Liburu zientifikoetan jasotzen ez dena dakar ‘Gure faunari eta florari begira’ liburuak

Eñaut Agirre filosofoak eta Iñaki Sanz-Azkue biologoak idatzi dute lana. Espezie bakoitzaren Hernaniko izenak eta aldaerak, beste euskalki batzuetako izenak eta euskara batukoak aipatzen dira liburuan: guztira, euskarazko 600 izenetik gora. “Liburu zientifikoetan ez dagoen hori” dakar Gure faunari eta florari begira liburuak. Orotara 150 espezieren deskribapenak jasotzen dira, baina “ikuspegi berezi batetik”. Hala azaldu […]

Read More… from Liburu zientifikoetan jasotzen ez dena dakar ‘Gure faunari eta florari begira’ liburuak

Zinemakumeak Gara! zikloaren 26. edizioa urriaren 18tik 29ra egingo da, Bilbon

Hiriko bost gunetan izango dira jarduerak: BBK Aretoa, BilboArte, Alondegiako Auditorioa, Golem Alhondiga zinemak eta Campos Eliseos Antzokiko Kupula Aretoa. Askatasunaren ideia eta urratzearen esanahia ardatz hartuta egingo da Zinemakumeak Gara! zikloa urriaren 18tik 29ra bitartean, Bilbon. 26. edizio hau “film labur eta luzeen proiekzioaren bidez egingo dugu, baita Rosa Maria Rodriguez Magda idazle eta […]

Read More… from Zinemakumeak Gara! zikloaren 26. edizioa urriaren 18tik 29ra egingo da, Bilbon

Hernaniko I. Liburu Azoka egingo dute etzi

“Euskaraz egindako liburuak ezagutzeko eta zabaltzeko aukera eskaini nahi dugu. Euskal Herriko liburugintzaren ekoizpena ezagutzera eman, euskal kultura sustatuz eta indartuz”. Dobera Euskara Elkarteak Hernaniko I. Liburu Azoka antolatu du larunbaterako, Hernaniko Udal Liburutegia eta Kultur Sailarekin elkarlanean. Elkarteko kideek adierazi dutenez, “azokari esker, euskaraz egindako liburuak ezagutzeko eta zabaltzeko aukera eskaini nahi dugu. Euskal […]

Read More… from Hernaniko I. Liburu Azoka egingo dute etzi

‘Harria’ ikuskizunarekin estreinatu dute Olarizuko Antzoki Berdea

Mulixka dantza taldea eta Iñaki Perurena harri-jasotzailearen proposamenarekin jarri zen martxan Olarizuko etxaldearen ondoko topagune berria. Natura, poesia eta dantza tradizionala uztartzen dituen Harria ikuskizunarekin ireki ditu ateak Olarizuko Antzoki Berdeak. Duela gutxi amaitu dira Olarizuko etxaldearen ondoko harmaila berdea eraberritzeko lanak. Olarizuko ingurune hori EAEko Botanikoa bihurtzeko aurreikusitako proiektuetako bat da. “Olarizu birdimentsionatu eta […]

Read More… from ‘Harria’ ikuskizunarekin estreinatu dute Olarizuko Antzoki Berdea

Lekeitioko Kaleka jaialdiaren 32. edizioan parte hartzeko deialdia zabalik da

Datorren urteko ediziorako deialdian ere bi arlo izango dira: Sail Ofiziala eta Scratch. Proposamenak abenduaren 6ra arte aurkeztu ahal izango dira eta horretarako webgunean dagoen formularioa bete beharko da. Azken urteetako parte hartzeak gora egin du, urtero 500 proposamenetik gora jasotzen ditu antolakuntzak. Kaleka Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiaren 32. edizioa prestatzen hasi dira dagoeneko, Lekeition. […]

Read More… from Lekeitioko Kaleka jaialdiaren 32. edizioan parte hartzeko deialdia zabalik da

