Aiora Renteriak agertokiak momentuz utziko dituela iragarri du, osasun arazoengatik

Bilboko musikariari urgentziazko ebakuntza egin behar izan diote umetokian izan duen minbiziagatik eta dena ondo joan den arren, denbora tarte batez, eszenatokietatik aldenduko dela iragarri du, bere zainketa pertsonala erdian jarrita. Zea Mays taldeko abeslari Aiora Renteriak agertokiak denbora batez utziko dituela iragarri du sare sozialen bidez zaleentzat zabaldu duen mezu baten bidez. “Bizitza etengabeko […]

Read More… from Aiora Renteriak agertokiak momentuz utziko dituela iragarri du, osasun arazoengatik

Literaktum jaialdia azaroaren 8tik 21era izango da, Donostian

Aurtengo jaialdia literaturaren eta memoriaren arteko loturen isla izango da. Literaturara beste hizkuntza eta diziplina batzuekin eta eztabaidarik gaurkoenekin batera hurbiltzea du helburu azaroaren 8tik 21era Donostian egingo den Literaktum letren jaialdiak. Egitarau zabalean, diziplina ugarik izango dute tartea, guztiak ere literaturarekin elkarrizketan. Hitzaldiak, solasaldiak, eztabaidak, ikastaroak, erakusketak eta antzerkia, besteak beste izango dira. Antolatzaileek […]

Read More… from Literaktum jaialdia azaroaren 8tik 21era izango da, Donostian

Euskarak Nafarroako hezkuntza-sisteman duen egoera aztergai Jagon jardunaldian

Azaroaren 19an izango da jardunaldia, Iruñean, Kondestablearen jauregiko hitzaldi aretoan. Euskaltzaindiak Iruñean egingo du XXVI. Jagon Jardunaldia. Azaroaren 19rako iragarri da eta Kondestablearen jauregiko hitzaldi aretoan jardungo dute hizlari guztiek. Honela, bertan izango dira Eduardo Aldasoro (pedagogoa); Marisa Zubiri,  Maite Gorospe eta Alberto Barandiaran (Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua); Imanol Janices (Jaso ikastola); Alfredo Dufur (Nafarroako […]

Read More… from Euskarak Nafarroako hezkuntza-sisteman duen egoera aztergai Jagon jardunaldian

Soziedad Alkoholika, Dupla, Nøgen eta Skakeitan, besteak beste, Hatortxu Rock jaian

Estilo eta jatorri desberdinetako 17 musika talde igoko dira oholtzara abenduaren 18an, Atarrabian. Segismundo Toxicomano, Afu, Soziedad Alkoholika, Bide Bakarra, Kaotiko, Tremenda Jauria, Dupla, Nøgen, Green Valley, Tribade, Skakeitan, Rodeo, Galtzagorriak, Ibil Bedi, Irkaia, Talco Maskerade eta Dj Plan B dira abenduaren 18an, Hatortxu Rock jaiaren 25. edizioan oholtzara igoko diren taldeak. Antolakuntzak adierazi duenez, […]

Read More… from Soziedad Alkoholika, Dupla, Nøgen eta Skakeitan, besteak beste, Hatortxu Rock jaian

Abenduaren 1etik 4ra egingo da DA! PRO, sortzaileentzako topagune profesionala, Durangon

Hainbat kultur diziplina landuko dira: musika, familia-ikuskizunak, literaturatik ikus-entzunezkoetarako bidea, sortzaileek euren ibilbide profesionalean beharrezkoak dituzten baliabideak… Durangoko Azokako edizio honetan, DA! PRO egitasmoak aurreko edizioetan baino egitarau zabalagoa izango du. Kultur profesionalei begira topagunea abenduaren 1etik 4ra arte antolatuko da, eta hainbat kultur diziplina landuko ditu: musika, familia-ikuskizunak, literaturatik ikus-entzunezkoetarako bidea, sortzaileek euren ibilbide […]

