Itxaro Borda idazleak Zilarrezko Gehitu Saria irabazi du

Gehitu elkarteak baionarra saritzea erabaki du: “LGTBIQ+ komunitateko emakume olerkari gisa egindako lanean erakutsi dituen ausardiagatik eta zintzotasunagatik, euskararen erabilera erresistentzia gisa aldarrikatuz gizarte patriarkal eta hipermaskulinoan fronte desberdinak biltzen dituen borroka batean”. Itxaro Borda idazleak (Baiona, 1959ko) jasoko du aurtengo Zilarrezko Gehitu Saria, alegia, urtean zehar edo bere ibilbidean LGTBIQ+ komunitateari babes publikoa eman […]

Read More… from Itxaro Borda idazleak Zilarrezko Gehitu Saria irabazi du

Patxi Huarte Zaldieroak ‘Arranotxu, Euskal Gerlari Mitikoa’ komiki bilduma aurkeztu du

Ikastolen Elkarteak argitaratzen duen Xabiroi komiki aldizkarian plazaratutako Arranotxuren istorioekin albuma osatu du Patxi Huarte Zaldieroa marrazkilariak. Marrazkilari nafarrak, Xabiroi aldizkariko zuzendari Dani Fanok eta proiektuaren babesle den Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk Arranotxu, Euskal Gerlari Mitikoa aurkeztu dute, Iruñean. Argitalpen berria “Xabiroi aldizkariaren bildumako beste ale bat da, baina ezohikoa. Batetik, ez delako aldizkariak […]

Read More… from Patxi Huarte Zaldieroak ‘Arranotxu, Euskal Gerlari Mitikoa’ komiki bilduma aurkeztu du

Mintzalasai euskararen aldeko festibala astelehenean hasiko da Miarritze, Angelu eta Baionan

Zazpi egunez luzatuko da jaialdia, irailaren 20tik 26ra bitartean. Orotara 51 elkartek parte hartuko dute eta 54 ekitaldi antolatu dituzte. Iazko jaialdiaren bertsio murriztuaren ostean, Mintzalasai festibala bueltan da Baiona, Angelu eta Miarritzera (BAB) egitarau oparo batekin. Hamargarren edizioa du aurtengoa eta irailaren 20tik 26ra bitartean egingo da. Orotara 54 ekitaldi antolatu dituzte euskararen inguruan […]

Read More… from Mintzalasai euskararen aldeko festibala astelehenean hasiko da Miarritze, Angelu eta Baionan

Kherau taldeak ‘Phrolck’ diskoa kaleratu du

Lan berrian blues, gospel eta country estiloak entzun daitezke, taldearen soinu propioa eta herriko melodiak baztertu gabe. “Hitzak eta konposizioak pertsonalagoak dira, malenkoniatsu edo festarako aproposak, baina inoiz baino zainduagoak”. Kherau taldeak Phrolck izeneko hirugarren diskoa aurkeztu du Elkar argitaletxearen zigilupean. Lan berria iazko urtarrilean grabatzen hasi ziren arren, pandemiaren eraginez, orain arte ezin izan […]

Read More… from Kherau taldeak ‘Phrolck’ diskoa kaleratu du

Irailaren 30etik azaroaren 28ra egingo da Gasteizko Antzerki Jaialdia

Irailaren 23an hasiko da abonamenduen salmenta. Sarreren salmenta, berriz, irailaren 28an hasiko da. Hilaren 30ean abiatuko da Gasteizko Antzerki Jaialdia 35 ikuskizunez osatutako egitarauarekin, horietatik hamahiru euskal taldeen eskutik iritsiko dira. Azaroaren 28ra arte luzatuko da 46. edizioa eta Udalaren Antzoki Sarearen arduradun Marta Monfortek nabarmendu duenez, “ segurtasun-neurri guztiekin egingo da”. Prentsaurrekoan bertako konpainien […]

