gernikako Euskal Herria Museoan, Bilboko Arkeologi Museoan, Bermeoko Arrantzaleen Museoan eta Muñatones Gazteluan. Hala, jaialdiak datorren larunbatean, hilak […]

Read More… from Leire Llano artistaren ilustrazio inprobisatuak Bermeoko Arrantzaleen Museoan

Maria Markotegi sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik da martxoaren 31ra arte

Euskaltegietako ikasleei zein mintzakideei zuzendutako Nanoipuin lehiaketa ere martxan da Sakanan. Sakanako Mankomunitateak Maria Markotegi sarietara lanak aurkezteko epea zabaldu du martxoaren 31ra arte. Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen dituen sariek poesia, komikia, narrazio laburra eta booktubea sustatzeko helburua dute. Aurkeztutako lanak originalak, aurrez saritu gabeak, argitaragabeak eta euskaraz sortuak izan beharko dira. Horretaz gain, gaia librea izango da, booktubeak izan […]

Read More… from Maria Markotegi sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik da martxoaren 31ra arte