Gazteekin sortutako ikuskizuna da. Gazteak mintzo dira eta mintzagai dira. Kasino Zaharreko lorategian, arratsaldeko 19:00etan estreinatuko dute obra. Hika Teatroak eta Oinkari dantza taldeak elkarrekin sortzen duten laugarren ikuskizuna da Gazte. Aurretik Amantalen ahotsa (2012), Itsasoaren emaztea (2013) eta Sagartu (2017) izan ziren. Bederatzi urteko ibilbidea egin dute elkarrekin estetika eta lengoaia propio baten bila, […]
Hika Teatroak eta Oinkari dantza taldeak ‘Gazte’ kale ikuskizuna estreinatuko dute bihar, Hondarribian
