Jugatx Jiashang Larrakoetxeak irabazi du Euskal Herriko ikastolen Komiki Lehiaketa

Irudigintza bezala. narrazioa ere aintzat hartuta Larrakoetxearen Amaiur 150 lanak merezimendu osoz jaso duela saria azpimarratu du epaimahaiak. Laudio ikastolako Jugatx Jiashang Larrakoetxearen Amaiur 150. Amaiurko setioa izeneko lanak irabazi du Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketaren lehen edizioa. Irabazleak bere lana Xabiroi komiki aldizkarian argitaratzeaz gain, marrazteko tablet bat jaso du sari gisa. Denetara 39 […]

Read More… from Jugatx Jiashang Larrakoetxeak irabazi du Euskal Herriko ikastolen Komiki Lehiaketa

‘Poesia eta Pentsamendua’ jardunaldiak egingo dituzte ekainaren 14an eta 17an, Donostian

Victoria Eugenia Antzokiko Klub aretoan izango da gaurko saioa, arratsaldeko 19:30ean. Honetan, Maialen Berasategi, Karlos Linazasoro, Aurora Luque, Peru Magdalena eta Sihara Nuño poetek parte hartuko dute, Jon Makuso biolin jotzailearekin batera. Gaur, ekainak 14, abiatuko dira urtero Donostian eta Hernanin antolatzen dituzten Poesia eta Pentsamendua izeneko jardunaldiak. Lehen emanaldi hau Victoria Eugenia Antzokiko Klub […]

Read More… from ‘Poesia eta Pentsamendua’ jardunaldiak egingo dituzte ekainaren 14an eta 17an, Donostian

[BIDEOA] Itxaro Bordak Amaia Ezpeldoi detektibearen seigarren eta azken lana aurkeztu du

Euri zitalari esker eleberria Donibane Garazin abiatzen da. Istorioaren ardatzean Maddiren desagerpena dago, emakumearen ama detektibearengana joango da alaba aurki dezala eskatuz. Erretiroa hartzear dagoen arren, Ezpeldoik kasua onartuko du. Itxaro Bordak (Baiona, 1959) ia hiru hamarkada iraun duen abenturari amaiera ematea erabaki du. Amaia Ezpeldoi detektibea erretreta hartzera doa Euri zitalari esker (Susa) eleberrian, […]

Read More… from [BIDEOA] Itxaro Bordak Amaia Ezpeldoi detektibearen seigarren eta azken lana aurkeztu du

Durangaldeko berbalagunek ‘Poltsikorako hitanoa’ liburuxka argitaratu dute

Durangon hitanoz hitz egiten ikasteko eta praktikatzeko Hiketalagun taldea sortuko dute uda ostean. Durangaldean hitanoz naturaltasunez egiten duten herritar gehienek 70 urte baino gehiago dituzte; gazteagoen artean, aldiz, eta salbuespenak salbuespen, ez dago hitanoz aritzeko ohitura handirik. Hori dela eta, Durangaldeko berbalagunek eskualdeko hitanoaren erabilera sustatzeko bi ekimen abiatu dituzte: Hiketalagun taldeak eta Poltsikorako hitanoa […]

Read More… from Durangaldeko berbalagunek ‘Poltsikorako hitanoa’ liburuxka argitaratu dute

Laba, euskara bazterretik erdigunera eramango duen proiektua aurkeztu dute Iruñean

Euskaldunen komunitatearentzako eta harengana hurbildu nahi duten guztientzako espazio bat ireki nahi dute. Horretarako, diru bilketa abiarazi dute itsulapikoa.eus plataformaren bidez. Euskara bazterretik erdigunera eramateko asmoz jaio da Laba proiektua, Iruñean. Bi aldeko ideia dela diote sustatzaileek; “agerikoena kokapen fisikoarekin zerikusia duena da”, Iruñeko euskaldunen komunitatearentzako elkargunea izango baita. Alderdi sinbolikoa da bestea, “euskara ikusgarri […]

