Saioa Alkaizak irabazi du 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Eneko Lazkozekin iritsi zen buruz burukora. 1.750 lagun elkartu ziren atzo Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala zuzenean jarraitzeko. 15:00etan ireki ziren aretoko ateak, eta behin pistako eta harmailetako aulkiak beteta, 17:00etan oholtzaratu ziren bertsolariak, zozketak erabakitako ordenean: Julio Soto, Saioa Alkaiza, Eneko Fernandez, Joanes Illarregi, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo, Xabat Illarregi eta […]

Read More… from Saioa Alkaizak irabazi du 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Hatortxu Rock bertan behera utzi behar izan dute pandemiaren eraginez

Egoera honek jaialdiari zulo ekonomiko handia eragingo diola azpimarratu du antolakuntzak. Abenduaren 18an Atarrabian ospatzekoa zen Hatortxu Rock jaiaren 25. edizioa bertan behera uztea erabaki dute. “Ia bi urte dira Covid-19ak sortutako osasun krisian murgilduta gaudela eta badirudi oraindik ez garela aterako”, azaldu dute antolatzaileek. Egoerak okerrera egin duela kontutan hartuta hartu dute erabakia. “Garai […]

Read More… from Hatortxu Rock bertan behera utzi behar izan dute pandemiaren eraginez

Diziplina askotariko kultur jarduerak egongo dira abenduaren 4tik 8ra, Durangoko Azokan

Azaroaren 29tik aurrera eman beharko da izena Landako gunean eta Plateruenan sartzeko. Durangoko Azokara hurbiltzen direnek 990 nobedade izango dituzte eskura aurtengo Landako gunean egongo diren 219 erakusmahaietan eta Azokako online dendan. Hala iragarri dute gaur Gerediaga elkarteko eta Durangoko Azokako guneetako arduradunek. Gerediaga elkarteko koordinatzaile Beñat Gaztelurrutiak nabarmendu duenez, “gure helburu nagusia aurtengo Azoka […]

Read More… from Diziplina askotariko kultur jarduerak egongo dira abenduaren 4tik 8ra, Durangoko Azokan

[Bideoa] Familia harremanen zailtasunari buruzko eleberria idatzi du Eider Rodriguezek

Eraikuntzarako materiala du izenburua idazlearen aurreneko nobelak. Susa argitaletxearen eskutik argitaratu du. Eraikuntzarako Materiala da Eider Rodriguez idazlearen (Orereta, 1977) nobela berria. Lanak familia harremanen zailtasunari buruz hitz egiten du, eta aita eta alaba ditu pertsonaia nagusi: “beraien artean sortzen den zirkuitu pribatu baten inguruan orbitatzen du liburu guztiak”, azaldu du idazleak. “40 urtez zabaldu […]

Read More… from [Bideoa] Familia harremanen zailtasunari buruzko eleberria idatzi du Eider Rodriguezek

[Bideoa] Joseba Tapiak ‘Egon edo ez egon’ diskoa aurkeztu du Koldo Izagirre idazlearekin batera

Erritmo dantzagarriak, umorea eta ironia dira disko berriak biltzen dituen kantuen osagai nagusiak. Egon edo ez egon da Joseba Tapia musikariaren bakarkako bederatzigarren lana. Donostian aurkeztu du Koldo Izagirre idazlearekin batera. Diskoa hamar kantuz osatuta dago, denak Izagirreren testuekin, Hemen dago abestia izan ezik. Azken hau Gordobil delako batek idatzi zuen 1949ko apirilaren 26an. Musikari […]

Read More… from [Bideoa] Joseba Tapiak ‘Egon edo ez egon’ diskoa aurkeztu du Koldo Izagirre idazlearekin batera

[Bideoa] Gaixotasun baten kronika dakar Goizalde Landabasoren lehen eleberriak

Idazle bilbotarrak Krakovia izenburupean kaleratu du liburua Erein argitaletxearen eskutik. Goizalde Landabaso idazle eta kazetariak (Bilbo, 1970) osasun arazo bat izan zuen duela hamar bat urte. “Oso bizipen gogorra eta latza” izan zela aitortu du, baina, aldi berean, bere momentu surrealistak eta umoretsuak izan zituela dio. Garai hartan bizitako guztiarekin zerbait egin behar zuela erabaki […]

Read More… from [Bideoa] Gaixotasun baten kronika dakar Goizalde Landabasoren lehen eleberriak

Segundoak irauten duen erresuma efimero horretan

Mikel Etxaburu idazleak Ahaztu baino lehen, ama poema liburua aurkeztu du Pamiela argitaletxearen eskutik. “Baneki non bizi diren zure oroitzak/ banaka-banaka bildu eta/ daroazun txabusina gorriko patrikan gordeko nizkizuke/ mendazko karameluak gordetzen dituzun patrika berean,/ horrela, bakardadeak gogoa sumintzen dizunean,/ karameluen ordez/ miazkatu ahal izango zenituzke oroitza galduak”, dugu Mikel Etxaburuk (Ondarroa, 1969) aurkeztu duen […]

Read More… from Segundoak irauten duen erresuma efimero horretan

Jon Landa margolariaren ‘Itzulera’ erakusketa ireki dute Gasteizen

Hogei bat lan ikusi ahal izango dira, oihal gaineko olioen formatu handitik hasi eta arkatzez eta boligrafoz egindako marrazki txikietaraino.  Erakusketa abenduaren 11ra arte egongo da ikusgai Vital Fundazioa erakusketa-zentroan. Jon Landa margolaria (Gasteiz, 1969) bere jaioterrira itzuli da, hamabost urtez, bere ibilbide artistikoa sendotzen, gure lurraldetik kanpo aritu ondoren. Artista arabarra baina, ez da […]

Read More… from Jon Landa margolariaren ‘Itzulera’ erakusketa ireki dute Gasteizen

Liher taldeak urtarrilaren 29an aurkeztuko du ‘Eta hutsa zen helmuga’ disko berria, Donostian

Lamiak hirukote donostiarrak zabalduko du kontzertua gaueko 21:00etan, Intxaurrondoko Kultur Etxean. Liher taldeak urtarrilaren 29an aurkeztuko du Eta hutsa zen helmuga izeneko lana, Donostian. Sei urteko ibilbidean, laugarren diskoa dute musikari donostiarrek eta Nor zaren ere abestiaren bideoklipa Intxaurrondo Kultur Etxean bertan grabatu zuten. Sendo hasi den Lamiak hirukote donostiarrak zabalduko du kontzertua. Laukoteak iazko […]

Read More… from Liher taldeak urtarrilaren 29an aurkeztuko du ‘Eta hutsa zen helmuga’ disko berria, Donostian

‘Izan ala ez izen? Euskal Herriaren irudikapena euskal hedabideetan’ liburu kalean da

Eneko Bidegain, Ainhoa Larrañaga eta Zuriñe Maguregi Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko ikus-entzunezko komunikazioko graduko irakasleek euskal hedabideetan egiten den Euskal Herriaren irudikapena aztertzen duen liburua aurkeztu dute. Eneko Bidegain, Ainhoa Larrañaga eta Zuriñe Maguregi Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko ikus-entzunezko komunikazioko graduko irakasleek 2019ko Martin Ugalde beka jaso zuten ikerketa lan bat egiteko. Lan horren emaitza […]

Read More… from ‘Izan ala ez izen? Euskal Herriaren irudikapena euskal hedabideetan’ liburu kalean da