Augustin Zubikarai XXI. sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Proiektuak urriaren 31ra arte bidali ahal izango dira. Irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du eta eleberria Elkar argitaletxearekin argitaratuko du. Euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, Augustin Zubikarai saria antolatzen dute urtero Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Hamar urtez nobela laburrentzako lehiaketa izan zen Agustin Zubikarai beka, baina 2010ean formatuz aldatu eta nobelak […]

Read More… from Augustin Zubikarai XXI. sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Iruñeko San Fermin festak ardatz hartuta, lau erakusketa paratu dituzte Ziudadelan

Udalaren arte garaikidearen bildumako 27 egileren obrak, tokiko artistek propio sortutako 57 obra, Nafarroako hainbat diseinatzailek ospatu ezin diren festatarako pentsatutako 44 kartel eta 3 ikus-entzunezko proiekzio daude ikusgai. Sanferminetan oinarrituta, lau erakusketa paratu dituzte Iruñeko Ziudadelan, irailaren 12ra arte. “Zuhurtziak eta erantzukizunak festak bertan behera uztea eragin duten urte baterako proposamena da honakoa”, adierazi […]

Read More… from Iruñeko San Fermin festak ardatz hartuta, lau erakusketa paratu dituzte Ziudadelan

Santa Maria katedralaren historia ezagutzera emateko, errealitate birtualeko hiru ikus-entzunezko aurkeztu dituzte

Pieza hauen bidez, antzinako Santa Maria elizaren gainean eraikitako egungo tenpluaren eraikuntzaren hastapenetan eta ondorengo bi mendeetan egindako lanetan murgiltzeko aukera egongo da. Santa Maria Katedrala Fundazioak errealitate birtualeko hiru ikus-entzunezko aurkeztu ditu. Hauen bidez, antzinako Santa Maria elizaren gainean eraikitako egungo tenpluaren eraikuntzaren hastapenetan eta ondorengo bi mendeetan egindako lanetan murgiltzeko aukera egongo da. […]

Read More… from Santa Maria katedralaren historia ezagutzera emateko, errealitate birtualeko hiru ikus-entzunezko aurkeztu dituzte

Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko kideek ‘Aiztondoren zirtotsa’ lana aurkeztuko dute ostegunean

Elkarguneak iaz irabazi zuen Mintzolak eta Kilometroak Kultur Elkarteak antolatzen duten Pello Mari Otaño Beka eta urtebeteko epea izan du proiektua garatzeko. Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko zenbait kidek; zehazki Beñat Iguaran, Haritz Mujika, Imanol Artola, Mikel Artola, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal kideek Aiztondoren zirtotsa. Aiztondoko zirto tradizioa eta aplikazio didaktikoa proiektua aurkeztu zuten iaz […]

Read More… from Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko kideek ‘Aiztondoren zirtotsa’ lana aurkeztuko dute ostegunean

‘Hitzak Zaindari’ proiektua abiatu dute euskal liburugintzaren katean lan egiten duten eragileek

kanpaina honetan zaintza izango dute ardatz. Euskal liburugintzak behar duen presentzia areagotu nahi dute beren lana ezagutzera ematearekin batera. Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak, Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak Hitzak Zaindari, Literaturaren hitzak zaindari kanpaina jarri dute martxan. Gipuzkoan egingo da egitasmoa, eta zaintza izango du […]

Read More… from ‘Hitzak Zaindari’ proiektua abiatu dute euskal liburugintzaren katean lan egiten duten eragileek

[Bideoa] Maialen Akizu hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko

2021eko azaroaren 2an hasi eta hilabete batez, Hendaiako Nekatoenea baserrian egongo da ziurgabetasuna, sorpresa eta asmaezinaren inguruan, literatura genero anitz nahasten dituen lan hibrido bat lantzen. Hamaikagarren aldiz, euskal sortzaile batek parte hartuko du Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak proposatzen duten euskarazko literatura sorkuntza egonaldian. Ekimen honen bidez, euskal […]

Read More… from [Bideoa] Maialen Akizu hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko

Konpartsek ‘Bilboko Irria’ kulturaldi herrikoia aurkeztu dute

“Bilbotik eta Bilborako”ekimen herrikoia izango da. Abuztuaren 26tik 29ra egingo dute. Bilboko Konpartsen federazioak abuztuaren 26tik 29ra bitartean antolatuko duen Bilboko Irria izeneko kulturaldi herrikoia aurkeztu du, Arriaga plazan. Bilboko irria Konpartsek “Bilbotik eta Bilborako” antolatuko duten ekimen herrikoia izango da, eta aurkezpenean adierazi dutenez, “kulturaldiak hiribildua kulturaz eta ezustekoz blaituko du”. Ekimenak “Bilbok daukan […]

Read More… from Konpartsek ‘Bilboko Irria’ kulturaldi herrikoia aurkeztu dute

44 bertsolari lehiatuko dira Bizkaiko Txapelketan

Txapelketak sei kanporaketa, hiru finalaurre eta finala izango ditu. Lehenengo saioa urriaren 3an izango da eta abenduaren 18an jokatuko da finala. Urte birik behin izaten da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Bizkaiko Bertsozale elkarteak adierazi duenez, “2020ko maiatzean zen jokatzekoa Txapelketarako sailkapen fasea, baina pandemiaren eraginez, irailera atzeratu behar izan dugu”. Sailkapen fasea osorik amaitu bazen ere, […]

Read More… from 44 bertsolari lehiatuko dira Bizkaiko Txapelketan

Ostiralean hasiko da ‘Sagardoak elkartzen gaitu’ ekimena Adunan

Lehen saioan Andoni Mujika, Ane Beloki, Ane Zuazubiskar eta Maialen Akizu bertsolariek hartuko dute parte Adunako Aburuza sagardotegian, arratsaldeko 19:00etan. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Musika Bulegoak eta Bertsozale Elkarteak iaz abiatutako bideari jarraituz, aurten ere Sagardoak Elkartzen Gaitu egitasmoa antolatu dute. Ekimenak sagardo mundua eta euskal sortzaileen ekimenak aktibatzea ditu helburu. Bigarren edizio honetan, gazte talentuan […]

Read More… from Ostiralean hasiko da ‘Sagardoak elkartzen gaitu’ ekimena Adunan

Karrika Arteak jaialdia egingo dute Hendaian larunbatetik astelehenera bitartean

Jaialdia Baldin bada ikuskizunarekin hasiko da larunbatean, goizeko 11:30ean. Larunbatetik astelehenera bitartean Karrika Arteak jaialdiak Hendaiako kaleak hartuko ditu. Hiru egunez, Euskal Herriko nahiz nazioarteko musika emanaldiak, zirku eta antzerki ikuskizunak, suarekin egindako koreografiak eta umorea ardatz duten saioak ikusi ahal izango dira. Jaialdia Baldin bada ikuskizunarekin hasiko da larunbatean, goizeko 11:30ean. Shakti Olaizola artistak […]

Read More… from Karrika Arteak jaialdia egingo dute Hendaian larunbatetik astelehenera bitartean