Pablo Agüerok zuzendutako ‘Akelarre’ filmak irabazi du VII. EZAE Saria

Koldo Zuazua eta Iker Ganuza Akelarre filmeko ekoizleek jaso dute saria talde osoaren izenean, eta jasotako babesa eskertu dute, izan ere, ikusleen babesari esker, “filma Euskal Herrian fenomeno bat izatera iritsi da; erreferentzia zinematografiko bat pandemia garaian”. Pablo Agüero zinemagileak zuzendutako Akelarre filmak jaso du VII. EZAE Saria, Donostia Zinemaldiaren baitan. Ekitaldian gainera,  zinema aretoen […]

Read More… from Pablo Agüerok zuzendutako ‘Akelarre’ filmak irabazi du VII. EZAE Saria

Urriaren 3an abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Durangon

Sei kanporaketa, hiru finalaurre eta finala jokatuko dira; finala abenduaren 18an izango da Bilbao Arenan. Saioetako sarrerak eskuratzeko www.bertsosarrerak.eus atarian dago aukera. Durangon abiatuko da aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, urriaren 3an. Finala, berriz, Bilbon jokatuko da abenduaren 18an. Guztira sei kanporaketa, hiru finalaurre eta finala izango dira Txapelketa osatuko duten saioak. Kanporaketa fasean Durangon, Igorren, […]

Read More… from Urriaren 3an abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Durangon

Ana Ibañez ilustratzaile iruñarraren erakusketa Donostian ikusgai

Erakusketa datorren abenduaren 12ra arte bisitatu ahal izango da Donostiako Aiete Kultur Etxean. Ana Ibañezen (Iruñea, 1972) erakusketa ikusgai egongo da bihartik aurrera, irailak 21, Aiete Kultur Etxean Ilustratzailearen Txokoa izeneko programaren barruan. Ibañez Arte Ederretan lizentziatu zen Bilbon, eskultura alorrean. Halaber, grabatu eta estanpazio teknikak ikasi zituen Iruñeko Arte Eskolan. Artistak “zirriborro egile, marrazkilari […]

Read More… from Ana Ibañez ilustratzaile iruñarraren erakusketa Donostian ikusgai

Liburu, Fanzine eta Material Politikoaren Azoka egingo dute Portugaleten

Irailaren 24tik 26ra bitartean egingo da Merkatuan. Topaketa honek liburu, aldizkari, fanzine eta komikien bidez, pentsamendu kritikoa bultzatu nahi du bertaratuen artean, “kultura alternatiboz beteriko asteburu batean”. Kolektibo txikiek azoka handietan parte hartzeko dituzten zailtasun ekonomikoak kontuan hartuz, Liburu, Fanzine eta Material Politikoaren Azoka antolatzea erabaki zuten duela hiru urte hainbat eragilek, Portugaleteko Merkatuan. Ekimenak […]

Read More… from Liburu, Fanzine eta Material Politikoaren Azoka egingo dute Portugaleten

Ostiralean abiatuko da Literaturia jaialdia Zarautzen

Igandera arte liburu-azoka, aurkezpenak, solasaldiak, eta errezitaldiak izango dira bertan. Itzala, hitzaren ahala izango da aurtengo leloa. Ostiralean, irailak 24, irekiko ditu ateak euskal letren plaza den Literaturiak, Zarautzen. Pandemiaren eraginez, aurtengo edizioa, iaz egin zen bezala, udaberritik udazkenera ekarri du antolakuntzak, baina betiere hasierako helburuari eutsita: idazle, argitaletxe eta irakurleentzako espazio bateratua eratzea, izan […]

Read More… from Ostiralean abiatuko da Literaturia jaialdia Zarautzen

Iker Martinez musikariak ‘Hegaldiak’ izeneko diskoa kaleratu du

Aurreko bi diskoetako kantu goibelak alde batera utzi eta disko alaiagoa dakar musikariak Zaldi Herrenak taldearekin batera. Helgaldiak izenpean dator Iker Martinez musikariaren (Oñati, 1977) disko berria. Bakarkako bidean argitaratzen duen hirugarren lana du gipuzkoarrak, aurretik Itzalen munduan (2017) eta Lurralde berriak (2019) diskoak eman ditu argitara Zaldi Herrenak taldearen laguntzarekin. Hirugarren disko honetarako, lehen […]

Read More… from Iker Martinez musikariak ‘Hegaldiak’ izeneko diskoa kaleratu du

Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrak Espainiako Poesia Saria irabazi du

Lehen aldia da euskarazko liburu batek aitortza hau jasotzen duela. Nola gorde errautsa kolkoan olerki liburuari esker irabazi du. Epaimahaiak azaldu duenez, “euskal poeta garaikide handienetako baten heldutasuneko poema liburua da” lan saritua. Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962) Espainiako Poesia Saria irabazi du Nola gorde errautsa kolkoan (Susa, 2020) olerki liburuari esker. Lehen aldia da […]

Read More… from Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrak Espainiako Poesia Saria irabazi du

Bertso-eskola feministetan izena emateko epea zabalik da

Irailaren 26ra arte egongo da Ahalduntze Bertso Eskolan eta Gizonentzako Bertso Eskola Feministan matrikulatzeko aukera zabalik; urrian hasiko dira biak. Bertsozale Elkarteak bertso-eskola feministetan izena emateko epea ireki du. Hala, Ahalduntze Bertso Eskolan edota Gizonentzako Bertso Eskola Feministan parte hartu nahi duenak hilaren 26ra arte izango du aukera. “Lanketa feminista dute helburu biek: Ahalduntze Bertso […]

Read More… from Bertso-eskola feministetan izena emateko epea zabalik da

Olatz Mitxelena da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Arrakalak ipuin-bilduma proiektuarekin jaso du Mitxelenak 24. edizioko Igartza saria. Idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da Igartza eta Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute urtero. Olatz Mitxelena Larreta (Oiartzun,1989) dugu aurtengo Igartza Literatura Beka sariaren irabazlea. Oihane Amantegik, Irati Jimenezek eta Garazi Kamiok osatutako epaimahaiak hala erabakita jaso du saria […]

Read More… from Olatz Mitxelena da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Zapataren historia Hazparneko herritarren begietatik

Argazki erakusketa, mintzaldi eta ibilaldi musikatu batek osatuko dute egitaraua. Euskal Kultur Erakundeak eta Giza Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolak Clarenza kultura Zentroarekin eta Hazparneko Hiriarekin partaidetzan, Zapat(h)ari izeneko ikerlari, artista eta biztanle egonaldiaren baitako ekitaldia antolatu dute irailaren 19rako, igandea, Hazparnen. Argazki erakusketa, mintzaldi eta ibilaldi musikatu batek osatuko dute egitaraua. Duela bi urte […]

Read More… from Zapataren historia Hazparneko herritarren begietatik