Ostiralean abiatuko da Nafarroako Komiki Azoka Iruñean eta Lizarran

Hamabigarren edizio honetarako bost tailer, egileekin topaketak, hitzaldiak, bisita gidatuak, mahai-inguruak, bigarren eskuko azoka, hamabi erakusketa eta zinema, antzerki eta musika proposamenak izango dira, besteak beste. Nafarroako Komiki Azokak hogeita hamar bat jarduera hartuko ditu irailaren 3tik urriaren 3ra bitartean, Iruñeko eta Lizarrako hainbat gunetan (Kondestablearen jauregia, Gaiarre antzokia, Geltoki, Lizarrako Fray Diego Kultur Etxea […]

Read More… from Ostiralean abiatuko da Nafarroako Komiki Azoka Iruñean eta Lizarran

Ahozko oroimenari buruzko ‘Eleketa’ erakusketa irailaren 12tik aurrera Donibane Lohizunen ikusgai

Irailaren 12tik urriaren 10era bitartean, Ducontenia Etxean, 78 bat lekukok (Ahetze, Arbona, Azkaine, Biriatu, Donibane Lohizune, Getaria, Hendaia, Sara, Senpere, Urruña, Ziburu) beren bizipenak eta oroimenak kontatuko dituzte, 200 ikus-entzunezko pasarteren bidez. Euskal Kultur Erakundeak proiektu handi bat abiatu zuen 2007an: Ipar Euskal Herriko biztanleen ahozko memoriaren bilketa. Programa hau, gaur egun Eleketa izenarekin ezagutzen da, […]

Read More… from Ahozko oroimenari buruzko ‘Eleketa’ erakusketa irailaren 12tik aurrera Donibane Lohizunen ikusgai

Iruñeko Udalak Gazteentzako XXXI. Literatura Lehiaketako lan irabazleak sarean argitaratu ditu

Lanak irakurri, deskargatu eta inprimatu daitezke www.letragaztea.com edo www.letrajoven.com webguneetan, euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren. Aurtengo edizioan saritutako narratiba eta poesia testuak zabaltzeko helburua du ekimenak. Iruñean antolatzen den Gazteentzako XXXI. Literatura Lehiaketako 34 lan irabazleak irakur daitezke jada www.letragaztea.com eta www.letrajoven.com webguneen bitartez. “Narratiba zein poesia modalitateetako testu irabazleak hedatu eta sustatzeko modu bat”, […]

Read More… from Iruñeko Udalak Gazteentzako XXXI. Literatura Lehiaketako lan irabazleak sarean argitaratu ditu

17 euskal ekoizpen izango dira Donostiako 69. Zinemaldian

Horien artean dira Maider Oleagaren Kuartk Valley filma, Asier Altunaren Hondalea eta Xabier Erkiziaren O Gemer filmak, besteak beste. Hamahiru film luzek, film labur batek, telesail batek, ekoizpen-fasean dagoen film batek eta proiektu batek osatuko dute Donostiako Zinemaldiaren 69. edizioko euskal ekoizpena. Sail Ofizialean, Zabaltegi-Tabakaleran, Zinemiran, Euskal Zinemaren eta EITBren ekitaldietan, WIP Europan eta Ikusmira […]

Read More… from 17 euskal ekoizpen izango dira Donostiako 69. Zinemaldian

Expodistritok hamar erakusketa ibiltari eramango ditu Bilboko udaltegietara

Bihar, irailak 1, abiatuko dira erakusketak, Aitor Fernandez (margoa), Jose Ramon S. Alzola (margoa), Jose Vicente Sobradillo (margoa), Karen Amaia (argazkigintza), Alfonso Moral (argazkigintza), Sol Agirre (argazkigintea), David Santiago, Juan Tapia eta Francisco Ubillla (argazkigintza); eta Imanol Marrodan (margoa) artisten eskutik. Expodistrito aldi baterako erakusketen zikloak hamar margo eta argazki erakusketa paratuko ditu, bihartik aurrera, […]

Read More… from Expodistritok hamar erakusketa ibiltari eramango ditu Bilboko udaltegietara

‘Dali, urte danteskoa’ erakusketa irailaren 19ra arte egongo da ikusgai Gasteizen

Artista katalanak Komedia Jainkotiarra lana ardatz hartuta egindako paradisu, purgatorio eta infernuari buruzko 100 xilografia biltzen ditu erakusketak.    Dante Alighieri infernuari buruzko deskribapen literario beldurgarria egin zuen lehen artistetako bat izan zen, Salvador Dalirentzat erakargarria izan zen kontakizun epiko bat. Idazlearen heriotzaren 700. urteurrenarekin bat egiteko, Vital Fundazioak Dali, urte danteskoa erakusketa ireki du irailaren […]

Read More… from ‘Dali, urte danteskoa’ erakusketa irailaren 19ra arte egongo da ikusgai Gasteizen

[Bideoa] Joanes Lopez Zeraingoaren bizitzaren gorabeherak ikertu eta ‘Suaren Froga’ ondu du Patri Urkizuk

Urkizuk errealitatea eta fikzioa uztartu ditu eleberria osatzeko. Joanes Lopez Zeraingoa du protagonista Patri Urkizuk (Lezo, 1946) idatzitako Suaren Froga eleberri historikoak. Gaur aurkeztu du liburua Donostiako Udal Liburutegian eta ezagutzen ez zuen pertsonaia historiko honekin nola egin zuen topo azaldu du: “Parisen nengoelarik liburu denda batean duela urte batzuk, begi aurrean topatu nuen hainbestetan […]

Read More… from [Bideoa] Joanes Lopez Zeraingoaren bizitzaren gorabeherak ikertu eta ‘Suaren Froga’ ondu du Patri Urkizuk

Bihar hasiko da Errobi Festibala Itsasun

Uztailaren 25era bitartean, musika, sorkuntza, dantza eta erakusketak izango dira nagusi Itsasun. Bihar, uztailak 22, abiatuko da Errobi Festibalaren 25. edizioa Itsasun. Ezkandrai elkartea da jaialdiaren antolatzailea eta adierazi duenez, “beste behin ere, mendia, denbora, ibaia eta herriaren xingolak zintzilikatuko dira Atharriko plazan uda beteko asteburu betez”. Bihar, arratsaldeko 17:00etan emango diote hasiera jaialdiari 25 urte […]

Read More… from Bihar hasiko da Errobi Festibala Itsasun

Gasteizko Magialdia irailaren 13tik 19ra bitartean egingo da

Hainbat herrialdetako 300 mago baino gehiago izango dira aurtengo edizioan. Gasteizko Magialdiaren 33. edizioa irailaren 13tik 19ra bitartean egingo da Arabako Ilusionisten Elkartearen eskutik, “2020an, mundu osoan aurrez aurre egindako magia biltzar bakarra izan zen Magialdia. Aurten bere distiraren zati bat berreskuratu du ekitaldiak, osasun egoerak ahalbidetzen duen neurrian, eta munduko artista onenetako batzuk aurkeztuko […]

Read More… from Gasteizko Magialdia irailaren 13tik 19ra bitartean egingo da