Read More… from Laba, euskara bazterretik erdigunera eramango duen proiektua aurkeztu dute Iruñean

Ipar Euskal Herrian udan euskal zinema hedatzeko EKEren egitasmoak

Uda honetan antolatuko diren euskal zinemaren gaineko hainbat ekitaldi EKE-ren partaidetzarekin aurkeztuko dira. Joan den maiatzaren 19an Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko zinema aretoak berriz ireki zituzten, pandemiaren eraginez zazpi hilabetez itxita egon ondoren. Aretoen irekierarekin Euskal Kultur Erakundeak koordinatzen duen irudi hezkuntzarako Zineskola dispositiboa berriz bultzatu du Iparraldeko 43 herritako 92 ikastetxetan. Horrela, ekainaren […]

Read More… from Ipar Euskal Herrian udan euskal zinema hedatzeko EKEren egitasmoak

VI. Benito Ansola sarira lanak aurkezteko epea zabalik da

Lanak irailaren 19ra arte aurkeztu ahal izango dira. Sari honek euskal kultura zabaldu eta sortzaile gazteei euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizten laguntzea du helburu. Euskaltzaleen Topaguneak, Lekeitioko Udalak eta Euskal Zinema Bilerak Benito Ansola Sarietara ikus-entzunezko proiektuak aurkezteko deialdia zabaldu dute irailaren 19ra arte. Sariak 18 eta 36 urte bitarteko gazteen lanak sustatzea du helburu, eta irabazleak […]

Read More… from VI. Benito Ansola sarira lanak aurkezteko epea zabalik da

Montehermoso-Euskararen Etxeak Belar Sounds musika programa antolatu du udako asteburuetarako

Voodoo Charms, The Binilo’s, Resaca Jackson, Serious Business, Belceblues eta Neona taldeak izango dira Falerinako oholtza gainean. Ekainaren 26an abiatuko da programa eta irailaren 11ra arte luzatuko da. Iazko etenaldiaren ostean, Gasteizko Belar Sound musika jaialdia bueltan da. Aurten ere Falerina lorategian izango dira egitarauak jasotzen dituen kontzertu guztiak. Antolatzaileen arabera, “gune historikoa aisialdirako eta […]

Read More… from Montehermoso-Euskararen Etxeak Belar Sounds musika programa antolatu du udako asteburuetarako

[BIDEOA] Nerea Loiolak ‘Epizentroa’, helduentzako lehen ipuin liburua kaleratu du

Idazleak arreta handia jarri du harremanetan, keinuetan, gauza txikietan eta xehetasunetan. Zazpi narraziok osatzen dute liburua eta denetan emakumezkoak dira protagonista. Nerea Loiolak (Deba, 1985) 2018an eman zuen argitara haurrentzako Harri bat poltsikoan izeneko liburua. Azken lanhütarra lanak jarraitu zion aurreneko liburu horri 2019an. Oraingoan, helduentzako literaturara saltoa ematea erabaki eta Epizentroa izeneko ipuin liburua […]

Read More… from [BIDEOA] Nerea Loiolak ‘Epizentroa’, helduentzako lehen ipuin liburua kaleratu du

Nizuri Tazuneri talde donostiarrak ‘Anubis’ diskoa kaleratu du

Gure artean jada ez daudenei omenaldi xume bat egiteko asmoz sortu dute lan berria. Ganbara estudioan grabatu zituzten diskoak biltzen dituen zortzi kantuak iaz. Urtebete igaro da Nizuri Tazuneri taldea Ganbara estudioan sartu eta Anubis diskoak biltzen dituen zortzi abestiak grabatzen hasi zenetik. Bikote donostiarrak gaur eman du argitara lan berria, eta azaldu duenez, “gure […]

Read More… from Nizuri Tazuneri talde donostiarrak ‘Anubis’ diskoa kaleratu du