Bruno Michel Abatik eta Ruper Ordorikak emango diote hasiera Guitaralde jaialdiari, Hendaian

Mary Cooper, Pauline eta Juliette, Michael Jones eta Thomas Dutronc ere igoko dira oholtzara datozen egunetan. Gaztelu Zahar frontoian izango dira kontzertu nagusiak eta hala indarrean diren protokoloak bete eta osasun testuingurura egokitzeko aukera izango da. Gitarra doinuz bustiko da Hendaia datozen egunetan, Guitaralde jaialdiaren hamargarren edizioarekin. Musika tresna eklektikoa da gitarra eta horrek edozein […]

Read More… from Bruno Michel Abatik eta Ruper Ordorikak emango diote hasiera Guitaralde jaialdiari, Hendaian

Bihar abiatuko da musika eta zinema uztartzen dituen ‘Kortxeak & krispetak’ zikloa, Gasteizen

Asteazkenero iluntzeko 19:00etan, hainbat musika talderi buruzko filmak eskainiko dira. Duplaren Kkontzertua, berriz, uztailaren 30ean, ostirala, izango da, 20:30ean. Badira zazpi urte Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak musikariei lotutako dokumentalak eskaintzen hasi zela, Kortxeak & Krispetak zikloaren baitan, eta aurten ere hiru musika dokumental eskainiko ditu udako asteazkenetan. Zikloa borobiltzeko, berriz, 2020an aurrera atera ez zen […]

Read More… from Bihar abiatuko da musika eta zinema uztartzen dituen ‘Kortxeak & krispetak’ zikloa, Gasteizen

Foruko herrixka orain dela 2.000 urte nolakoa zen ezagutzeko parada, berreraikitze birtual bati esker

Foruko herrixkarako bisita gidatuen bidez, bisitaria oso modu errealean iraganera egingo du jauzia eta I. mendeko erromatar herrixkaren erreprodukzioa ikusi ahal izango du. Bizkaiko Foru Aldundiak Ibilbide Historikoak programa abiatuko du bihar, erromatar garaiko edo lehenagoko arrasto arkeologikoak ezagutzeko xedez. Egitasmoaren barruan, gainera, bisita gidatuak egingo dira Bizkaiko interes historikoko hainbat gunetan zehar. Oraingo honetan, […]

Read More… from Foruko herrixka orain dela 2.000 urte nolakoa zen ezagutzeko parada, berreraikitze birtual bati esker

Martin Ugalderen omenezko erakusketa paratu dute Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean

Erakusketak bihar irekiko ditu ateak eta abuztuaren 27ra arte bisitatu ahal izango da. Azaroaren 11n beteko dira 100 urte Martin Ugalde kazetari eta idazle andoaindarra (Andoain, 1921 – Hondarribia, 2004 ) jaio zela, eta jada abian daude hainbat ekimen hura gogoratzeko, besteak beste, haren omenezko erakusketa. Hondarribian hasi zuen ibilbidea erakusketak maiatzaren 27an, eta Arma […]

Read More… from Martin Ugalderen omenezko erakusketa paratu dute Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean

‘Kotoiaren emakumeak. Bizi istorioak’ erakusketa ikusgai, Bergaran

Urriaren 10era arte bisitatu ahal izango da erakusketa Laboratorium museoan Kotoiaren Emakumeak erakusketak emakume langileak omentzea du helburu; kasu honetan, Algodonera San Antonio lantegian lan egin zuten emakumeak. Arte diziplina desberdinen bitartez (ilustrazioak, olerkiak, argazkiak, literatura, moda…) emakume haien bizi istorioak ezagutu ahal izango ditugu. Proiektu hau hasiera batean, moda proiektu bezala jaio zela diote […]

Read More… from ‘Kotoiaren emakumeak. Bizi istorioak’ erakusketa ikusgai, Bergaran

Poltsiko antzerkiaren sorkuntzarako XII. deialdia zabalik da

Irailaren 17ra egongo da proiektu berriak aurkezteko aukera. Donostia Kulturak poltsiko antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntza bultzatzeko hamabigarren proiektu deialdia antolatu du. Irailaren 17ra arte eman dute proiektu berriak aurkezteko epea. Poltsiko Antzerkiaren, eta orokorrean, formatu txikiko antzerkiaren inguruan euskarazko lanen eskaintza urria izaten dela adierazi dute antolatzaileek. Hala, “askotan Poltsiko Antzerkiko programatzaileek arazoak izan ohi […]

Read More… from Poltsiko antzerkiaren sorkuntzarako XII. deialdia zabalik da

Aritz Galarraga idazlearen oroitzapen musikatuak plazara

Gogoan dut da Hondarribiko idazlearen azken lana. Liburua aurkezteko hiru emanaldi antolatu ditu hil honetan Hondarribian, Hendaian eta Irunen. Galarragak liburuko pasarteak irakurriko ditu Ibon Rodriguez musikariaren laguntzarekin. Bere oroitzapenak paper-txataletan idazten aritu da Aritz Galarraga idazlea (Hondarribia, 1980) hainbat urtez, gero material hori beste nonbaiten erabiltzeko asmoarekin, idazten dituen prentsa artikuluetan, esaterako. Baina, hasieran […]

Read More… from Aritz Galarraga idazlearen oroitzapen musikatuak plazara

Musikaz gozatzeko parada, Elorrion

Musikaire jaialdia abian da. Petti, Audience, The Cuban Jazz Syndicate, Maria Berasarte edota Ene Kantak dira parte hartuko duten talde eta bakarlarietako batzuk. Elorrion, udan, kultura kalera irteten dela diote Musikaire jaialdia antolatzen dutenek, ez ohiko jaialdia da honakoa, musika, dantza eta antzerkia aire librean uztartzen dituena. Antolatzaileen arabera, programa, mazedonia baten modukoa da. Honetan […]

Read More… from Musikaz gozatzeko parada, Elorrion

Hizkuntza-eskubideak bermatzeko gutxieneko batzuk adosteko beharra aldarrikatu dute, Iruñean

Euskalgintzaren Kontseiluaren deiari erantzunez, ehunka herritar bildu ziren ostiralean, Iruñeko kaleetan, etorkizuneko politiketan eskubide murrizketak egon ez daitezela aldarrikatzeko. Euskaraz bizitzearen alde, batuz. Eskubide murrizketarik ez! lelopean, Baluarte plazatik abiatu eta Sarasate pasealekuan amaitu zen manifestazioa, Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiaren hitzartzearekin. Nafarroako Gobernuak epe laburrean argitaratzea iragarri duen Dekretu berria izan du mintzagai; […]

Read More… from Hizkuntza-eskubideak bermatzeko gutxieneko batzuk adosteko beharra aldarrikatu dute, Iruñean

Abusu ikastolak hartuko du Ibilaldia 2022 antolatzeko lekukoa

Erro, harri, har lelopean, 2022ko maiatzaren 29an ospatuko da Bizkaiko ikastolen aldeko jaia, Bilbon. Pandemia osteko lehen jai handia izango dela nabarmendu dute. Abusu ikastolak hartuko du datorren urteko Ibilaldia antolatzeko ardura. Bilbon egin dute aurkezpena eta bertan, hurrengo ediziorako helburuak eta zehar lerroak azaldu dituzte. “2022ko maiatzaren 29n ospatuko dugu Ibilaldia eta familia zein […]

Read More… from Abusu ikastolak hartuko du Ibilaldia 2022 antolatzeko lekukoa