Mulixka Dantza Taldeak ‘Olentzero’ ikuskizuna estreinatuko du abenduaren 23an, Gasteizen

“Iritsi da neguko solstizioa. Oso antzina, eguzkia mendi artean betirako desagertuko ote zen ere beldur izaten zen. Baina orain Olentzerok badaki eguzki berritu bat sortuko dela eta berriro ere izango dugula argia, berotasuna eta esperantza”, azaldu du taldeak.  Mulixka Dantza Talde gasteiztarrak Olentzero, bere hirugarren ikuskizuna, aurkeztuko du Iradier Arenako Kultura Bizia gunean. Azaldu dutenez,”aro […]

Read More… from Mulixka Dantza Taldeak ‘Olentzero’ ikuskizuna estreinatuko du abenduaren 23an, Gasteizen

Gaur abiatuko da Feministaldia, Donostian

Hilaren 16ra arte performanceak, kontzertuak, hitzaldiak eta mahainguruak izango dira Tabakalera zentroan. Plazandreok kolektiboak Feministaldia antolatu du, baina, urtero bezala, abenduan izan beharrean, gaur hasi eta azaroaren 20ra arte egingo da. Hamaseigarren edizio honetan, Sismika leloak markatuko du jardunaldien haria. Azken hamabost urteetan egin den bezala, egun kultura feministari lotuta dauden ahotsen, sorkuntzen eta diskurtsoen […]

Read More… from Gaur abiatuko da Feministaldia, Donostian

Joan Mari Torrealdairen ‘Egunkaria. Gizarte zibilaren arrakasta’ liburua aurkeztu dute

Lana Berriak, Elkarrek eta Jakinek argitaratu dute, eta Egunkaria-ren kontaketa biltzen du, Torrealdairen bizipenetatik abiatuta. Joan Mari Torrealdai kazetari, idazle eta euskaltzaleak (Forua, 1942-Usurbil, 2020) ia amaitua utzi zuen liburua aurkeztu dute gaur, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. “Liburua idazten ari zela amaitzeko laguntza eskatu zigun, baina atal asko eta egitura prest zituen dagoeneko. Berak egindakoari […]

Read More… from Joan Mari Torrealdairen ‘Egunkaria. Gizarte zibilaren arrakasta’ liburua aurkeztu dute

Hamazazpi taldek hartuko dute parte Iruña Rock jaialdian, 2022ko martxoaren 18an eta 19an

Kase. O Jazz Magnetism, Los Chikos del Maiz, Su Ta Gar, Zoo, Lendakaris Muertos, Segismundo Toxicomano, Tropa do Carallo, Desakato, Los de Marras, Buhos, Mafalda, Aphonnic, Ira, The Guilty Brigade, Virenque, Mosh eta Dinamita taldeek osatzen dute kartela. Datorren urteko martxoaren 18an eta 19an egingo da Iruña Rock jaialdiaren edizio berria eta antolakuntzak kartela aurkeztu […]

Read More… from Hamazazpi taldek hartuko dute parte Iruña Rock jaialdian, 2022ko martxoaren 18an eta 19an

Formatu txikiko euskarazko antzezlanen lehiaketa martxan da

Proposamenak 2022ko urtarrilaren 24ra arte aurkeztu ahal izango dira, Taulara deialdiaren bigarren edizio honetara. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak Taulara deialdia martxan jarri du berriro. Euskal Herriko antzerki munduko sortzaile, aktore eta taldeei zuzendutako deialdia da, eta euskarazko formatu txikiko antzezlanak bultzatzea du helburu. Aurtengoa bigarren edizioa izango da eta proposamenak 2022ko urtarrilaren 24ra arte aurkeztu […]

