30 Herri Urrats txiki herriz herri, maiatzaren 9an

Pandemia egoerak behartuta Senpereko aintziraren inguruan milaka lagun batzea ezinezkoa denez, Seaskak 30 Herri Urrats txiki antolatzea erabaki du. “Aurten ere, Senpereko aintzirak ez ditu Seaskako ikastolen aldeko lagunak eta euskaltzaleak bilduko, baina bultzada horiek bat egingo dute maiatzaren 9an Ipar Euskal Herrian antolatuko diren ekimenetan”, azaldu dute Seaskako ordezkariek egindako agerraldian. Hala, ikastola bakoitzak […]

Read More… from 30 Herri Urrats txiki herriz herri, maiatzaren 9an

‘Leihoak zabalik’ erakusketa paratu dute Donostiako Okendo Kultur Etxean

Erakusketa maiatzaren 12ra arte bisitatu ahal izango da. Iraia Okina, Leire Salaberria, Maite Gurrutxaga, Paula Estevez eta Sandra Garayoa artisten obrekin osatutako Leihoak zabalik erakusketa paratu dute Donostiako Okendo Kultur Etxean, maiatzaren 12ra arte. “Erakusketa hau hemengo artistei zabaldu nahi izan zaie, aldameneko etxean bizi arren sarritan ez baititugu ezagutzen”, adierazi dute antolatzaileek. “Itxialdian, konturatzen […]

Read More… from ‘Leihoak zabalik’ erakusketa paratu dute Donostiako Okendo Kultur Etxean

Euskal Elkargoak ‘Berpiztu 5’ proiektu deialdia abiatu du kultura suspertzeko

Programak 40.000 euroko aurrekontua du. Diru horrekin sortzaileak, elkarteak edota galeriak lagundu nahi dira, batez ere Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoakoa. Proiektuak apirilaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira. Euskal Hirigune Elkargoak Berpiztu 5 proiektu deialdia abiatu du kultura berpizteko helburuarekin. 2020ko abenduaren 19an, kontseiluak kultura suspertzeko plana onartu zuen. Honek 1,2 milioi euroko aurrekontua […]

Read More… from Euskal Elkargoak ‘Berpiztu 5’ proiektu deialdia abiatu du kultura suspertzeko

[BIDEOA] Lizarra Ikastolak ‘Artea oinez’ erakusketa artistikoa paratu du Iruñeko Kondestablen

Jose Luis Zumeta, Dora Salazar edo Nestor Basterretxearen obrak ikus daitezke, besteak beste. Nafarroa Oinez jaiaren edizio berriari begira, Lizarra Ikastolak Artea oinez izeneko erakusketa artistiko berria antolatu du, eta Iruñeko Kondestable Jauregian dago egun hauetan ikusgai. Erakusketa honek 100 artelan eta artxibo-material baino gehiago biltzen ditu. Obrek XX. mendearen amaieratik gaur egunera arte sortutako […]

Read More… from [BIDEOA] Lizarra Ikastolak ‘Artea oinez’ erakusketa artistikoa paratu du Iruñeko Kondestablen

Pello Mari Otaño Bekarako deialdia zabalik da

Goierriko ahozko ondarearen inguruko ikerketa lanetarako izango da beka. Ekainaren 30era arte bidali ahal izango dira proiektuak. Pello Mari Otaño Ikerketa Bekak abiatu zuen bideari jarraipena emango zaio 2021ean ere. Kilometroak Kultur Elkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak ikerketa beka deitu dute berriro; aurtengoan, Gipuzkoako ikastolen jaia antolatzeko ardura hartu duten Beasaingo Andramendi, Ordiziako Jakintza eta […]

Read More… from Pello Mari Otaño Bekarako deialdia zabalik da

600 pertsonentzako edukiera izango duen ‘Kultura Bizia’ gunea jarri dute martxan Gasteizeko Iradier Arenan

Apiriletik irailera bitartean askotariko kultura ekitaldiak antolatuko dira Iradier Arenan. Oraingoz Gatibu, La Excavadora, Crim, Talco, The Potes, The Baboon Show, Mambo Jambo eta Lagrimas de Sangre taldeen zuzenekoak iragarri dituzte. Emanaldietarako sarrerak laster jarriko dituzte salgai. Erakundeek eta kultura eragileek Kultura Bizia gunea aurkeztu dute gaur, Gasteizen. Iradier Arenan kokatuko duten gune honetan, Arabako […]

Read More… from 600 pertsonentzako edukiera izango duen ‘Kultura Bizia’ gunea jarri dute martxan Gasteizeko Iradier Arenan

Gernikako Euskal Herria Museoak ‘Hemingway & Euskal Herria’ erakusketa zabaldu du

Idazle eta kazetari estatubatuarraren aparteko atzera begirakoa jasotzen du erakusketak. Ernest Hemingway Nobel saridunak ia 40 urtetan zehar Euskal Herriko kultura eta jendearekin izan zuen lotura erakusten duten objektuak, argazkiak, ikus-entzunezkoak, idatziak eta bitxikeriak biltzen dituen erakusketa paratu dute Gernikako Euskal Herria Museoan. Edorta Jimenez idazlea da erakusketako komisarioa eta Night Before Easter – Pazko […]

Read More… from Gernikako Euskal Herria Museoak ‘Hemingway & Euskal Herria’ erakusketa zabaldu du

2020an eta 2021ean Irudika egonaldi artistikoetan egindako obrak Gasteizen ikusgai

Pandemiaren eraginez, aurten lehen aldiz, artistek urrutitik egin dute lan, Irudikaren aurtengo irudia sortzeko balio izan duen prozesu partekatu baten bitartez.    Irudika ilustrazioaren nazioarteko topaketa profesionalak 2020 eta 2021 urteetako egonaldi artistikoetan bildutako lanen erakusketa antolatu du Gasteizko Vital Fundazioaren aretoan. Lan hauekin batera, Uruguaiko Kultura Ministerioaren Ilustrazio Sari Nazionalaren VII. Katalogoan argitaratutako zenbait pieza […]

Read More… from 2020an eta 2021ean Irudika egonaldi artistikoetan egindako obrak Gasteizen ikusgai

Iruña Hiria XV. Nazioarteko Poesia Sarirako olerki-bildumak aurkezteko epea zabalik

Apirilaren 30era arte egongo da lanak bidaltzeko aukera. Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak XV. Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren hamabosgarren edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu dute. Apirilaren 30era arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik, bai gaztelaniaz eta baita euskaraz ere. Kategoria bakoitzeko 3.000 euro banatuko dira, eta horrekin batera, gaztelaniazko eta euskarazko olerki-bilduma irabazleak argitaratuko […]

Read More… from Iruña Hiria XV. Nazioarteko Poesia Sarirako olerki-bildumak aurkezteko epea zabalik

Nekatoenea egonaldian parte hartzeko deialdia zabalik

Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak Nekatoenea baserrian egonaldi berri bat antolatu dute. Interesa duten euskal idazleek ekainaren 15era arte izango dute izena emateko epea zabalik.  Hamaikagarren aldiz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak Nekatoenea baserrian egonaldi bat antolatuko dute Euskal Herriko idazleentzat. Pasa den urtean […]

Read More… from Nekatoenea egonaldian parte hartzeko deialdia zabalik