‘Arabaclik’ ekimenaren 3. edizioak bost erakusketa irekiko ditu bihartik aurrera

Urriaren 18ra arte bisitatu ahal izango dira, Amarica aretoan, Ataria zentroan eta Zabalgana Gizarte Etxean, besteak beste. Arabaclick, Argazkigintza eta Mugikorren hirugarren topaketak bost erakusketa irekiko ditu bihartik aurrera. “Arabaclick argazkigintza ekitaldi herrikoia da, herritar guztiei irekitako hainbat jardueraz osatua. Gaur egun, gailu mugikor bat eta dagozkion aplikazioak dituen edozein pertsonak sormen gaitasun handia gara […]

Read More… from ‘Arabaclik’ ekimenaren 3. edizioak bost erakusketa irekiko ditu bihartik aurrera

[Bideoa] Iñigo Lopez historialariak ‘Bilboko etxola batean’ liburua argitaratu du

Egileak 40ko eta 60ko hamarkaden artean Bilbon izandako etxola-auzoen fenomenoa aztertu, garai hartako biztanleen testigantzak jaso eta bizi izan zuten egoera latza deskribatu du. Iñigo Lopez historialariak Bilboko etxola batean (Ekar) izeneko liburua argitaratu du Tene Mujika bekaren laguntzarekin. Lana ontzeko Bilbon, XX. mendearen erdialdean izandako txabolismoa aztertu, garai hartako biztanleen testigantzak jaso eta bizi […]

Read More… from [Bideoa] Iñigo Lopez historialariak ‘Bilboko etxola batean’ liburua argitaratu du

Gaur abiatuko da Iruñeko ‘Antzerki Aroa’ zikloa

Azaroaren 24ra bitartean, lau antzezlan taularatuko dira Nafarroako Antzerki Eskolan: Amua, Kopaz kopa, Esnatu naiz, eta Maitasunaren itxiera. Antzerki Aroaren beste edizio bati emango diote hasiera gaur, Iruñean. Orotara lau antzezlan taularatuko dira azaroaren 24ra bitartean eta bikote-harreman mota ezberdinak, harreman pertsonalak, nortasuna eta pertsona batzuk adin jakin batera iristean pairatzen duten krisia izango dute […]

Read More… from Gaur abiatuko da Iruñeko ‘Antzerki Aroa’ zikloa

Itziar Ituño aktoreak jasoko du Santurzine Jaialdiko Serantes saria

Antolakuntzak aitortza egin nahi izan dio “emakume ausart, enpatiko eta solidarioa delako eta euskal zinema eta euskara mundu osoan zabaldu duelako”. Urriaren 1etik 16ra bitartean egingo da Santurzine jaialdiaren bederatzigarren edizioa Santurtzin. Urtero bezala, jaialdiaren barruan, zineman lanean ari den pertsona edo erakunde baten ibilbide profesionalari egiten zaio aitortza, eta aurten Itziar Ituño aukeratu du […]

Read More… from Itziar Ituño aktoreak jasoko du Santurzine Jaialdiko Serantes saria

Gasteizko Artium Museoak Jose Felix Gonzalez Placerren ‘Etxegarai’ko Goti’ erakusketa aurkeztu du

Artista arabarrak 1987 eta 1991 urteen artean sorturiko animazio-bideoak bildu dira erakusketa honetarako, artistaren margolan, marrazki eta obra grafikoen testuinguruan. Etxegarai’ko Goti erakusketak Jose Felix Gonzalez Placerren (Gasteiz, 1951-1991) obratik ibilbide bat proposatzen du, margolan, marrazki, obra grafiko eta, bereziki, animazio-film laburren multzo baten bidez; izan ere, euskal animazio-zinemaren aitzindarietako bat izan zen artista arabarra. […]

Read More… from Gasteizko Artium Museoak Jose Felix Gonzalez Placerren ‘Etxegarai’ko Goti’ erakusketa aurkeztu du