Read More… from Abenduaren 1etik 4ra egingo da DA! PRO, sortzaileentzako topagune profesionala, Durangon

Zineskola egitasmoa martxan da berriz ere Ipar Euskal Herrian

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako lehen mailako eskolei kalitate handiko euskarazko animazio filmak eta laguntza pedagogiko egoki bat eskaintzeko asmoz antolatu dute euskarazko irudi heziketa dispositiboa, 2021-2022 ikasturterako. Euskal Kultur Erakundeak, Cinema & Cultures, Cinevasion, Zineuskadi, Ikas euskal pedagogia zerbitzua eta Hezkunde Nazionalaren laguntzarekin, Zineskola egitasmoa antolatu du, euskarazko animazio film interesgarriak euskara irakasleei eta […]

Read More… from Zineskola egitasmoa martxan da berriz ere Ipar Euskal Herrian

[Bideoa] Nikolasa Atxikallende, gorputzik gabeko emakumea

Edorta Jimenezek Nikolasa Atxikallende gogorarazteko liburua ondu du. Emakume ahaztu eta laidoztatu hori goratu nahi izan du Mundakako idazleak Nikole Bijotzekua izeneko liburuarekin. Nikolasa Atxikallende 1873an Sukarrietako Abina baserrian jaiotako emakume gazte bat zen, historiara pasatzeko asmorik gabea, harik-eta, XIX. mendearen amaieran, bere herrira aisialdian ehizara etortzen zen bilbotar bat ezagutu zuen arte, Sabino Arana […]

Read More… from [Bideoa] Nikolasa Atxikallende, gorputzik gabeko emakumea

Idoia Monton artistaren obrak biltzen dituen erakusketa paratu dute Bilboko Rekalde aretoan

Zazpi leihoak erakusketaren helburuak artista donostiarraren ibilbidea berrikustea eta bere lana egituratzen duten gakoak aurkeztea dira. 2022ko otsailaren 27ra arte bisitatu ahal izango da. Bilboko Rekalde aretoak Idoia Montonek (Donostia, 1969) 1990etik gaur egunera arte egindako 90 obra biltzen dituen erakusketa ireki du, Zazpi leihoak izenburupean. Margolanak, marrazkiak eta collageak dira artistaren ohiko euskarriak, eta […]

Read More… from Idoia Monton artistaren obrak biltzen dituen erakusketa paratu dute Bilboko Rekalde aretoan

Euskal Zinema Dokumentalaren Asteak euskal zinemagileak egin dituzten lanak proiektatuko ditu

Urriaren 25etik 29ra bitartean bost dokumental ikusteko aukera izango da, guztiak film luzeak; sarrera librea izango da edukiera bete arte.    Euskal Zinema Dokumentalaren Astearen VII. edizioaren eszenatokia izango da Vital Fundazioa Kulturunea gaur hasi eta ostiralera bitartean. Vital Fundazioak antolatutako ekimenak euskal profesionalek zuzendutako dokumental onenen aukeraketa bat eskainiko du. Emanaldiak 19:30ean izango dira egunero […]

Read More… from Euskal Zinema Dokumentalaren Asteak euskal zinemagileak egin dituzten lanak proiektatuko ditu

Ikastolak Herriari jaialdiaren bigarren edizioa egingo dute azaroaren 27an, Bilbon

Anje Duhalde eta Paz de Ziganda ikastolako abesbatza, Julen Alonso, Amak taldea eta Eñaut Elorrieta dira egun horretan, Euskalduna Jauregian parte hartuko duten musikariak. Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez euskararen eta euskal kulturaren bost plaza handi izaten dira urtero. Euskal musikari, kantari, dantzari eta ikuskizunetako hamaika artistaren adierazpenaren erakusleiho erraldoiak ere […]

Read More… from Ikastolak Herriari jaialdiaren bigarren edizioa egingo dute azaroaren 27an, Bilbon