Read More… from Formatu txikiko euskarazko antzezlanen lehiaketa martxan da

Larunbatean hasiko da Euskal Zine Bilera, Lekeition

Edizio honetako edukiak zinebilera.eus webgunean ere egongo dira ikusgai azaroaren 20tik 28ra bitartean. Lekeitioko Euskal Zine Bilerak bere ohiko egitura berreskuratuko du, baina iazko esperientziaren ostean, edukiak online jarraitzeko aukera ere egongo da. Antolatzaileek adierazi dutenez, “iazko urtea ezohikoa izan zen arlo guztietan eta jaialdia online formatura aldatzera behartu zuen. Erabaki horrek aukera berriak azaleratu […]

Read More… from Larunbatean hasiko da Euskal Zine Bilera, Lekeition

Joanes Illarregik irabazi du Leitzako saioa, eta erabakita geratu da finalean kantatuko duen zortzikotea

Leitzako saioan zehaztuta geratu da azaroaren 28an Iruñeko finalean kantatuko duten bertsolariak: Eneko Lazkoz, Julio Soto, Joanes Illarregi, Saioa Alkaiza, Josu Sanjurjo, Xabat Illarregi, Xabier Silveira eta Eneko Fernandez Maritxalar. Leitzan jokatu da 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa, 500 lagun baino gehiagoren aurrean. Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatu du saioa, Leitzako Udalaren laguntzarekin. […]

Read More… from Joanes Illarregik irabazi du Leitzako saioa, eta erabakita geratu da finalean kantatuko duen zortzikotea

Sorian aurkitutako euskal sustraiko jende izenak dituzten hilarriak San Telmo Museoan ikusgai

Donostiako Museoko klaustroan egongo dira ikusgai 2022ko urtarrilaren 16ra arte. Donostiako San Telmo Museoak, Euskaltzaindiak eta Idoubeda oros egitasmoak Euskal sustraiko jende izenak erromatar epigrafian. Soriako Tierras Altasko hilarriak erakusketa antolatu dute elkarlanean. Erakusketak Soriako Tierras Altas eskualdean aurkitutako hainbat objektu arkeologikotan du jatorria, tartean orain museoan ikus daitezkeen sei hilarriak. Eduardo Alfaro arkeologo eta […]

Read More… from Sorian aurkitutako euskal sustraiko jende izenak dituzten hilarriak San Telmo Museoan ikusgai

Nafarroako ikastolek ‘Izan, Ezagutu, Egin eta Elkarrekin bizi’ dokumentala aurkeztu dute

Lan honetan Nafarroako ikastolen mugimenduak euskara irakas-hizkuntza izanik, murgiltze ereduaren baitan, praktika pedagogiko berritzaileak eta kulturalak ezartzean eta garatzean izan duen zeregina jasotzen da. Izan, Ezagutu, Egin eta Elkarrekin bizi dokumentala ikastolek beraien sorreratik gaur egunera arte, garatutako euskal hezkuntzaren ondare immaterialaren bilduma gisa sortu da, Ikastola osatzen duten komunitateetako pertsonek, profesionalek aurrera eraman dituzten […]

Read More… from Nafarroako ikastolek ‘Izan, Ezagutu, Egin eta Elkarrekin bizi’ dokumentala aurkeztu dute

‘Literatura eta Musika Euskaraz’ zikloa egingo dute Bilboko Arriaga antzokian

Harkaitz Cano eta Trizak (azaroaren 29an); Oskarbi (abenduaren 13an); Olatz Prat, Joxan Goikoetxea eta Iosune Marin (2022ko urtarrilaren 17an); Katixa Agirre eta Maite Larburu (otsailaren 21ean); eta Esti eta Mikel Markez (martxoaren 21ean). Literatura eta Musika Euskaraz zikloa Arriaga antzokiko foyerrera itzuliko da berriz ere. Iaz, pandemiaren ondorioz, agertokian egin behar izan zuten. “Foyerrera itzultzeak, […]

Read More… from ‘Literatura eta Musika Euskaraz’ zikloa egingo dute Bilboko Arriaga antzokian