Read More… from Irailaren 30etik azaroaren 28ra egingo da Gasteizko Antzerki Jaialdia

Xabier Lete Nazioarteko VI. Poesia Saria martxan da

Abenduaren 5era arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik. Irabazleak 12.000 euroko saria eramango du. 2022ko martxoan emango dute ezagutzera lan irabazlea. Xabier Lete Nazioarteko VI. Poesia Sariaren deialdia martxan da. Deialdi honetarako 12.000 euroko zenbatekoa emango du Gipuzkoako Foru Aldundiak, kultura sustatzeko eta hedatzeko asmoz. “Garrantzitsua da Gipuzkoan erreferente izan diren sortzaileen memoria denboran […]

Read More… from Xabier Lete Nazioarteko VI. Poesia Saria martxan da

Irailaren 24tik urriaren 10era egingo da 30. Poltsiko Antzerkia Jaialdia, Donostian

Berrikuntza nagusi gisa jaialdia aire zabalean kokatutako karpetan egingo da ia osorik, indarrean dauden segurtasun eta osasun arauak bermatzeko. Denetara 32 emanaldi eskainiko dira. Poltsiko Antzerkia Jaialdia irailean itzuliko da Donostiako kaleetara, azken urteetako otsaileko hitzordua atzeratu ostean. “29 edizioren ondoren ikuslego finkoa duen ekimena da eta urtero jarraitzaile gehiago ditu”, adierazi du antolakuntzak. Ohiko […]

Read More… from Irailaren 24tik urriaren 10era egingo da 30. Poltsiko Antzerkia Jaialdia, Donostian

Ostiralean abiatuko da 8+5 Zinemaldi Alternatiboa, Donostian

Sin tu permiso, Ez, eskerrik asko eta Tijera contra papel dokumentalak proiektatuko dira, besteak beste. Emanaldi guztiak aire zabalean izango dira iluntzeko 20:00etan. Hamahirugarren edizioa du aurten, ostiralean, hilak 17, abiatuko den Donostiako Zinemaldi Alternatiboak. Urtero bezala, gizarte gai eta gatazka ezberdinei buruzko dokumental eta pelikula zerrenda bat osatu dute. Hauek zaharrak edo berriak izan, guztiak […]

Read More… from Ostiralean abiatuko da 8+5 Zinemaldi Alternatiboa, Donostian

[Bideoa] Uxue Alberdik eta Araiz Mesanzak ‘Hili’, heriotza hizpide duen album ilustratua kaleratu dute

Heriotzaren inguruan, Alberdik izandako hainbat burutapen eta galdera, eta baita seme-alabei eta beste haur batzuei entzundakoak ere biltzen dira lan honetan. “Adin batetik aurrera, hil egingo garela ulertzen dugu, ulertzen saiatzen gara”, horixe da proiektuaren abiapuntuko hausnarketa. Uxue Alberdi idazleak eta Araiz Mesanza ilustratzaileak aurkeztu dute lana gaur, Donostiako Udal liburutegian. Alberdik azaldu duenez, Hili […]

Read More… from [Bideoa] Uxue Alberdik eta Araiz Mesanzak ‘Hili’, heriotza hizpide duen album ilustratua kaleratu dute

[Bideoa] ‘Gureak Egin’, gazteei zuzendutako kultur transmisiorako eta sormenerako euskal laborategia martxan da Iruñean

Urriaren 13ra arte egongo da izena emateko epea zabalik. 15 eta 18 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute. Gureak Egin musika, hitza, antzerkia eta dantzarekin ondo pasatzeko aukera eskaintzen du. Sormenari eragiteko gazteentzako eskaintza berria da. Gertuko kultur errealitatean oinarria izango duen eskola izateko jaio da Gurean Egin laborategia. Sustatzaileen arabera “asmoa ez […]

Read More… from [Bideoa] ‘Gureak Egin’, gazteei zuzendutako kultur transmisiorako eta sormenerako euskal laborategia martxan da Iruñean